94. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U B A N I

2002ko aurrekontu orokor eta bakarra hasiera batez onetsirik

Ubaniko Kontzejuak, 2002ko martxoaren 16an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2002ko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak; horien espedientea jendaurrean egonen da idazkaritzan hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legeko 202. artikuluan xedatuarekin bat, herritarrek edo interesatuek hura aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkeztu ezean, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko aldia igaro ondoren.

Ubanin, bi mila eta biko ekainaren hemeretzian. Kontzejuko burua, Francisco Javier Oroz Goñi.

Iragarkiaren kodea: A0207195