97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

M U R I E T A

Aurrekontuko 1/2002 aldaketa hasiera batean onetsirik

Idazkari/kontu hartzailearen txostena ikusirik eta aurrekontuan behar diren kontusailak sortzeko asmoz, boz batez erabaki da 2002ko aurrekontuan 1. zenbakidun aldaketa hasiera batean onestea, honela xehekaturik:

-Gastuen kontusaila: Kreditu gehikuntza, 283.843,18 eurokoa, 452.622 kontusailean, "Kirol instalazioak".

-Finantzaketa: diruzaintzako gerakina erabiliz finantzatuko da.

Espedientea jendaurrean egon bedi, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Herriko Etxeko iragarki oholean argitaratzen denetik aitzina, horretan interesa dutenek bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Aditzera ematen da behar diren ondorioak izan ditzan.

Murietan, bi mila eta biko maiatzaren bederatzian. Alkatea, Jesús María Martínez de Morentin Berruete.

Iragarkiaren kodea: A0206530