97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

NAFARROAKO ADMINISTRAZIO AUZITEGIA. Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko apirilaren 18an emandako 1419 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 00-1258 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Israel Serrano De Vicente jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko urtarrilaren 10ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (8796/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1419 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hemezortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 00-1258 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Israel Serrano De Vicente jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2000ko urtarrilaren 10ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (8796/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak 2000ko urtarrilaren 10ean emandako premiamendu-probidentzia baten aurka jarri da. Interesatuak borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat ordainarazteko eman da probidentzia hori. Isuna trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, 8796/99 zenbakiko zehapen-espedientean. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Zerga Lege Orokorraren 138. artikuluan eta Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99.1 artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura; e) prozedurari hasiera ematen dion ziurtagiriaren edo agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E.Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E.Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino.

Bigarrena.-Espedientean ikusi dugunez, kasu honetan Zerga Lege Orokorraren 138. artikuluko d) idatz-zatian eta Erregelamenduaren 99. artikuluko 1.b) idatz-zatian azaltzen den balizkoa gertatu da. Izan ere, espedientean ez dago frogaturik zehapen-ebazpena interesatuari behar bezala jakinarazi zaionik, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeak (azaroaren 26ko 30/92 Legea) 58 eta 59. artikuluetan agintzen duen bezala. Zehazki, ebazpena ez zen jendaurrean jarri Iruñeko udaletxeko ediktu-taulan (zehapena interesatuari jakinarazteko saioak Iruñean egin ziren -Zaragoza etorbidea, 47, 1-I-; postako langileak jaso-agirian idatzi zuen errekurtsogilea jada ez zela bizi helbide horretan, haren lagunak jakinarazpena hartzeari uko egitearekin batera esan zionez -X. Pérez, NAN 44.653.720-E-; zehapena 133/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, urriaren 25ekoan, eta Iruñean ez, baizik eta Berriozarko udaletxeko ediktu-taulan jarri zen), Auzitegi Goreneko jurisprudentziak hori egiteko agintzen badu ere, besteak beste 1980ko apirilaren 22ko epaian (2592 E.Ar.), 1983ko urriaren 28koan (5285 E.Ar.) eta 1997ko martxoaren 13koan (2414 E.Ar.).

Bestalde, zehatzeko egintza preskribaturik zegoen eta ofizioz aplikatu behar zen; izan ere, jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11ko eta urriaren 18ko epaiak -7262 eta 7277 E.Ar.-). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta errekurritutako premiamendu probidentzia deuseza eta indargabea dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa dela eta baietsi egin dela arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun bat betearazpen bidez kobratzeko Iruñeko Alkatetzak 2000ko urtarrilaren 10ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurkakoa (8796/99 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko apirilaren 22an emandako 1487 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 00-3624 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Carlos López López jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2000ko urtarrilaren 25ean emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, debekatutako biraketa egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 1999ko abuztuaren 26an emandako ebazpenaren aurka jarri zena (23125/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1487 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 00-3624 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. Carlos López López jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2000ko urtarrilaren 25ean emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, debekatutako biraketa egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 1999ko abuztuaren 26an emandako ebazpenaren aurka jarri zena (23125/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2000ko urtarrilaren 25ean emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuen birjarpenezko errekurtso bat, zinegotzi berak 23125/99 zenbakiko zehapen espedientean emandako ebazpen zehatzaile baten aurkakoa (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20an 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako eskuordezpenaren bidez). Izan ere, ebazpen horretan zinegotziak isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, debekatutako biraketa egiteagatik (Garzia Naxerakoa pasealekua), antolamendu juridikoa urratzen zela. Interesatuak egoki deritzen oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioaren figura juridikoak, jakina denez, Konstituzioko segurtasun juridikoaren printzipioa du bere izateko arrazoia eta justifikazioa. Ustezko arau-hauslearen alde dihardu, Administrazio zehatzailearen ekintzarik eza, axolagabekeria edo utzikeria zigortuz, bidezkoa denean. Preskripzioaren oinarri juridikoa "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko Epaia -3935 E.Ar.-).

Udalak igorritako espedientea aztertuta, antzeman da arau-haustea zehatzeko egintzaren preskripzioa gertatua zela; izan ere, preskripzio epea eten egin zen salaketa jakinarazi zenean (agenteak salaketa egin eta berehala jakinarazi zuen, 1999ko ekainaren 23an), baina berriz hasi zen iragaten (alegazioak egiteko epea bukatutakoan), Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.2 artikuluak xedatzen duenez, espedientea hilabete baino luzaroago geldirik egon zelako ustezko arau-hausleari egotzi ezinezko arrazoiengatik, eta aurrera egin zuen harik eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen eta Trafiko arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren arabera (81.1 artikulua eta 18.1 artikulua, hurrenez hurren) Administrazioak zehapenak ezartzeko daukan hiru hilabeteko epea agortu arte, zeren eta zehapena 1999ko urriaren 22an jakinarazi baitzen (132 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Iruñeko udaletxeko ediktu-taulan). Dena dela, arau-haustearen preskripzioa ofizioz adierazi behar zen.

Zehapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu aurretik (baina administrazio zehatzailearen egintza ezagatik preskripzio epeak berriz ere aurrera egiten zuela) hura Posta Zerbitzuaren bidez jakinarazteko bi saio alferrik egin ziren 1999ko abuztuaren 30ean eta irailaren 1ean, interesatuak salaketa jakinarazi ziotenean eman zuen helbidean -Garzia Naxerakoa pasealekua, 4, 2.a, Iruña- eta egintza horiek preskripzio epea ez ote zuten geldiarazi pentsa liteke. Gure iritziz epea ez zen eten, zeren, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak -7262 eta 7277 E.Ar., hurrenez hurren-). Jakinarazpen saio horiek, espedientean ageri denez, postako langileak betetako jaso-agiriaren gordekina erantsi baitzaio, biak ia ordu berean egin ziren (lehenbizikoa 10:00etan eta bigarrena 10:10ean), arestian aipatu 30/1992 Legearen 59.2 artikuluko arauaren kontra ("ordu desberdinetan" egin behar dira). Bidezkoa da, beraz, errekurtso hau baiestea, eta hartan aurkatutako egintza, birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpena alegia, deuseza eta indargabea dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordearen ebazpen baten aurka jarri dena, ebazpen horrek ezetsi egin baitzuen zinegotzi berak 23125/99 zenbakiko zehapen-espedientean trafikoko arau-hauste batengatik isuna jartzeko 2000ko urtarrilaren 25ean emandako ebazpenaren aurkako birjarpenezko errekurtsoa; bi ebazpenak deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko apirilaren 18an emandako 1425 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-0521 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, María Luisa Gastón Echevarren andreak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko urriaren 4an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (160674/99 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1425 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hemezortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-0521 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. María Luisa Gastón Echevarren andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2002ko urriaren 4an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (160674/99 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau jarri da borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak 2000ko urriaren 4an emandako premiamendu-probidentziaren aurka. Iruñeko Alkatetzak berak ezarri zuen isuna, trafiko eta bide segurtasunaren arloko arau-hauste batengatik (160674/99 zenbakiko zehapen espedientea). Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta txostena erantsi du. Txostenak dioenez, aurkatu den premiamendu-probidentzia "oker material" baten ondorioz eman zen, eta, txostengilearen iritziz, "ez da bidezkoa existitzen ez den administrazio-egintza baten aurka gora jotzeko jarri den errekurtsoa tramitatzea".

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Lehenik esan behar da ezin dela aintzat hartu Udalaren eskaera, alegia, errekurtsoa ez onartzeko eskaera, zeren eta espedientean ez baita ageri errekurtso honetan aurka egin zaion premiamendu-probidentzia, "oker material" baten ondorioz eman zen hori, deuseztaturik dagoenik. Aldiz, Udalaren txostena ikusita, bidezkoa da probidentzia deuseztatzea, premiamenduari aurka egiteko ziorik badagoelako, hain zuzen ere Diru-bilketari buruzko indarreko Erregelamendu Orokorraren (abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretua) 99.1 artikuluko d) idatz-zatian azaltzen den zioa, hau da, betearazpen-agiriaren formazko akatsa. Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta premiamendu-probidentzia deuseza eta indargabea dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu arestian aipatutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Alkatetzak trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarritakoa (160674/99 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko apirilaren 19an emandako 1446 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-1026 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Belarmino Ruiz Sánchez jaunak jarri zuen, "Timur Pamplona, S.L."ren izenean eta ordezkaritzan, establezimeduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urtarrilaren 8an eman zuen ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1446 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hemeretzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-1026 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Belarmino Ruiz Sánchez jaunak jarri du errekurtso hori, "Timur Pamplona, S.L."ren izenean eta ordezkaritzan, establezimeduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urtarrilaren 8an eman zuen ebazpenaren aurka.

Egitezko aurrekariak:

1. Belarmino Ruiz Sánchez jaunak, "Timur Pamplona, S.L."ren izenean eta ordezkaritzan, 2001eko otsailaren 26an aurkeztu zuen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urtarrilaren 8an emandako ebazpenaren aurka, haren bidez isuna ezarri baitzen, establezimenduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik.

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman dion idazkeran, 11. artikuluan ezartzen dituen betekizunak. Horregatik, 2001eko martxoaren 30eko Probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe utzi zituenak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez du 2001eko martxoaren 30eko Probidentzian eskatutakoa egin horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko apirilaren 16an emandako 1380 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-1030 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Ricardo Aragón Samitier jaunak, María Coro Guardabrazos Negrete andreak, José Luis López Machín jaunak eta M.A. Repes Imaz andreak jarri zuten, establezimeduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urtarrilaren 8an eman zuen ebazpenaren aurka. Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1380 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamaseian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osatuta dagoenak, 01-1030 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoari buruzko espedientea aztertu du. Ricardo Aragón Samitier jaunak, María Coro Guardabrazos Negrete andreak, José Luis López Machín jaunak eta M.A. Repes Imaz andreak jarri dute errekurtso hori, establezimeduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urtarrilaren 8an eman zuen ebazpenaren aurka.

