III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
NOAIN (ELORTZIBAR)
Noain-Elortzibarko Udal Planeko ordenantzetako aldaketa puntuala hasiera batean onetsirik, Noaingo 2.5 unitateari dagokionez
Noain-Elortzibarko Udalak, 2002ko ekainaren 4an egin bilkuran, boz batez erabaki du hasiera batean onestea Noain-Elortzibarko Udal Planeko Etxegintzaren ordenantza orokorreko 108 eta 109. artikuluen aldaketa, fatxada eta estalkien materialei dagozkienak, UE-2.5 unitaterako. Beraz, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1B artikulua betez, jendaurrean egonen da gutienez ere 30 egunean, herritarrek eta interesa dutenek espedientea azter dezaten eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten, halakorik bidezko bada.
Iragarkiaren kodea: A0206532