97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O R K O I E N

Comarca 1 industrialdeko handipenaren xehetasun azterlaneko aldaketa, P1 lurzatiari dagokiona, behin betikoz onetsirik

Udalak 2002ko maiatzaren 31n egin osoko bilkuran, behin betikoz onetsi zuen Comarca 1 industrialdeko handipenaren xehetasun azterlaneko aldaketa, P1 lurzatiari dagokiona, Zunzarren Pintura Publicitaria, S.A.k sustatua, Javier García Barberena arkitektoak prestatu agiriari jarraikiz.

Argitara ematen da legezko ondorioak izan ditzan eta adierazten da erabakiaren aurka errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

-Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau argitaratzen denetik aitzina.

Orkoienen, bi mila eta biko ekainaren hiruan. Alkatea, Casimiro Larrea Ruiz.

Iragarkiaren kodea: A0206599