Egitezko aurrekariak:

1. Ricardo Aragón Samitier jaunak, María Coro Guardabrazos Negrete andreak, José Luis López Machín jaunak eta M.A. Repes Imaz andreak, 2001eko otsailaren 23an aurkeztu zuten idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuten, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urtarrilaren 8an emandako ebazpenaren aurka, haren bidez isuna ezarri baitzen, establezimenduak ixteko ordutegia ez betetzeagatik.

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman dion idazkeran, 11. artikuluan ezartzen dituen betekizunak. Horregatik, 2001eko martxoaren 30eko Probidentziaren bidez, alderdi errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe utzi zituenak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta alderdi errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta alderdi errekurtsogileak ez du 2001eko martxoaren 30eko Probidentzian eskatutakoa egin horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko apirilaren 24an emandako 1549 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-1559 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Luis Pello Díez jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2000ko urriaren 27an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2000ko ekainaren 8an emandako ebazpenaren aurka jarri zena (12410/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1549 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita lauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-1559 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. José Luis Pello Díez jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2000ko urriaren 27an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2000ko ekainaren 8an emandako ebazpenaren aurka jarri zena (12410/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2000ko urriaren 27an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuen birjarpenezko errekurtso bat, zinegotzi berak 12410/00 zenbakiko zehapen espedientean emandako ebazpen zehatzaile baten aurkakoa (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20an 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako eskuordezpenaren bidez). Izan ere, ebazpen horretan zinegotziak isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, ibilgailua minusbaliatuentzat erreserbatutako lekuan aparkatzeagatik (Iturrama kalea, 18), antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak egoki deritzen oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Errekurtso honetan aurkatu den ebazpen zehatzailea deuseztatu egin behar da, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 72.1 artikulua aplikaturik. Izan ere, artikulu horrek honela dio: "lege honetako xedapenen aurkako arau-hausteengatiko erantzukizuna zuzenean egotzi behar zaio arau-haustearen egileari". Salbuespenez, Ibilgailuen Erregistroan titular ageri dena izango da erantzule bakarra baldin eta arau-hausteak zerikusia badu ibilgailuaren dokumentazioarekin, artapen-egoerarekin, segurtasun arauekin eta aldizkako ikuskapenekin, artikulu bereko 2. idatz-zatiak dioenez.

Interesatuak dio berak ez zekiela arau-hausterik egin zuenik, ez ziotelako salaketa jakinarazi. Hain zuzen ere, agente salatzaileak (322 zenbakiko udaltzaina) salaketa egin eta berehala José Antonio Lizarraga de Andrés jaunari jakinarazi zion. Horrenbestez, garbi zegoen nork egin zuen arau-haustea. Hala ere, Iruñeko Udalak errekurtsogileari zuzendu zion zehapen zehatzailea, eta espedientean ez da azaltzen zergatik egin zuen. Beraz, dudarik gabe, aurkatutako egintzak antolamendu juridikoa urratu du, arau- haustea errekurtsogileari leporatzean, beste batek egin zuela erabat frogatuta egon arren; horregatik, errekurtsoa baietsi egin behar da eta deuseztatu egin behar dira bai birjarpenezko errekurtsoa ezetsi zuen ebazpena, errekurtso honetan aurkatu dena, eta bai ebazpen zehatzailea ere.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordearen 2000ko urriaren 27ko ebazpenaren aurka jarri dena, ebazpen horrek ezetsi egin baitzuen zinegotzi berak 12410/00 zenbakiko zehapen-espedientean trafikoko arau-hauste batengatik isuna jartzeko emandako beste ebazpen baten aurkako birjarpenezko errekurtsoa; bi ebazpenak deuseztatu beharrekoak dira eta deuseztatu egin ditugu, Zuzenbidearen aurkakoak direlako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko maiatzaren 2an emandako 1691 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-1902 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Luis Sanz Pérez jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 21ean emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Alkatetzak berak emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarri zena (11158/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1691 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-1902 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. Luis Sanz Pérez jaunak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 21ean emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Alkatetzak berak emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarri zena (11158/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Luis Sanz Pérez jaunak, 2001eko apirilaren 6an aurkeztutako idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko martxoaren 21ean emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Alkatetzak berak emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarri zena (11158/00 zenbakiko udal espedientea).

2. Ez ziren bete uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batean garatzen duen Erregelamenduak, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak eman dion idazkeran, 11. artikuluan ezartzen dituen betekizunak. Horregatik, 2001eko maiatzaren 7ko Probidentziaren bidez, errekurtsogileari hamar egun balioduneko epea ezarri zitzaion bete gabe utzi zituenak bete zitzan, eta hala egin ezik jarduketak artxibatu eginen zirela ohartarazi zitzaion. Epe hori bukatu da eta errekurtsogileak ez du egin eskatu zaiona.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Kasu honetan arestian aipatu Erregelamenduaren 12.1 artikuluan xedatutakoa bete da, eta errekurtsogileak ez du 2001eko maiatzaren 7ko Probidentzian eskatutakoa egin horretarako ezarri zaion epean; horregatik, manu berean eta Erregelamenduaren 21.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da espedientea artxiba dadila agintzea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ebazpen honen hasieran aipaturiko gora jotzeko errekurtsoari dagozkion jarduketak artxiba daitezela agintzea eta espedientea bukaturik dagoela adieraztea.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko apirilaren 22an emandako 1483 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-3880 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Ismael Ezquer Abadía jaunak jarri zuen, abiadura-muga gainditzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (22575/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1483 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita bian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-3880 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Ismael Ezquer Abadía jaunak jarri du errekurtso hori, abiadura-muga gainditzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abuztuaren 3an eman zuen ebazpenaren aurka (22575/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpen zehatzaile baten aurka (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako eskuordezpenaren bidez). Izan ere, ebazpen horretan zinegotziak 40.000 pezetako (240,40 euro) isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste larri batengatik, alegia, hiri barnean (Nafarroa etorbidea - Ermitagaña kalea) 86 km/h-ko abiaduraz zirkulatzeagatik, antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik ebazpena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Lehendabizi, bidezkoa da aztertzea ea kasu honetan egiaztaturik ote dagoen toki erakundeen egintzen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izateko antolamendu juridikoak ezarritako formazko betekizunak bete direla. Horrela ez balitz ezin genuke aztertu arazoaren muina. Izan ere, errekurtso bat ebazteko orduan, aztergai nagusiarekin batera, ordena publikoarekin zerikusia duten beste batzuk egon daitezke. Horrelakoak aurretik aztertu eta ebatzi behar dira eta gerta liteke horiek oztopo izatea aztergai nagusiari ekiteko. Lehentasuneko aztergai horietako batzuk errekurtsoa ez onartzeko arrazoiak dira. Ofizioz antzematen ahal dira eta lehentasuna dute baita zuzenbide osoko deuseztasun-alegazioen aldean ere (AGren 1989ko abenduaren 26ko Epaia -8986 E. Ar.-, 1993ko urriaren 6koa -7222 E. Ar.-, 1997ko otsailaren 18koa eta urriaren 23koa -1106 eta 7629 E. Ar.-, eta 1998ko urtarrilaren 14koa -564 E. Ar.-).

Bigarrena.-Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 337.1 artikuluan xedaturik dagoenez, aurkatu nahi den egintza edo erabakia jakinarazten den egunaren ondorengo hilabetean aurkeztu behar da gora jotzeko errekurtsoa, baldin eta berariazkoa bada. Legezko manu horrekin bat, Nafarroako toki erakundeen egintza eta erabakiei aurka egiteko Erregelamendua onetsi zuen urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuak -maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuaz emandako idazkeran-, hauxe dio 22. artikuluan: "ebazpenean gora jotzeko errekurtsoa onartezina dela adieraziko da kasu hauetan: (...) e) Errekurtsoa jartzeko epea iragana denean".

Kasu honetan, errekurtsogileari zehapen-ebazpena 2001eko abuztuaren 11n jakinarazi zitzaion, Posta Zerbitzuaren bidez, legezko betekizunak betez. Baimendun pertsona batek (Saioa Sancho andrea, NAN 72.728.373) jaso eta sinatu zuen jakinarazpena eta tramitea burututzat jo zen. Gora jotzeko errekurtsoa 2001eko irailaren 17an aurkeztu zuen, hau da, horretarako ezarritako epea bukatuta zegoenean. Ondorioz, bidezkoa da errekurtsoa onartezina dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak

Ebatzi du: Ez da onargarria eta ez dugu onartu, epez kanpo aurkeztu delako, aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafiko arloan arau-haustea egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak eman zuen ebazpenaren aurka jarritakoa (22575/01 zenbakiko zehapen-espedientea).

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko apirilaren 12an emandako 1347 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-5114 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Miguel Fermín Aguirre Errea jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 1ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (24071/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1347 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamabian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-5114 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Miguel Fermín Aguirre Errea jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 1ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (24071/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udalak emandako premiamendu-probidentzia baten aurka jarri da. Borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat (gehi %20ko premiamendu-errekargua eta berandutzagatiko korrituak) nahitaez ordainarazteko eman zen probidentzia hori. Isuna trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, goian aipatu den zehapen-espedientean. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik, probidentzia deuseztatu dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan dago (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua). Bada, dekretu horren 89.1 artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E.Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E.Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientea azterturik ondorioztatu denez, kasu honetan Diru-bilketari buruzko Foru Erregelamenduaren 89.1. artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Garbi dago errekurtsogileak zehapen-ebazpena jaso zuela, aurka egin baitzion, 2001eko urtarrilaren 11n aurkeztutako 322/01 zenbakiko birjarpenezko errekurtsoaren bidez (errekurtso hori ezetsi egin zen eta ezespen-ebazpena 2001eko ekainaren 8ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen). Azkenik, errekurtso honetan aurkatu den premiamendu-probidentzia 2001eko azaroaren 23an jakinarazi zen. Beraz, isuna borondatez ordaintzeko legezko epea iragan denez, isuna premiamendu bidetik ordainaraztea bat dator Zuzenbidearekin.

