III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Nicasio Landa I.P.ko gimnasioa berritzeko obrak adjudikaturik
Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen da, Iruñeko Udaleko alkateak 2002ko maiatzaren 15ean eman ebazpenaren bitartez, kontratu hau adjudikatu dela:
-Kontratuaren xedea: Nicasio Landa I.P.ko gimnasioa berritzea.
-Adjudikatzeko modua: prozedura negoziatua, publizitatearekin.
-Adjudikazioaren prezioa: 83.164 euro.
-Adjudikazio hartzailea: Innomat, S.L.
Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamazazpian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0205644