97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

LEHENDAKARITZA, JUSTIZIA ETA BARNE DEPARAMENTUA. Jakinarazpen ediktua.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko abenduaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. eta 135. artikuluek agintzen duten jakinarazpena egitea, hau da, 16/2002 zehapen prozeduraren instruktorearen ebazpen-proposamenarena. Beraz, ediktu honen bidez beteko da Administrazio Prozedurari buruzko lege indardunaren 59.4 artikuluan xedatua:

"Ebazpen Proposamena, 16/2002 zehapen-prozeduraren instruktorearena. Barne zuzendari nagusiak otsailaren 25ean emandako 364/2002 Ebazpenaren bitartez hasiera eman zitzaion zehapen-prozedura bati, Carlos Garriga García jaunak, Ezequiel López Kaiser jaunak, Alberto Molina García jaunak eta Fernando Sevilla Ona jaunak osatutako sozietate irregularraren aurka, hori baita "ASUKA" establezimentuaren jabea, zeina Tuterako udalerriko San Marcial kalean baita, eta ikuskizun eta josteta-jardueren arau bat hautsi baitu, ustez.

1.-Gertaera frogatuak. 2001eko abenduaren 22an, 6:30ean Tuterako Udaltzaintza agertu zen "ASUKA" izeneko establezimentuan (Tuterako San Marcial kalea, z.g.) ikuskapen bat egitera; ateak itxita zeuden, jendeari ez zitzaion sartzen uzten, musika jarrita zegoen, argiak itzalita zeuden, eta bezeroak 200en bat ziren.

2.-Aurkeztutako deskarguen balorazioa. Carlos Garriga García jaunak, "ASUKA" establezimentuaren jabe baita beste batzuekin batera, alegazio-idazki bat aurkeztu zuen; 2002ko martxoaren 26an eman zitzaion sarrera Administrazioan, eta honako hau zioen bertan:

a) Salaketa egin zen egunean, 6:30ean taberna itxita zegoela, eta musikarik ez zela aditzen, beraz; eta gainera harrigarri zaio ateak itxita egonik eta udaltzain salatzaileak lokalera sartu gabe, eta are saiatu gabe ere, argiak itzalita zeudela eta 200 pertsona zeudela esatea.

b) Aktan ez dagoela jasota lokalaren jabearen edo arduradunaren sinadura.

c) Inolako zehapenik ezartzeko moduko kargu-frogarik ez dela.

d) Frogabideei dagokienez, alde batetik eskatzen du funtzionario eskudun bat ager dadila lokalean instalaturik dagoen tresna sonometrikoa aztertzera eta egiazta dadila 2001eko abenduaren 22an salaketa jarri zaion lokalean musikarik entzuten zen ala ez, eta, beste alde batetik, Tuterako Udalari igor dakiola idazki bat, lokalean musika-tresnen jarduera erregistratzen duen tresna sonometrikoa instalatuta dagoela ziurtatzeko eskatuz.

e) Azkenik, zehapen-espedientearen largespena eskatzen du.

Zehatuak aurkeztutako alegazioak Tuterako Udaltzaintzari bidali zitzaizkion, horiei buruzko txostena eman zezaten.

Udaltzaintzak 2002ko apirilaren 22ko idazki batean honako hau dio funtsean:

a) Udaltzain salatzaileak 2001eko abenduaren 22an 6:30ean "ASUKA" lokalaren ateraino hurbildu zirela, eta ikusi zutela burdin-sarea altxatuta zegoela eta kanpoko ateak itxita.

b) Ate horiek dituzten "idi-begietan" barrena argiak piztuta ikusi zituztela, argi ahulak hori bai, normalean egoten diren bezala, eta ez zeudela erabat piztuta jendea kanporatzerakoan egon ohi diren bezala. Ikusi zuten, horrez gain, lokala leporaino beteta zegoela, seguru aski bertan 200 pertsonatik gora egongo baitziren, eta barneko musika kanpotik aditu omen zuten.

c) Arazo larririk izan ez zedin, bertara joandako udaltzainek espresuki ez omen zuten jabearekin edo arduradunarekin egon nahi izan ikuskapena egin zen unean, nahiz eta bertan egon ziren denboran inor atera ez lokaletik.

Proposatutako frogei dagokienez, alferrikako eta baztergarritzat jotzen dira, gertaerak behar bezala frogatuta daudela iruditzen baitzaie.

Frogaren balorazio osoari dagokionez, frogatu da "ASUKA" lokala etenik gabe 6:30ak arte gutxienez zabalik egon zela, Tuterako Udaltzaintzak adierazi duenez; eta horrek araua hautsi zela berresten du.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3. artikuluarekin bat, agintea aintzatetsita duten funtzionarioek frogatu dituzten gertaerek froga-balioa izanen dute, baldin eta beharrezko manuak betez dokumentu publikoan ezarri badituzte, bidezko eskubideak edo interesak defendatuz administratuek ekar ditzaketen datu propioak gora behera.

Froga-balio berezi horri ez diote inolako baliorik kendu helegilearen alegazioek.

3.-Tipifikazio juridikoa. Salatutako egitate horiek arau-hauste larritzat har daitezke, ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 23.19 artikuluaren arabera (abenduaren 10eko 26/2001 Foru Legeak onetsitako testua) eta ikuskizun publikoen eta josteta jardueren ordutegi orokorra arautzen duen ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuaren 3.1.b) atalean ezarritakoaren arabera.

4.-Ebazpen-proposamena. Horiek horrela, zehapen-ahalmena erabiltzeko prozeduraren Erregelamendua onesten duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 18. artikuluari eta ikuskizun publikoak eta josteta jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/1989 Foru Legearen 26.2 artikuluari jarraikiz, Carlos Garriga García jaunak, Ezequiel López Kaiser jaunak, Alberto Molina García jaunak eta Fernando Sevilla Ona jaunak osatutako sozietate irregularraren aurka, hori baita "ASUKA" establezimenduaren jabea (Tuterako San Marcial, z.g.), 601,02 euroko isuna ezartzea proposatzen da aipatu Foru Legearen 23.19 artikulua hausteagatik.

Eta horren guztiaren berri ematen zaio interesatuari, ebazpen-proposamen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita 15 egun balioduneko epean alegazioak eta egoki iruditzen zaizkion agiriak aurkez ditzan. Espedientea Barne Zuzendaritza Nagusiko bulegoetan egonen da ikusgai, (Karlos III.a etorbidea, 2, beheko solairua, 31002, Iruña). Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hamahiruan.-Instruktorea, Purificación González Merchán".

Iragarkiaren kodea: A0207011