97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea, hau da, 173/01 zehapen-prozedura ebazten duenarena, Iñigo Martínez Lusarreta jaunari, arrantza-arloko arau indardunak hausteagatik ezarria. Beraz, ediktu honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko lege indardunaren 59.4 artikuluan xedatua:

478 FORU AGINDUA, 2002ko martxoaren 25ekoa, Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Kontseilariak emana, Iñigo Martínez Lusarreta jaunari (72.687.845 NAN) Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta etxebizitza kontseilariak Nafarroako Basafauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruz martxoaren 5ean emandako 2/1993 Foru Legearen aurkako arau-hauste bategatik.

Ikusirik 173/01 zehapen espedientea, Iñigo Martínez Lusarreta jaunari (NAN 72.687.845) hasia, espresuki debekaturik dagoen aldean eta baimena dagoen orduz kanpo arrantzan aritzeagatik Aurizko Guardia Zibilak 2001eko ekainaren 23an egindako salaketa baten ondorioz, irailaren 10ean Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Kontseilariak emandako 1045/2001 Foru Aginduaren bidez.

Karguak jakinarazi ondoren, salatuak, alegaziorik aurkeztu ez duenez horretarako ezarritako epean, bidezko da administrazio prozedura zehatzaileari segida ematea eta karguen orrian proposatutako zehapena bere horretan mantentzea.

Nafarroako Basafauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeko 98. artikuluak xedatzen duenarekin bat,

AGINDU DUT:

1. Isuna ezartzen zaio Iñigo Martínez Lusarreta jaunari (NAN 72.687.845), 420,71 eurokoa (70.001 pezeta), eta baimena kentzen zaio edo eskuratzeko gaitasuna urte beterako, egindako arau-hausteengatik, Nafarroako Basafauna eta haren habitatak babestu eta kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legeko 122 a) eta b) artikuluekin bat, nahiz eta horrek ez duen galaraziko Foru Lege bereko 106 artikuluan ezarritakoaren arabera erabaki litekeen murrizketa.

2. Aipatu Foru Lege horren 106. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, isuna % 30 murriztuko da, betiere ondoko beharkizun hauek betetzen badira:

a) Isunaren gainerako zatia gehienez 15 egun balioduneko epean ordaintzea, Foru Agindu hau jakinarazi den egunaren biharamunetik kontatzen hasita.

b) Arau-hausleak ordaintzea, osorik, aurreko idatz-zatian adierazi den epean, egotzi zaizkion kalte edo gaitzetatik heldu diren kalte-ordainak, hala nola tresna, arma edo animaliak berreskuratzeko diru-kopurua.

c) Arau-hausleak idatziz adieraztea ezarri zaion zehapenarekin eta eskatzen zaion kalte-ordainarekin ados dagoela eta espres egiten diola uko epe horretan inpugnazio-ekintzak burutzeko eskubideari.

Isunaren kopurua gutxitzearekin ados egonez gero, interesatuak Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentura, hain zuzen Administrazio Kontrolaren Atalera joan beharko du (Alhondiga kalea 1, 2. solairua). Han, ordain-gutuna emanen diote orain bidaliko denaren ordez eta murrizpena lortzeko agiriak emanen zaizkio.

3. Isuna edozein banketxe edo aurreki kutxatan ordaintzen ahal du, ordain gutun ofizialaren bidez, Foru Agindu hau administrazioaren bidean irmoa egiten den egunaren biharamunean hasi eta hamabost egun igaro baino lehen.

4. Foru Agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal zaio Nafarroako Gobernuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten den egunean hasita, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatzen zuen 4/1999 Legeko 114 eta 115 artikuluekin bat.

5. Honako Foru Agindu honen berri emanen zaie espedientatuari, salatzaileari, Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari eta Kontrol Administratiboaren Atalari, bidezko ondorioetarako.

Iruñean, bi mila eta biko martxoaren hogeita bostean.-Ingurugiro, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

Iragarkiaren kodea: A0206890