94. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A L T S A S U

Lehiaketa publikoaren deialdia, sare elektrikorako lotura duen eguzkitiko energia fotovoltaikoko instalazio bat eta monitorizazioko ekipo espezifikoa ekarri eta muntatzeko kontratazioa egiteko. Helburu didaktikoa du eta Kultur Etxean paratuko da

Alkatetzak 2002ko ekainaren 24an eman ebazpenaren bidez, lizitaziorako dei egiten da, sare elektrikorako lotura duen eguzkitiko energia fotovoltaikoko instalazio bat eta monitorizazioko ekipo espezifikoa ekarri eta muntatzeko kontratazioa egiteko. Helburu didaktikoa du eta Kultur Etxean paratuko da. Hona baldintza orokorrak:

Lizitazioaren xedea: eguzkitiko energia fotovoltaikoko instalazio bat eta monitorizazioko ekipo espezifikoa ekarri eta muntatzeko kontratazioa.

Kontratazio bidea: lehiaketa publikoa, presako tramitazioarekin.

Kontrataren aurrekontua: 45.496,62 euro, BEZa barne.

Egiteko epea: 6 hilabete.

Eskaintzak aurkezteko epea: Udaleko erregistro orokorrean, hamahiru (13) egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik, azken egun balioduneko 14:00ak baino lehen. Egun hori larunbata bada, epea hurrengo egun baliodunean bukatuko da.

Aurkeztu beharreko agiriak: baldintza ekonomiko administratiboen pleguan agertzen direnak.

Agiri pertsonalak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta bigarren egun baliodunean, edo egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean, eguerdiko hamabietan.

Agiri ekonomikoak irekitzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta bosgarren egun baliodunean, edo egun hori larunbata bada, hurrengo egun baliodunean, eguerdiko hamabietan eta jendaurrean.

Baldintzen plegua lizitatzaileen eskura dago, azter dezaten, Udaleko erregistro orokorrean.

Altsasun, bi mila eta biko uztailaren batean. Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0207665