97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

2002ko ekitaldiko aurrekontu orokorrak hasiera batez onetsirik

Orkoiengo Udalak 2002ko maiatzaren 31n egin bilkuran, ondoren hitzez hitz heldu den erabakia hartu zen:

a) Hasiera batez onestea 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokorrei buruzko espedientea, Udal Patronatuen aurrekontuak eta Udalaren plantilla organikoa ere badituena.

b) Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina kontatuta, herritarrek edo interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

c) Inork alegaziorik aurkeztu gabe igarotzen bada epe hori, espedientea behin betikoz onetsitzat joko da.

Orkoienen, bi mila eta biko ekainaren bostean. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0206600