Hirugarrena.-Azkenik, errekurtsogileak zehapenaren preskripzioa alegatu duenez gero, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legearen 132. artikulura eta trafiko, motordun ibilgailuen eta bide segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikulura jo behar dugu. Lehenbizikoak honela dio 1. puntuan: "Arau-hausteak eta zehapenak zehazten dituzten legeetan bertan ezarriko dira horien preskripzioari buruzko arauak", eta 3. puntuan hauxe dio: "Zehapena ezartzeko ebazpena irmo bilakatu eta biharamunetik hasita zenbatuko da zehapenaren preskripzio-epea. Preskripzio-epea eten eginen da baldin eta, interesatua jakitun dela, betearazpen-prozedurari hasiera ematen bazaio, eta berriro hasiko da aurrera egiten baldin eta prozedura horrek hilabete baino luzaroago geldirik irauten badu interesatuari egozten ahal ez zaizkion arrazoiengatik". Bestalde, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikuluaren arabera, "Zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira, eta nahitaezko ordainarazpena helburu duten ekintzek soilik eten dezakete prekripzio-epea". Beraz, BSLren 81.2 artikuluan xedatutakoari jarraiki, Auzitegi honek, preskripzioaren institutu juridikoa ofizioz aintzat hartuz, irizpide hau erabili izan du: trafikoko isunen ondorioz sortutako zorrak ordainarazteko premiamendu-probidentziak urtebeteko epean eman eta jakinarazi behar dira, zehapena irmo bihurtzen den egunetik hasita, eta preskripzio-epea eten egiten da isuna nahitaez ordainarazteko ekintzaren bat egiten denean. Hizpide dugun kasuan, premiamendu-probidentzia legezko epean eman eta jakinarazi denez, zorraren preskripziorik ez dela gertatu ondorioztatu behar dugu. Bestalde, ez dugu antzeman ordainketa zatikatu edo geroratzeko baimenik eman denik, ezta prozedurako bestelako akatsik ere, Auzitegi honek ofizioz aintzat hartu behar lukeenik.

Errekurtsogileak erabili dituen arrazoiek indarrik ez dutenez, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi egin dugula aurrean aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten ondorioz sorturiko zorra ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztu dena; egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko apirilaren 12an emandako 1348 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-5142 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Ion Sesma Daguerre jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 1ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (32666/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1348 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamabian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-5142 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Ion Sesma Daguerre jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko urriaren 1ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (32666/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udalak emandako premiamendu-probidentzia baten aurka jarri da. Borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat gehi %20ko premiamendu-errekargua nahitaez ordainarazteko eman zen probidentzia hori. Isuna trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, goian aipatu den zehapen-espedientean. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik, probidentzia deuseztatu dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan dago (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua). Bada, dekretu horren 89.1 artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E.Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E.Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientea azterturik ondorioztatu denez, kasu honetan Diru-bilketari buruzko Foru Erregelamenduaren 89.1. artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena interesatuari berari jakinarazi zitzaion 2001eko urtarrilaren 23an, hark 495/01 zenbakiko birjarpenezko errekurtsoa egin zion, errekurtso hori ezetsi egin zen eta ezespen-ebazpena 2001eko ekainaren 11ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen). Azkenik, errekurtso honetan aurkatu den premiamendu-probidentzia 2001eko abenduaren 10ean jakinarazi zen. Beraz, isuna borondatez ordaintzeko epea iragan denez, isuna premiamendu bidetik ordainaraztea bat dator Zuzenbidearekin. Bestalde, ez dugu antzeman zehapen-prozeduraren tramite-akatsen ondorioz preskripzioa gertatu denik, ez ordainketa zatitu edo geroratzeko baimenik eman denik, ezta prozedurako bestelako akatsik ere, Auzitegi honek, ofizioz behintzat, aintzat hartu behar lukeenik.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi egin dugula aurrean aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten ondorioz sorturiko zorra ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak emandako premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztu dena; egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko apirilaren 18an emandako 1418 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 01-5154 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Ignacio Busto Alonso jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 7an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (26504/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1418 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hemezortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 01-5154 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. José Ignacio Busto Alonso jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 7an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (26504/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Udalak 2001eko maiatzaren 7an emandako premiamendu-probidentzia baten aurka jarri da. Borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat nahitaez ordainarazteko eman zen probidentzia hori. Isuna trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, goian aipatu den zehapen-espedientean. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik, probidentzia deuseztatu dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Beste edozein iritzi eman aurretik, gora jotzeko errekurtso honetan kontuan hartu beharreko gertaerak gogoratu behar dira.

a) Zehapen-espediente batean emandako ebazpenaren bidez, alderdi errekurtsogileari isuna ezarri zitzaion trafikoko arau-haustea egiteagatik.

b) Egintza horren aurka 00-5554 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa jarri zen Auzitegi honetan, eta zati batean baietsi genuen, 2001eko otsailaren 27ko 1065 zenbakiko ebazpenaren bidez, isuna 10.000 pezetara (60,10 euro) murriztuz. Ez da horren aurkako errekurtsorik jarri Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan.

c) 2001eko maiatzaren 7an premiamendu-probidentzia eman zen, ez zelako zorra borondatezko epean ordaindu.

Bigarrena.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99.1 artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izaten ahal dira: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) prozedurari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Espedientea azterturik ondorioztatu denez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1 artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena era egokian jakinarazi zitzaion errekurtsogileari, formazko betekizunak betez. Beste alde batetik, ez da antzeman ordainketa geroratzea onartu denik, ezta Auzitegi honek, ofizioz izan arren, kontuan hartzeko moduko beste inolako akatsik ere.

Hirugarrena.-Gora jotze honen xedea den premiamendu-probidentzia, arestian ere adierazi denaren ildotik, isun baten ondorio da, orduan ere errekurritu zena, eta errekurtsoa zati batean onetsi zen. Egia da gora jotzeko errekurtsoa jartzeak ez dakarrela isunaren betearazpenaren etendurarik (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 339.1 artikulua). Hala ere, Udalak, gora jotzeko lehengo errekurtsoa ebatzi zain zegoelarik, ez zion isuna kobratzeari ekin, eta hortik errekurtsogileak ondorioztatu nahi izan du zehapena iraungita dagoela, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikuluan xedatutakoari eutsiz. Argudio hori errefusatu egin behar da, zeren, Auzitegi Gorenak 1991ko maiatzaren 21eko Epaian (4334 E.Ar.) adierazi eta, besteak beste, 1992ko maiatzaren 27koan (3729 E.Ar.) berretsi zuenez, "Preskripzioak ez du eraginik gora jotzeko errekurtsoetan" (gora jotzeko errekurtso arruntari buruz ari da eta baieztapen hori are hobeto egokitzen zaio Auzitegi honetan jartzen diren errekurtso inpropioei). "Gora jotzeko errekurtsoa jarri ondoren -gaineratzen da epai berean- errekurtsogileak isilbidezko ezespenaren kontrako errekurtsoa jartzeko edo berariazko ebazpena eman arte itxaroteko ahalmena zuen (itxaron egin zuen). Baina ahalmen hori erabiltzeak ez du batere zerikusirik, bistan denez, preskripzioaren erakundearekin, honek espedienteen tramitazioan baitu eragina, eta ez tramitazioari amaiera ematen dioten egintzen aurkako errekurtsoetan". Azkenik, hau dio: "Zehapen-ebazpena ez dela irmoa argi eta garbi frogatzen du Administrazioarekiko honako errekurtso hau jarri izanak; eta irmoa izan gabe, nekez has daiteke preskripzio-epea zenbatzen".

Laugarrena.-Zehepenen preskripzioa dela eta, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.3 artikuluak ondokoa dio: "Zehapenak preskribatzeko epea ebazpen zehatzailea irmoa den lehen egunaren biharamunetik hasita zenbatu behar da. (...)". Bistan denez, xedapen horrek aipatzen duen irmotasunak ez du batere zerikusirik egintza batek administrazio-bideari amaiera ematearekin. Trafikoaren arloan, berriz, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83. artikuluak "irmotasuna administrazio-bidean" aipatzen du, irmotasun hori ebazpen zehatzailea betearazi ahal izateko baldintza den aldetik, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikuluan azaltzen den bezalatsu, baina ez ditu inondik ere nahasten administrazio-bideko "irmotasun" hori eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132.3. artikuluak eta Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 81.2 artikuluak, biak ere zehapenen preskripzio-epearen zenbaketa arautzeko berariaz eginak, aipatzen duten irmotasuna. Beste irmotasun mota hau, izan ere, ez administrazio-bidean ez judizio-bidean inolako ekintza edo errekurtsoren bidez aurka egin ezin zaien egintzen edo erabakien egoera juridikoa da, Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera (1981eko irailaren 26ko Epaia -3850 E. Ar.- eta 1992ko irailaren 21ekoa -6937 E. Ar.-, besteak beste). Hala, egintza edo erabaki bati ez bazaio aurka egiten horretarako dagoen epean, egintza hori irmoa eta onartua izanen da epea bukatzen denean, eta orobat, errekurtsoa jarriz gero, hari erantzunez ematen den ebazpen edo epaian errekurtsoa ezesten denean ere, egintza edo erabakia irmoa izanen da epaiari aurka egiten ez bazaio edo errekurtso gehiago jartzeko beste auzialdirik ez badago.

