94. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R A

Ilekueta auzoan, U.U.16.1eko borondatezko birpartzelazioa hasiera batez onestea

2002ko uztailaren 4ean Gobernu Batzordeak egindako bilkuran, ondoan dagoen erabakia hartu zuen:

1. Pilar Aguinaga Arribillaga eta beste batzuk aurkeztutako U.U.16.1eko Borondatezko Birpartzelazio Proiektua hasiera batez onestea, honako oharraren arabera:

1.1. Egin behar diren hurrengo jarduera administratiboak jakinarazteko, jabeen ordezkari ofizial bat izendatu eta Udalari jakinarazi beharko diote.

2. Aipatu Birpartzelazio Proiektua, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta iragarki taulan aldez aurretik argitaratua, 15 eguneko epean jendaurrean jartzea.

3. Erabaki hau interesatuei bidaltzea.

Beran, bi mila eta biko uztailaren zortzian. Alkatea, J.J. Goia Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: A0207967