97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

T U T E R A

E D I K T U A

Ediktu honen bidez jakinarazten da Tuterako Udalak jaso duela Udalaren hilerriko hilobi baten gaineko kontzesio administratiborako idazkia, ondoko datu hauekin bat:

Espedientearen zenbakia (sarrera eta data): 3563 eta 4537, 2002ko apirilaren 11koa eta maiatzaren 6koa.

Eskaeraren lekua eta data: Tutera, 2002ko apirilaren 10a eta maiatzaren 6a.

Eskatzailea: María Jesús Salcedo Tarazona andrea.

Udalaren zein bulegotan tramitatua: Antolaketa eta Langileria. Zerbitzu Orokorrak. Herriko Etxea. Plaza Vieja, 1-behea.

Panteoi/horma-hobiaren zenbakia: 204. hilobia.

Kokapena: handitutako zati berrian.

Liburua: -

Egungo titularrak: Jesús Salcedo Jaime jauna eta haren emaztea, Natividad Tarazona Milagro andrea.

Titular izan nahi dutenak: María Jesús Salcedo Tarazona andrea.

Eskaerari erantsitako agiriak: fotokopiak: heriotza- ziurtagiriak: bai gurasoenak, Félix Jesús Salcedo Jaime eta Natividad Tarazona Milagro jaun-andrearenak, bai ahizparena, María del Carmen Salcedo Tarazona andrearena; gurasoen Famili Liburuarena eta Hilerriko Tituluarena. Horretaz gain, zinpeko aitorpena, ukiturik suerta daitekeen inor ere ezagutzen ez duela dioena.

Eskaeraren xedea: titulartasunaren aldaketa.

Pertsona fisiko eta juridikoek espedientea aztertu nahi izanez gero, horrela egin ahalko dute, Zerbitzu Orokorretako bulegoetan, beheko solairuan, jendaurrean baitago espediente hori, eta orobat, alegazioak egin ahalko dituzte eta espedienteari eransteko dokumentuak edo beste zernahi ekarri, beren ustez espedientearekin bat heldu badira, edo erantsi beharrekoak edo aintzat hartu beharrekoak badira. Horretarako hilabeteko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta Tuterako Herriko Etxeko Erregistro Orokorrera bidali beharko dituzte, Plaza Vieja, 1 zk.ra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Tuteran, bi mila eta biko maiatzaren hamaseian. Zinegotzi delegatua, Pedro José González Felipe.

Iragarkiaren kodea: A0205645