Azken une horietatik aurrera zehaztu behar da, "dies a quo", zein egunetan hasiko den zehapenaren preskripzio-epea, eta egun hori ez da besterik egintza zehatzailea irmoa den lehen eguna baizik, alegia, egintza zehatzaileari jadanik aurka egiterik ez dagoen lehen eguna. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 eta 132.2 artikuluetako arauak eta Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen testu artikulatua onetsi zuen martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilearen 83.1 eta 81.2 artikuluetako arauak, beraz, gai desberdinei buruzkoak dira eta ondorio desberdinak dakartzate; lehenengoek zehapena noiztik aurrera betearaz daitekeen zehazten dute; bigarrenek, noiz hasiko den zehapena preskribatzeko epea. Inola ere ez dira aldi berean gertatzen administrazio-bidearen amaiera eta egintza baten irmotasuna. Ebazpen zehatzailea jakinarazten den egunean gertatzen da administrazio-bidearen amaiera, eta jakinarazpen egunetik bi hilabetera, gutxienez, egintzaren irmotasuna, legez bi hilabeteko epea dagoelako egintzaren aurkako errekurtsoa jartzeko Administrazioarekiko auzietarako epaitegian. Ondorioak ere erabat desberdinak dira: administrazio-bidea amaitzen denean zehapena betearazten ahal da eta egintzari judizio bidez aurka egiten ahal zaio. Egintza irmo bilakatzen denean, aldiz, ez dago berari aurka egiterik, edo epea bukatuta dagoelako (berrikuspeneko errekurtsoaren salbuespenarekin) edo errekurtsoa ezetsita dagoelako. Egintzaren irmotasunak, gainera, hasiera ematen dio zehapenaren preskripzio-epeari.

Ildo horretan, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioari buruzko Legearen 25. artikuluak dioenez, "administrazio-bideari amaiera ematen dioten berariazko edo ustezko egintzei..." soilik jartzen ahal zaie errekurtsoa jurisdikzio horretan, eta aldiz, 28. artikuluaren arabera, ezin zaie errekurtsorik jarri behar zen denboran eta eran errekurtsorik jarri ez zaielako irmoak eta onartuak diren egintzak baieztatzeko edo berregiteko egintzei. Horregatik, zentzuzkoa denez, 51. artikuluak dio errekurtsoa ezin dela onartu hura jartzeko epea bukatuta dagoenean, zeren ordurako egintzak irmoak baitira. Epea bukatuta badago, egintza irmoa da, eta haren berregite hutsa diren beste egintzei ere ezin zaie aurka egin. Aitzitik, administrazio-bideko egintza irmoak oker esaten zaien horiek dira, hain zuzen ere, Administrazioarekiko auzietarako jurisdikzioaren bidean aurkatzen ahal diren egintzak.

Azken batean, toki erakundeen zehapen-egintzak, administrazio-bideari amaiera ematen badiote, aurkatzen ahal dira eta Administrazioak betearazten ahal ditu; baina, irmo bilakatuz gero, ezin da haien aurka Administrazioarekiko auzi-errekurtsorik jarri, eta, Nafarroan, ezin da haien aurka gora jotzeko errekurtsorik jarri Administrazio Auzitegi honetan, eta irmoak diren egunean hasten da zenbatzen zehapena preskribatzeko epea.

Egintza, kasu honetan, ebazpen zehatzailea eman zen egunetik aurrera izan zen irmoa administrazio-bidean, eta borondatezko epean isuna ordaindu ez zenez, zehapena betearazten ahal zen epe hori bukatu eta gero; baina guk 2001eko otsailaren 27an eman genuen ebazpena, errekurtsoa zati batean baietsi zuena, irmo bilakatu zen egunean hasi zen preskripzio-epea, hau da, gure ebazpena jakinarazi eta handik bi hilabetera, ebazpen horri ez zitzaiolako aurka egin Administrazioarekiko auzien jurisdikzioan. Une horretatik premiamendu-probidentziaren aurkako errekurtsoa jarri zen eguna arte (2001eko abenduaren 14a) garbi dago ez zela iragan zehapena preskribatzeko urtebeteko legezko epea. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, trafikoko isun bat ordainarazteko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurka jarritakoa; egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko otsailaren 27an emandako 764 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-0071 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Ana Martínez Acedo andreak jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 21ean eman zuen ebazpenaren aurka (39508/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"764 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hogeita zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 02-0071 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Ana Martínez Acedo andreak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 21ean eman zuen ebazpenaren aurka (39508/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpen zehatzaile baten aurka (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20an 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako eskuordezpenaren bidez). Izan ere, ebazpen horretan zinegotziak isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, ibilgailua galtzadaren erdian aparkatzeagatik, gelditzea debekaturik dagoen lekuan (Zilbetiko Monastegia zeharkalea, 2), antolamendu juridikoa urratzen zela (39508/01 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik ebazpena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak zeharo egiaztatu dira espedientean. Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketak kontrako frogarik ez dagoenean sinesgarriak dira. Halaber, interesatuak ez du inolako alegaziorik aurkeztu prozedurako une egokian (salaketa jakinarazi eta gero; 184 zenbakiko udaltzainak jakinarazi zion salaketa, Ibilgailuen Udal Biltegian, ibilgailuaren bila joan zenean, garabiak bertara eraman baitzuen), eta orain ere, errekurtsoaren fasean, ez du kontrako frogarik aurkeztu. Salaketan ageri diren lekuan eta orduan aparkatu zuela aitortu du, ibilgailua leku horretan hamar minutu baino ez zela aparkaturik egon esatean. Beraz, argi dago arau-haustea egin zuela.

Bigarrena.-Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4 artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea...". Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluan zerrenda bat dago, bide publikoan geldirik edo aparkaturik dauden ibilgailuek arriskua edota zirkulaziorako oztopo larriak sortzen dituzten balizkoen zerrenda. Salatutako egintza kasu horietako bat da, xedapen horren 2.l) idatz-zatian azaltzen dena. Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako (300,51 euro) isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera, eta oraingo honetan ezarri den zehapena horrelako arau-hausteei dagokien gutxienekoa da, hots, 16.000 pezetakoa (96,16 euro). Zenbateko hori zuzena da, Auzitegi honen iritziz, eta bat dator lege beraren 69.1 artikuluan ezarritako graduazio-irizpideekin.

Azkenik, espedientean ikusi dugunez, legeak eskatzen dituen formazko betekizun guztiak bete dira. Errekurtsogileari aukera eman zaio ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere aldeko alegazioak aurkezteko, BSLko 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez, eta aukera izan du, halaber, kontraesan-prozesuan aritzeko eta horren etapa guztietan bere defentsarako argudioak aurkezteko. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko arau-haustea egiteagatik isuna ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak emandako ebazpenaren aurka jarri zena (39508/01 zenbakiko zehapen-espedientea); ebazpen hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko martxoaren 15ean emandako 1043 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-0306 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, María Rosario Mancho Uriz andreak jarri zuen, tiket edo indarreko egoiliar-txartelik gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 21ean eman zuen ebazpenaren aurka (29212/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1043 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamabostean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 02-0306 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. María Rosario Mancho Uriz andreak jarri du errekurtso hori, tiket edo indarreko egoiliar-txartelik gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 21ean eman zuen ebazpenaren aurka (29212/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpen zehatzaile baten aurka (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20an 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako eskuordezpenaren bidez). Izan ere, ebazpen horretan zinegotziak isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, ibilgailua aparkaldi mugatuko aldean (ZEL) aparkatzeagatik (Sarasate pasealekua, 3) tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe, antolamendu juridikoa urratzen zela (29212/01 zenbakiko zehapen espedientea). Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik ebazpena deuseza eta indargabea dela adierazteko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Bakarra.-Preskripzioaren figura juridikoak, jakina denez, Konstituzioko segurtasun juridikoaren printzipioa du bere izateko arrazoia eta justifikazioa. Ustezko arau-hauslearen alde dihardu, Administrazio zehatzailearen ekintzarik eza, axolagabekeria edo utzikeria zigortuz, bidezkoa denean. Preskripzioaren oinarri juridikoa "ez dago administrazio organoaren bere eskubidea gauzatzeari errefusatu edo uko egiteko asmo subjektiboan edo borondatean, ezta inplizituki ere, baizik eta haren jardute eza objektiboan" (Auzitegi Gorenaren 1999ko maiatzaren 5eko Epaia -3935 E.Ar.-).

Udalak igorritako espedientea aztertuta, antzeman da arau-hauslea zehatzeko egintzaren preskripzioa gertatua zela; izan ere, salaketa egin zen egunetik (2001eko uztailaren 28a) interesatuari jakinarazi zitzaion arte (azaroaren 21eko 141/01 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz eta Iruñeko udaletxeko ediktu-taulan jarriz jakinarazi zitzaion) sobera iragan zen hiru hilabeteko epea, Bide Segurtasunari buruzko Legearen eta Trafiko arloko Zehapen Prozedurari buruzko Erregelamenduaren arabera (81.1 artikulua eta 18.1 artikulua, hurrenez hurren) Administrazioak zehapenak ezartzeko daukan denbora. Dena dela, arau-haustearen preskripzioa ofizioz adierazi behar zen.

Zehapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu aurretik hura Posta Zerbitzuaren bidez jakinarazteko bi saio egin ziren 2001eko irailaren 20an eta 22an, interesatuaren helbidean -Baiona etorbidea, 30, 3.a D, Iruña- eta egintza horiek preskripzio epea ez ote zuten geldiarazi pentsa liteke. Gure iritziz epea ez zen eten, zeren, Auzitegi Gorenaren jurisprudentzian maiz azaldu denez, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 11ko eta 18ko epaiak, 7262 eta 7277 E.Ar., hurrenez hurren). Jakinarazpen saio horiek, espedientean ageri denez, postako langileak betetako jaso-agiriaren gordekina erantsi baitzaio, biak ia ordu berean egin ziren (lehenbizikoa 11:30ean eta bigarrena 11:00etan), eta ez "ordu desberdinetan", Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen bidez aldatua) 59.2 artikuluan agintzen duen bezala. Bidezkoa da, beraz, errekurtso hau baiestea, eta hartan aurkatutako ebazpen zehatzailea deuseza eta indargabea dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak trafikoko arau-hauste batengatik isuna ezartzeko emandako ebazpenaren aurka jarritakoa (29212/01 zenbakiko zehapen-espedientea); ebazpen hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko martxoaren 18an emandako 1046 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-0316 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Antonio Gómez Remacha jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 27an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (40794/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1046 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hemezortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 02-0316 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. José Antonio Gómez Remacha jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 27an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (40794/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 27an emandako premiamendu-probidentzia baten aurka jarri da. Interesatuak borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat ordainarazteko eman da probidentzia hori. Isuna trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, 40794/00 zenbakiko zehapen-espedientean. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Auzitegi honetako buruak emandako probidentziaren bitartez errekurtsoa Iruñeko Udalari igorri zitzaion, administrazio espedientea edo haren kopia diligentziaduna igor zezan. Hartan, errekurtsogileari bertaratzeko egin zaizkion jakinarazpenak, eta, egoki jotzen bazuen, errekurritutako egintza justifikatzeko txostena edo alegazioak bildu behar zituen; Iruñeko Udalak hala egin du.

3. Iruñeko Udaleko Herritarren Babeserako zinegotzi eskuordeak, 2001eko apirilaren 17ko Ebazpenean, ezetsi egin zuen oraingo errekurtsogileak berak aurkeztutako birjarpenezko errekurtsoa, errekurtso honetako premiamendu-probidentzia eragin duen isuna ezartzeko zinegotzi berak aurretik eman zuen ebazpenaren aurkakoa.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legearen (Nafarroako Zerga Lege Orokorra) 128. artikuluan eta uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen dekretua) 89. artikuluan dago. Bada, xedapen horien arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura. Zio horiek (Estatuko araudian jasotakoen antzekoak; Zerga Lege Orokorraren 138. artikulua eta Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorraren 99. artikulua) Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E.Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E.Ar.-, besteak beste), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientean ikusi dugunez, Zergei Buruzko Foru Lege Orokorreko eta Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena behar bezala jakinarazi zitzaion interesatuari, interesatuak birjarpenezko errekurtsoa aurkeztu zion Iruñeko Udalari, eta errekurtsoa ezetsi egin zen, Aurrekarietan azaldu dugun bezala. Interesatuak aukera izan zuen ezespenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko Auzitegi honetan, hilabeteko epean, hura jakinarazi ondoren edo isilbidez ezetsi ondoren (hilabetean berariazko ebazpenik ematen ez bazen), edo errekurtso egokia jartzeko Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan, jakinarazpen edo isilbidezko ezespenaren ondorengo bi hilabeteetan. Hala ere, interesatuak ez zuen inolako errekurtsorik jarri.

Administrazio-bidean irmotu zenean, zehapen-ebazpena betearazi beharrekoa bilakatu zen (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 138.3 artikulua); hortaz, Bide Segurtasunari buruzko Legeak (martxoaren 2ko 339/1990 Errege Dekretu Legegilea) 84. artikuluan aipatzen duen borondatezko ordainketarako epea bukatutakoan isuna artean ordaindu gabe zegoenez, Udalak, indarra duen legeriari eutsiz, isuna premiamendu bidetik ordainarazi zuen, %20ko errekargua (Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 90. artikulua) eta berandutza korrituak (araudi beraren 98. artikulua) gehituta.

Beste alde batetik, hizpide dugun kasuan ez dago esaterik preskripzioaren erakunde juridikoa dagoenik, zeren eta honako errekurtsoaren xede den premiamendu-probidentzia behar bezala jakinarazi baitzitzaion errekurtsogileari, 2001eko urtarrilaren 4an, zehapena irmo bihurtu zenetik urtebete iragan baino lehen (BSLren 81.2 artikulua). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu arestian aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafiko isun baten ziozko zorra betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Alkatetzak 2001eko abuztuaren 27an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurkakoa (40794/00 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko martxoaren 21ean emandako 1084 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-0317 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Eduardo Iráizoz Díez de Ulzurrun jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (38488/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1084 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita batean.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 02-0317 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Eduardo Iráizoz Díez de Ulzurrun jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (38488/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an emandako premiamendu-probidentzia baten aurka jarri da. Interesatuak borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat ordainarazteko eman da probidentzia hori. Alkatetzak berak jarri zuen isuna, trafiko eta bide segurtasunaren arloko arau-hauste baten ondorioz (38488/00 zenbakiko zehapen-espedientea). Errekurtsogileak beraren iritziz egokiak diren alegazioak eta aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du, eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izaten ahal dira: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) prozedurari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientean ikusi dugunez, kasu honetan Erregelamenduaren 99. artikuluko 1.b) idatz-zatian azaltzen den balizkoa gertatu da. Izan ere, espedientean ez dago frogaturik zehapen-ebazpena interesatuari behar bezala jakinarazi zaionik, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeak (azaroaren 26ko 30/92 Legea) 58 eta 59. artikuluetan agintzen duen bezala. Zehazki, ez dago jasorik zehapena interesatuari etxean jakinarazteko bi saioak, alegia, posta zerbitzuaren bidez errekurtsogilearen azken helbide ezagunean 2001eko otsailaren 6an eta 8an egin ziren jakinarazpen saioak, ordu desberdinetan egin zirenik, arestian aipatu legearen 59.2 in fine artikuluak agindu bezala (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeran).

Bestalde, zehatzeko egintza preskribaturik zegoen eta ofizioz aintzatetsi behar zen inguruabar hori; eta, jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia -7277 E.Ar.-). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta premiamendu-probidentzia deuseza eta indargabea dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (38488/00 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko apirilaren 11n emandako 1331 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-0318 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, José Antonio Fernández Moreno jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (35606/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1331 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hamaikan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 02-0318 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. José Antonio Fernández Moreno jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko uztailaren 24an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (35606/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentzia baten aurka jarri da. Borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat ordainarazteko eman da probidentzia hori, trafikoko arau-hauste baten ondorioz, goian aipatu den zehapen espedientean. Interesatuak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa bat legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99.1 artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izaten ahal dira: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) prozedurari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientean ikusi dugunez, kasu honetan Erregelamenduaren 99.1 artikuluko b) idatz-zatian azaltzen den balizkoa gertatu da. Izan ere, zehapen-ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko orduan ez dira bete formazko betekizun guztiak.

Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legearen 59.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, "ezinezkoa gertatzen bada inork jakinarazpena hartzea, inguruabar hori espedientean agerraraziko da, jakinarazpen saioaren eguna eta ordua ere jarrita, eta bigarren eta azken saioa eginen da, ordu desberdinean, hurrengo hiru egunetan".

Udalak Auzitegi honi bidalitako agirietan ikusi dugunez, gainera, ediktu bidezko jakinarazpenaren aurretik ebazpen zehatzailea interesatuari berari jakinarazteko alferrikako bi saioak 13 eguneko aldearekin eta 30 minutuko tartean egin ziren (lehena 2000ko abenduaren 19ko 10:10ean eta bigarrena 2001eko urtarrilaren 2ko 09:40an). Beraz, ez zen beten Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legearen 59.2 artikuluan xedatutakoa. Jakinarazpen saio horiek ez dira baliozkoak, ez dituztelako betetzen antolamendu juridikoak eskatutako gutxieneko bermeak. Akats horrek herritarraren babesik eza eta egintzaren deuseztagarritasuna ekarri ditu. Beraz, bidezkoa da gora jotzeko errekurtso hau baiestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Alkatetzak trafikoko isun bat ordainarazteko emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa; egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko martxoaren 7an emandako 894 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-0360 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Asier Larrañaga Otxoa de Eguileor jaunak jarri zuen, tiket edo indarreko egoiliar-txartelik gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 21ean eman zuen ebazpenaren aurka (14452/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"894 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zazpian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 02-0360 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Asier Larrañaga Otxoa de Eguileor jaunak jarri du errekurtso hori, tiket edo indarreko egoiliar-txartelik gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 21ean eman zuen ebazpenaren aurka (14452/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Asier Larrañaga Otxoa de Eguileor jaunak, 2002ko urtarrilaren 28an aurkeztu zuen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, tiket edo indarreko egoiliar-txartelik gabe ibilgailua aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 21ean eman zuen ebazpenaren aurka (14452/01 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2002ko urtarrilaren 31ko probidentziaren bitartez (2002ko otsailaren 1ean jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2002ko otsailaren 26an jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Goian aipatu Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela, eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Asier Larrañaga Otxoa de Eguileor jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 21ean eman zuen ebazpen zehatzailearen aurkakoa (14452/01 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko martxoaren 18an emandako 1049 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-0404 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Francisco Saravia Moya jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 7an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (18280/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1049 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hemezortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 02-0404 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Francisco Saravia Moya jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 7an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (18280/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Iruñeko Alkatetzak 2001eko maiatzaren 7an emandako premiamendu-probidentzia baten aurka jarri da. Interesatuak borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat ordainarazteko eman zen probidentzia hori. Isuna trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, 18280/00 zenbakiko zehapen-espedientean. Errekurtsogileak beraren iritziz egokiak diren alegazioak eta aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, abenduaren 20ko 1684/90 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Diru-bilketari buruzko Erregelamendu Orokorrean dago. Bada, Erregelamenduaren 99. artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek soilik izaten ahal dira: a) preskripzioa; b) likidazioa deuseztatzea, etetea edo arauzko eran ez jakinaraztea; c) borondatezko epean ordaintzea edo ordainketa geroratzea; eta d) prozedurari hasiera ematen dion agiriaren formazko akatsa. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 B.E.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 B.E.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientean ikusi dugunez, kasu honetan Erregelamenduaren 99. artikuluko 1.b) idatz-zatian azaltzen den balizkoa gertatu da. Izan ere, Udalak bidalitako agirietan ez dago frogaturik zehapen-ebazpena interesatuari behar bezala jakinarazi zaionik, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeak (azaroaren 26ko 30/1992 Legea) 58 eta 59. artikuluetan agintzen duen bezala. Zehazki, ez dago jasorik zehapena interesatuari etxean jakinarazteko bi saioak, alegia, posta zerbitzuaren bidez interesatuaren azken helbide ezagunean 2001eko azaroaren 17an eta 20an egin ziren jakinarazpen saioak, ordu desberdinetan egin zirenik, arestian aipatu legearen 59.2 in fine artikuluak agindu bezala (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak emandako idazkeran).

