97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Lehiaketa publikorako deialdia, pilotalekuaren eta bertako taberna-jatetxearen kudeaketa esleitzekoa

Altsasuko Udalak, 2002ko uztailaren 15ean harturiko erabakiaren bidez, lehiaketa publikorako deialdia egin du pilotalekuko instalazioen eta bertako taberna-jatetxearen zerbitzu publikoaren kudeaketa esleitzeko.

Urteko gutxieneko tasa: 6000 euro.

Kontratuaren iraupena: 2 urte, luzatzen ahal direnak.

Lehiaketan parte hartu nahi dutenek ereduaren araberako proposamenak aurkeztu behar dituzte eta, horrekin batera, pleguan eskatzen diren agiriak, 15 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Kontratazio hau arautzen duen baldintza plegua interesatuen eskura dago udal bulegoetan.

Altsasun, bi mila eta biko uztailaren hamaseian. Alkatea, Camino Mendiluze.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena:

Helbidea: (kalea, zk., herria, posta kodea)

NAN:

Nire izenean edo honakoa ordezkatuz: IFZ: ............

2002ko.............en .....(e)ko .... Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean iragarritako "Burunda" udal pilotalekuko taberna-jatetxearen zerbitzu publikoaren kudeaketa esleitzeko lehiaketa publikorako deialdiaren berri izanik, bertan parte hartu nahi dut honako eskaintza hau eginez: ..................... (letraz eta zenbakiz) .................. euro, BEZa kanpo, eta baldintza administratiboen plegua osorik onartuz.

Iragarkiaren kodea: A0208329