94. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A S K O A I N

Hasierako onespena. 2002. urteko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak

Beraskoaingo Udalak, 2002ko ekainaren 18an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.-Hasiera batez onestea 2002ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 269-276 artikuluetan xedatuarekin bat.

2.-Iragarki hau argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta Udal honetako oholean, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 276. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legeko 202. artikuluan xedatuarekin bat, interesatuek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten, hamabost egun balioduneko epean, argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

Beraskoainen, bi mila eta biko ekainaren hemezortzian. Alkatea, Benito Aquerreta Ecay.

Iragarkiaren kodea: A0207191