Bestalde, zehatzeko egintza preskribaturik zegoen eta ofizioz aintzatetsi behar zen inguruabar hori; eta, jurisprudentziak behin eta berriz ohartarazi duen bezala, "ez dago preskripzioa eteteko indarrik egozterik formazko akatsak dituzten edo eraginkortasunik ez duten jakinarazpen edo argitalpenei" (Besteak beste, AGren 1996ko urriaren 18ko Epaia -7277 E.Ar.-). Bidezkoa da, beraz, errekurtsoa baiestea eta premiamendu-probidentzia deuseza eta indargabea dela adieraztea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, trafikoko isun bat betearazpen bidetik kobratzeko Iruñeko Alkatetzak emandako premiamendu-probidentziaren aurkakoa (18280/00 zenbakiko zehapen espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, Zuzenbidearen aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko martxoaren 14an emandako 998 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-0409 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Raquel Lebrón Zunzarren andreak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko azaroaren 27an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurka jarri zena (29320/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"998 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamalauan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 02-0409 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. Raquel Lebrón Zunzarren andreak jarri du errekurtso hori, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko azaroaren 27an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurka jarri zena (29320/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, zinegotzi berak emandako ebazpen zehatzaile baten aurkakoa (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20an 104 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako eskuordezpenaren bidez). Izan ere, ebazpen horretan zinegotziak 16.000 pezetako (96,16 euro) isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste larri batengatik, alegia, ibilgailua zama-lanetarako lekuan aparkatuta edukitzeagatik, zama-lanetarako erreserbatutako orduetan, zama-lanik egin gabe (Gorriti kalea, 33), antolamendu juridikoa urratzen zela. Errekurtsogileak egoki deritzen oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du. Ez du erantsi aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostenik.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Salatutako gertaerak erabat egiaztatu dira espedientean. Izan ere, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketek, kontrako frogarik ez dagoenean, salatutako gertaeren fede ematen dute, baina egiazkotasun uste hori ezin da hedatu trafikoaren zaintzaile eta kontrolatzaileengana, hauek ezin baitira agintaritzaren agentetzat hartu; haien salaketek berez ez dute indarrik salatutako egitateak egiaztatzeko, eta edozein herritarrek egin dezakeen salaketaren parekoak dira, ondorengo frogen bitartez egiaztatzen ez badira (AGren 1991ko urriaren 1eko Epaia -7639 E.Ar.- eta 1993ko azaroaren 23koa -8883 E.Ar.-, beste askoren artean). Hala ere, egia da gertaeren lekuko izandako edozein pertsonaren salaketa beti dela, Goi Auzitegiak dioen bezala, kontuan hartu beharreko froga-elementua, gainerako inguruabarrekin batera aztertu beharrekoa salaketa egia den ala ez argitzeko (AGren 1999ko irailaren 22ko Epaia -6728 E.Ar.-). Horixe gertatu da hizpide dugun kasuan, Udalak, zaintzailearen adierazpenaz gain, beste frogabide batzuk erabili baititu. Hain zuzen ere, espedienteari argazkia erantsi dio eta hartan argi ikusten da NA-7115-BC ibilgailua behar ez bezala aparkaturik dagoela.

Bigarrena.-Bide Segurtasunari buruzko Legearen 77. artikuluak dioenez, agintaritzaren agenteek salaketak egin eta berehala jakinarazi behar dituzte. Baina trafikoaren zaintzaile eta kontrolatzaileek ez dute arau hori bete behar, ez direlako agintaritzaren agenteak, ezta, jakina, Bide Segurtasunari buruzko Legearen aurkako arau-hausteak salatzen dituzten herritarrek ere.

Nolanahi ere, interesatuari ibilgailuaren bila Udal Biltegira joan zenean jakinarazi zioten zehapen-espedientearen hasiera, Udalaren Garabi Zerbitzuak bertara eraman baitzion ibilgailua. Interesatuak ez zuen sinatu nahi izan salaketa-orria, baina hala ere tramitea betetzat eman daiteke.

Salaketaren jakinarazpenak, legezko xedapen batez, arau-haustearen preskripzio epea eteten du (hiru hilabeteko epea da, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.1 artikuluaren arabera, martxoaren 24ko 5/1997 Legean ezarritakoaren arabera idatzita). Beraz, une horretatik aurrera hamabost egun balioduneko epea hasten da salatuak alegazioak aurkeztu eta egoki jotzen dituen frogak proposatzeko.

Alegazioak aurkezturik edo haiek aurkezteko epea bukaturik, preskripzio epea ez da berriz hasten ez bada zehapen espedientea hilabetez baino denbora gehiagoan geldirik, ustezko erantzuleari ezin egotz dakizkiokeen arrazoiengatik, Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 132.2 artikuluan xedatzen den bezala. Halakorik ez da gertatu.

Hirugarrena.-Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4 artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea...". Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako (300,51 euro) isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera. Oraingo honetan salatutakoa arau-hauste larria da, Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren (urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretua) 91.2.g) artikuluan azaldutakoa, eta 16.000 pezetako (96,16 euro) isuna ezarri da. Zenbateko hori zuzena da, Auzitegi honen iritziz. Arau-hausleak isuna %20ko deskontuarekin ordaintzeko aukera izan zuen, salaketa jaso eta hurrengo hamar egun baliodunetan.

Laugarrena.-Azkenik, errekurtsogileak alegatu du ebazpen zehatzailearen zioak ez direla azaldu eta horregatik berak babesik eza jasan duela. Hori dela eta, gogorarazi behar da "administrazio-egintzaren nondik-norakoak hitz gutxi eta zehatzetan azaltzea" ez dela nahasi behar "zioak ez azaltzearekin" (AGren 1990eko abenduaren 12ko Epaia -9918 E.Ar.-). Zioak azaltzeko, jakina denez, aski da gertaerak eta ebazpenaren Zuzenbideko oinarriak labur azaltzea (Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 54.1 artikulua). Gainera, "ebazpena emateko inprimaki arautuak (ereduzkoak) erabiltzeak ez dakar inolako babes gabeziarik, baldin eta, oraingoan bezala, inprimakian gertaerak eta lege-oinarriak argi eta zehatz jasotzen badira, erantzuteko aukera egon dadin" (AGren 1997ko maiatzaren 21eko Epaia -4375 E.Ar.-). Azkenik, zehapen espedientea aztertu dugu eta ikusi dugu legeak eskatutako formazko betekizun guztiak bete direla, funtsean behintzat, eta interesatuari aukera eman zaiola ibilgailuaren gidaria identifikatzeko eta bere defentsarako alegazioak egin eta frogak proposatzeko, Legearen 72 eta 79. artikuluetan ezarritakoa betez. Bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu aurrean azaldutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak emandako ebazpen baten aurka jarri dena, ebazpen horrek ezetsi egin baitzuen birjarpenezko errekurtso bat, trafikoko arau-hauste larri batengatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak emandako ebazpenaren aurkakoa (29320/01 zenbakiko udal espedientea); ebazpen horiek berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko martxoaren 8an emandako 899 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-0413 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Miguel Angel Martín Torremocha jaunak jarri zuen, baimendutako noranzkoaren kontra ibiltzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 21ean eman zuen ebazpenaren aurka (22387/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"899 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 02-0413 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Miguel Angel Martín Torremocha jaunak jarri du errekurtso hori, baimendutako noranzkoaren kontra ibiltzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 21ean eman zuen ebazpenaren aurka (22387/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Miguel Angel Martín Torremocha jaunak, 2002ko urtarrilaren 21ean aurkeztu zuen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, baimendutako noranzkoaren kontra ibiltzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 21ean eman zuen ebazpenaren aurka (22387/01 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2002ko otsailaren 4ko probidentziaren bitartez (2002ko otsailaren 5ean jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2002ko otsailaren 26an jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Goian aipatu Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela, eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Miguel Angel Martín Torremocha jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 21ean eman zuen ebazpen zehatzailearen aurkakoa (22387/01 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko martxoaren 12an emandako 948 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-0473 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Ignacio Barriuso Osés jaunak jarri zuen, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 19an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurka jarri zena (27662/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"948 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hamabian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 02-0473 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoari buruzko espedientea aztertu du. Ignacio Barriuso Osés jaunak jarri du errekurtso hori, ruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 19an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen birjarpenezko errekurtso bat, debekatutako geldialdi edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak 2001eko irailaren 26an emandako ebazpenaren aurka jarri zena (27662/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau aurkeztu da Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 19an emandako ebazpen baten aurka, horren bitartez ezetsi egin baitzen oraingo errekurtsogileak berak aurkeztu zuen birjarpenezko errekurtso bat, zinegotzi berak 27662/01 zenbakiko zehapen espedientean emandako ebazpen zehatzaile baten aurkakoa (Iruñeko Alkatetzak zehatzeko ahalmena eskuordetu baitzion, 1999ko uztailaren 5ean eman eta 1999ko abuztuaren 20an 104/99 zenbakiko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratutako eskuordezpenaren bidez). Izan ere, ebazpen horretan zinegotziak isuna jarri zuen trafikoko arau-hauste batengatik, alegia, ibilgailua bigarren ilaran aparkatzeagatik, behar bezala aparkatuta zegoen beste ibilgailu bati irteera eragozten ziola (Barañain etorbidea - Golem zineak), antolamendu juridikoa urratuz. Errekurtsogileak egoki deritzen oinarri juridikoak azaldu ditu, eta azkenik zehapena deuseztatzeko eskatu du.

