94. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

U.U.16.1eko xehetasun azterlana hasiera batez onestea

2002ko uztailaren 4an Gobernu Batzordeak egindako bilkuran, ondoan dagoen erabakia hartu zuen:

1. Pilar Aguinaga Arribillaga eta beste batzuk aurkeztutako U.U.16.1eko Xehetasun Azterlana hasiera batez onestea, honako oharren arabera:

1.1. Jabeen ordezkari ofizial bat izendatu eta Udalari jakinarazi beharko diote.

1.2. Xehetasun Azterketaren urbanizazio planoetan agertzen den argi sarea lurperatu egin behar da.

1.3. Errekarekin muga egiten duen 5 metroko tartea lurzoru publiko gisa geldituko da.

2. Aipatu Xehetasun Azterlana, iragarki taulan, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, eta, gutxienez, Foru Komunitatean gehien zabaltzen den egunkarietako batean aldez aurretik argitaratua, 15 eguneko epean jendaurren jartzea.

3. Erabaki hau interesatuei bidaltzea.

Beran, bi mila eta biko uztailaren zortzian. Alkatea, J.J. Goia Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: A0207968