97. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 12a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I B E R O

Lehiaketa publikoa, Iberon Kontzeju Etxea egiteko obrak kontratatzeko

Iberoko Kontzejuak lehiaketa publikorako deia egin du obra hauek adjudikatzeko:

Kontraturaren xedea: Iberon Kontzejuaren Etxea egitea.

Kontratazio modua: prozedura irekia, lehiaketaren bidez.

Aurrekontua: 212.960,40 euro (35.433.629 pezeta), BEZa barne.

Obrak egiteko epea: 9 hilabete.

Proposamenak aurkezteko: 26 egun, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik hasita, eguerdiko ordu bata arte, Iberoko Kontzejuko erregistroan, herri hauetan:

Astelehen, astearte eta asteazkenetan, Arazurin (eskola zaharrak, elizaren ondoan), 10:00etatik 13:00etara.

Ostegun eta ostiraletan, Ororbian (Cardenal Arce kalea, 2, elizaren ondoan), 10:00etatik 13:00etara.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratiboen pleguan zehazten direnak. Plegua eta proiektua interesatuen eskura daude Iruñeko Copia dendan (Pio XII.aren etorb., 13).

Proposamenak irekitzea: eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo 5. egun baliodunean, 13:00etan.

Iberon, bi mila eta biko ekainaren lauan.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena:

Helbidea:

NANa:

Nire izenean edo honako hau ordezkatuz: ........................ IFK:

Iberon Kontzejuaren Etxea egiteko kontratuaren lizitaziorako proiektuaren eta klausula administratibo partikularren berri izan dut eta obra horiek osorik egiteko konpromisoa hartzen dut, aipatu agiriei hertsiki lotuz, zenbateko honen aldera: .......... (letraz eta zenbakiz) ........, hau da, .......... euro (letraz eta zenbakiz) ......, BEZa barne.

(Tokia, eguna eta sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0206302