2. Iruñeko Udalak bere jardunaren aurrekariak biltzen dituen espedientea bidali du eta aurkatutako egintzaren legezkotasunaren aldeko txostena erantsi du.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udaltzaingoak salatu zituen gertaerak zeharo egiaztatu dira espedientean. Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 76. artikuluan xedaturik dagoenez, agintaritzaren agenteen salaketak kontrako frogarik ez dagoenean sinesgarriak dira. Halaber, interesatuak ez du inolako alegaziorik aurkeztu prozedurako une egokian (salaketa jakinarazi eta gero; salaketa egin eta berehala jakinarazi zioten, eta berak ez zuen sinatu nahi izan, baina hori ez da oztopo tramitea betetzat emateko; dena dela, erabat egiaztatu da berak egin zuela arau-haustea), eta orain ere, errekurtsoaren fasean, ez du kontrako frogarik aurkeztu. Beraz, argi dago arau-haustea egin zuela.

Bigarrena.-Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen 65.4 artikuluan xedaturik dagoenez, arau-hauste larria da "...leku arriskutsuetan edo trafikoari oztopo larriak sortzen zaizkion lekuetan ibilgailua geldirik edo aparkaturik edukitzea...". Hori dela eta, urtarrilaren 17ko 13/1992 Errege Dekretuaren 91. artikuluan zerrenda bat dago, bide publikoan geldirik edo aparkaturik dauden ibilgailuek arriskua edota zirkulaziorako oztopo larriak sortzen dituzten balizkoen zerrenda. Salatutako egintza kasu horietako bat da, xedapen horren 2.m) idatz-zatian azaltzen dena, zeren eta, ibilgailua behar ez bezala aparkatzeaz gainera, beste ibilgailu bati irteera galarazi baitzion. Arau-hauste larriak egiteagatik gehienez 50.000 pezetako isuna ezartzen ahal da, lege beraren 67.1 artikuluaren arabera, eta oraingo honetan ezarri den zehapena horrelako arau-hausteei dagokien gutxienekoa da, hots, 16.000 pezetakoa (96,16 euro). Zenbateko hori zuzena da, Auzitegi honen iritziz, eta bat dator lege beraren 69.1 artikuluan ezarritako graduazio-irizpideekin.

Azkenik, espedientean ikusi dugunez, legeak eskatzen dituen formazko betekizun guztiak bete dira. Errekurtsogileari, arau-haustea berak egin zuela egiaztatu eta gero, aukera eman zaio bere aldeko alegazioak aurkezteko, Legearen 79. artikuluan ezarritakoa betez. Horrenbestez, errekurtsogileak aukera izan du kontraesan-prozesuan aritzeko eta horren etapa guztietan bere defentsarako argudioak aurkezteko. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa da eta ezetsi egin dugu gora jotzeko errekurtso hau, Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 19an emandako ebazpen baten aurka jarri dena, horren bitartez ezetsi egin baitzen oraingo errekurtsogileak berak aurkeztutako birjarpenezko errekurtso bat, trafikoko arau-haustea egiteagatik zehapena ezartzeko zinegotzi berak aurretik emandako beste ebazpen baten aurkakoa (27662/01 zenbakiko udal espedientea); bi ebazpenak berretsi beharrekoak dira eta berretsi egin ditugu, Zuzenbidearekin bat datozelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko martxoaren 8an emandako 906 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-0556 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, M. Lourdes Bados Espiérriz andreak jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpenaren aurka (24814/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"906 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 02-0556 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. M. Lourdes Bados Espiérriz andreak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpenaren aurka (24814/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. M. Lourdes Bados Espiérriz andreak, 2002ko otsailaren 7an aurkeztu zuen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpenaren aurka (24814/01 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2002ko otsailaren 13ko probidentziaren bitartez (2002ko otsailaren 15ean jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2002ko martxoaren 4an jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Goian aipatu Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela, eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu M. Lourdes Bados Espiérriz andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpen zehatzailearen aurkakoa (24814/01 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko apirilaren 18an emandako 1430 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-0585 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Tomás Catalán Gil jaunak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Atarrabiako Udaleko Alkatetzak 2001eko azaroaren 20an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (136/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1430 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hemezortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 02-0585 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Tomás Catalán Gil jaunak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Atarrabiako Udaleko Alkatetzak 2001eko azaroaren 20an eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (136/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Gora jotzeko errekurtso hau Atarrabiako Alkatetzak emandako premiamendu-probidentzia baten aurka jarri da. Borondatezko epean ordaindu gabeko isun bat ordainarazteko eman da probidentzia hori. Isuna trafikoko arau-hauste batengatik ezarri zen, goian aipatu den zehapen-espedientean. Errekurtsogileak beraren iritziz aplikatu behar diren oinarri juridikoak azaldu ditu, eta, azkenik, probidentzia deusezta dadila eskatu du.

2. Atarrabiako Udalak bere jarduketaren aurrekariak biltzen dituen espedientea igorri dio Auzitegi honi.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Udalak premiamendu prozedura batean egin duen jarduketa legezkoa den ala ez argitu behar da errekurtso honetan.

Auzi honi aplikatu behar zaion araudia, funtsean, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamendua onetsi duen uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuan dago (2001eko abuztuaren 10eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratua). Bada, dekretu horren 89.1 artikuluaren arabera, premiamendu-prozedura aurkatzeko zioak hauek izan daitezke: a) zorraren ordainketa edo iraungipena; b) preskripzioa; c) gerorapena; d) likidazioaren jakinarazpenik eza, deuseztapena edo etendura. Zio horiek Auzitegi Gorenaren jurisprudentziaren arabera tasaturik daude (1989ko urtarrilaren 30eko Epaia -544 E.Ar.-, 1990eko ekainaren 25ekoa eta 29koa -4934 eta 5454 E.Ar.-, beste askoren artean), eta beraz une honetan ezin da beste ziorik aintzat hartu arestian azaldu direnak baino. Premiamendu-prozeduraren helburu bakarra Ogasun Publikoarekiko zorrak borondatezko epean ordaintzen ez direnean haiek nahitaez ordainaraztea da. Zorrak sortarazi dituzten egintzak, egintza nagusiak direnez, prozedurako une egokian aurkatu behar dira, eta ez borondatez ordaindu gabeko zorrak nahitaez ordainarazteko orduan.

Bigarrena.-Espedientea azterturik ondorioztatu denez, kasu honetan Diru-bilketari buruzko Foru Erregelamenduaren 89.1. artikuluko balizkoetatik bat bera ere ez da gertatu. Zehapen-ebazpena errekurtsogileari berari jakinarazi zitzaion, 2001eko maiatzaren 22an, eta berak 2760/01 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa egin zion; errekurtso hori ezetsi egin genuen, 2001eko urriaren 5ean emandako 4645 zenbakiko ebazpenaren bidez, eta ez zen errekurtsorik jarri Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioan. Premiamendu-probidentzia 2001eko azaroaren 20an eman zen eta aztergai dugun gora jotzeko errekurtsoa 2002ko otsailaren 11n aurkeztu zen. Beraz, isuna borondatez ordaintzeko legezko epea iragan denez, isuna premiamendu bidetik ordainaraztea bat dator Zuzenbidearekin.

Hirugarrena.-Azkenik, errekurtsogileak zehapenaren preskripzioa alegatu duenez gero, Guztiendako Administrazio Prozedura arautzen duen Legearen 132. artikulura eta trafiko, motordun ibilgailuen eta bide segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikulura jo behar dugu. Lehenbizikoak honela dio 1. puntuan: "Arau-hausteak eta zehapenak zehazten dituzten legeetan bertan ezarriko dira horien preskripzioari buruzko arauak", eta 3. puntuan hauxe dio: "Zehapena ezartzeko ebazpena irmo bilakatu eta biharamunetik hasita zenbatuko da zehapenaren preskripzio-epea. Preskripzio-epea eten eginen da baldin eta, interesatua jakitun dela, betearazpen-prozedurari hasiera ematen bazaio, eta berriro hasiko da aurrera egiten baldin eta prozedura horrek hilabete baino luzaroago geldirik irauten badu interesatuari egozten ahal ez zaizkion arrazoiengatik". Bestalde, Bide Segurtasunari buruzko Legearen 81.2 artikuluaren arabera, "Zehapenak, behin irmo direnean, urtebeteren buruan preskribatzen dira, eta nahitaezko ordainarazpena helburu duten ekintzek soilik eten dezakete prekripzio-epea". Beraz, BSLren 81.2 artikuluan xedatutakoari jarraiki, Auzitegi honek, preskripzioaren institutu juridikoa ofizioz aintzat hartuz, irizpide hau erabili izan du: trafikoko isunen ondorioz sortutako zorrak ordainarazteko premiamendu-probidentziak urtebeteko epean eman eta jakinarazi behar dira, zehapena irmo bihurtzen den egunetik hasita, eta preskripzio-epea eten egiten da isuna nahitaez ordainarazteko ekintzaren bat egiten denean. Hizpide dugun kasuan, premiamendu-probidentzia legezko epean eman eta jakinarazi denez, zorraren preskripziorik ez dela gertatu ondorioztatu behar dugu. Bestalde, ez dugu antzeman ordainketa zatikatu edo geroratzeko baimenik eman denik, ezta prozedurako bestelako akatsik ere, Auzitegi honek ofizioz aintzat hartu behar lukeenik.

Errekurtsogileak erabili dituen arrazoiek indarrik ez dutenez, bidezkoa da errekurtsoa ezestea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa,

Ebatzi du: Ezetsi beharrekoa dela eta ezetsi egin dugula aurrean aipaturiko gora jotzeko errekurtsoa, trafikoko isun baten ondorioz sorturiko zorra ordainarazteko Atarrabiako Udaleko Alkatetzak emandako premiamenduzko probidentziaren aurka aurkeztu dena; egintza hori berretsi beharrekoa da eta berretsi egin dugu, Zuzenbidearekin bat datorrelako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko apirilaren 8an emandako 1247 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-0843 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, María Teresa Vidagor Burusco andreak jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko azaroaren 5ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (36949/00 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1247 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren zortzian.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 02-0843 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. María Teresa Vidagor Burusco andreak jarri du errekurtso hori, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko azaroaren 5ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (36949/00 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. María Teresa Vidagor Burusco andreak, 2002ko otsailaren 27an aurkeztu zuen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, trafikoko isun bat betearazpen bidetik ordainarazteko Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko azaroaren 5ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurka (36949/00 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2002ko martxoaren 4ko probidentziaren bitartez (2002ko martxoaren 5ean jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2002ko apirilaren 3an jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Goian aipatu Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela, eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu María Teresa Vidagor Burusco andreak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2001eko azaroaren 5ean eman zuen premiamendu-probidentziaren aurkakoa (36949/00 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko apirilaren 23an emandako 1513 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-1180 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Manuel Gil Bellmunt jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpenaren aurka (21037/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1513 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 02-1180 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Manuel Gil Bellmunt jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpenaren aurka (21037/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Miguel Gil Bellmunt jaunak, 2002ko martxoaren 13an aurkeztu zuen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpenaren aurka (21037/01 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2002ko martxoaren 20ko probidentziaren bitartez (2002ko martxoaren 21ean jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2002ko apirilaren 11n jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Goian aipatu Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela, eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Manuel Gil Bellmunt jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpen zehatzailearen aurkakoa (21037/01 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko apirilaren 23an emandako 1514 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-1181 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Eduardo Aranguren Olaverri jaunak jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpenaren aurka (20397/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1514 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 02-1181 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Eduardo Aranguren Olaverri jaunak jarri du errekurtso hori, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpenaren aurka (20397/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Eduardo Aranguren Olaverri jaunak, 2002ko martxoaren 13an aurkeztu zuen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, debekatutako geldialdia edo aparkaldia egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpenaren aurka (20397/01 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2002ko martxoaren 20ko probidentziaren bitartez (2002ko martxoaren 21ean jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2002ko apirilaren 11n jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Goian aipatu Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela, eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Eduardo Aranguren Olaverri jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpen zehatzailearen aurkakoa (20397/01 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko apirilaren 23an emandako 1515 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-1182 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Raúl Vicente García jaunak jarri zuen, tiketean adierazitakoa baino aparkaldi luzeagoa egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpenaren aurka (971275/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1515 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 02-1182 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Raúl Vicente García jaunak jarri du errekurtso hori, tiketean adierazitakoa baino aparkaldi luzeagoa egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpenaren aurka (971275/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Raúl Vicente García jaunak, 2002ko martxoaren 13an aurkeztu zuen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, tiketean adierazitakoa baino aparkaldi luzeagoa egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpenaren aurka (971275/01 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2002ko martxoaren 20ko probidentziaren bitartez (2002ko martxoaren 21ean jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2002ko apirilaren 11n jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Goian aipatu Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela, eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Raúl Vicente García jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpen zehatzailearen aurkakoa (971275/01 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko apirilaren 23an emandako 1516 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-1183 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Raúl Vicente García jaunak jarri zuen, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpenaren aurka (30595/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1516 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 02-1183 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Raúl Vicente García jaunak jarri du errekurtso hori, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpenaren aurka (30595/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Raúl Vicente García jaunak, 2002ko martxoaren 13an aurkeztu zuen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, tiket edo egoiliar-txartel baliodunik gabe aparkatzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpenaren aurka (30595/01 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2002ko martxoaren 20ko probidentziaren bitartez (2002ko martxoaren 21ean jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2002ko apirilaren 11n jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Goian aipatu Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela, eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Raúl Vicente García jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpen zehatzailearen aurkakoa (30595/01 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko apirilaren 23an emandako 1517 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-1184 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Diego García Gasco jaunak jarri zuen, abiadura-muga gainditzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpenaren aurka (17772/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1517 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 02-1184 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoko espedientea aztertu du. Diego García Gasco jaunak jarri du errekurtso hori, abiadura-muga gainditzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpenaren aurka (17772/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Diego García Gasco jaunak, 2002ko martxoaren 13an aurkeztu zuen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, abiadura-muga gainditzeagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpenaren aurka (17772/01 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2002ko martxoaren 20ko probidentziaren bitartez (2002ko martxoaren 21ean jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2002ko apirilaren 11n jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Goian aipatu Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela, eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Diego García Gasco jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko urriaren 31n eman zuen ebazpen zehatzailearen aurkakoa (17772/01 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Jakinarazpen ediktua

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau argitaratuz betetzen da lege horrek 59.5 artikuluan xedatzen duena, Auzitegi honek 2002ko apirilaren 23an emandako 1518 zenbakiko Ebazpena errekurtsogileari jakinarazteko. Ebazpen horrek 02-1185 zenbakiko gora jotzeko errekurtsoa ebatzi du; errekurtsoa, berriz, Luis Manuel Dos Santos Olivera jaunak jarri zuen, tiketean adierazitakoa baino aparkaldi luzeagoa egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 21ean eman zuen ebazpenaren aurka (322509/01 zenbakiko udal espedientea). Hona Auzitegi honen ebazpenaren testua, hitzez hitz kopiatuta:

"1518 zenbakiko ebazpena.

Mahaiburua: Roberto Rubio Torrano jauna.

Mahaikideak: Javier Repáraz Martínez de Azagra jauna eta Gabriel Casajús Gavari jauna.

Iruñean, bi mila eta biko apirilaren hogeita hiruan.

Nafarroako Administrazio Auzitegiko Lehen Atalak, alboan adierazi diren mahaikideek osaturik, 02-1185 zenbakiko gora jotzeko errekur- tsoko espedientea aztertu du. Luis Manuel Dos Santos Olivera jaunak jarri du errekurtso hori, tiketean adierazitakoa baino aparkaldi luzeagoa egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 21ean eman zuen ebazpenaren aurka (322509/01 zenbakiko udal espedientea).

Egitezko aurrekariak:

1. Luis Manuel Dos Santos Olivera jaunak, 2002ko martxoaren 13an aurkeztu zuen idazkiaren bidez, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen, tiketean adierazitakoa baino aparkaldi luzeagoa egiteagatik zehapena ezartzeko Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 21ean eman zuen ebazpenaren aurka (322509/01 zenbakiko udal espedientea).

2. Auzitegi honen 2002ko martxoaren 20ko probidentziaren bitartez (2002ko martxoaren 21ean jakinarazi zen), uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea zati batez garatzen duen Erregelamenduaren 12.2 artikuluak xedatutakoa betez, maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak emandako idazkeraren arabera, Iruñeko Udalari igorri zitzaizkion errekurtsoa eta harekin batera doazen dokumentuak, eta hilabeteko epea eman zitzaion idatziz txostena edo alegazioak eta errekurritutako ebazpena justifikatzeko egoki jotzen zuen dokumentazio guztia aurkezteko.

3. Izapidea betez, Iruñeko Udalak txostena eman zuen eta Auzitegi honek 2002ko apirilaren 11n jaso zuen txosten hori; hartan, ondokoa azaltzen zuen: prest zegoela errekurtsotik ondorioztatzen ziren asmoak betetzeko; bestalde, errekurtsoari hasiera eman zion egintzaz mantendutako irizpidea aldatzeko nolako arrazoiak izan zituen azaltzen zuen.

Zuzenbideko oinarriak:

Lehenengoa.-Goian aipatu Erregelamenduaren 20. artikuluari jarraituz, errekurritutako ebazpenak edo erabakiak hartu dituzten agintariek edo udalek Nafarroako Administrazio Auzitegira jo ahal izanen dute txosten baten bitartez, errekurtsotik ondorioztatzen diren asmoak betetzeko prest baldin badaude, betiere irizpidez aldatzeko izan dituzten arrazoiak azaltzen badituzte.

Bigarrena.-Iruñeko Udalak adierazi baitu errekurtso honetatik ondorioztatzen direnak betetzeko prest dagoela, eta prozedura aurrera eramateko Erregelamenduaren 20. artikuluaren 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretako kasuak gertatu ez direnez, bidezkoa da errekurtsogileak aurkeztutako asmoak betetzeko behar den ebazpena ematea.

Horregatik, Auzitegiak ondokoa

Ebatzi du: Baietsi beharrekoa da eta baietsi egin dugu Luis Manuel Dos Santos Olivera jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa, Iruñeko Udaleko Herritarren Segurtasunaren Babes arloko zinegotzi eskuordeak 2001eko abenduaren 21ean eman zuen ebazpen zehatzailearen aurkakoa (322509/01 zenbakiko udal espedientea); egintza hori deuseztatu beharrekoa da eta deuseztatu egin dugu, antolamendu juridikoaren aurkakoa delako.

Beraz, hau da gure ebazpena eta hori adierazi, agindu eta sinatu dugu. Roberto Rubio. Javier Repáraz. Gabriel Casajús. Ziurtatu dut. María Carmen Lorente, idazkaria."

Ebazpen horren kontra errekurtsoa jartzen ahal da Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Sailean, jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatuko den bi hilabeteko epean.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamalauan.-Nafarroako Administrazio Auzitegiko burua, Roberto Rubio Torrano.

Iragarkiaren kodea: