94. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

U H A R T E

Uharteko Udaleko idazkari izateko lanpostu bat, bitarteko gisa eta administrazio-kontratuarekin, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiko aldaketa

Uharteko Udaleko alkateak, 2002-07-03an eman ebazpenaren bitartez, Kontxa Lopetegui Olasagarre andreak Uharteko Udaleko idazkari izateko lanpostu bat, bitarteko gisa eta administrazio-kontratuarekin, oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka ezarritako errekurtsoa baiestea erabaki zuen. Hala, II. eranskineko 2 A atala honela geldituko da:

-Estatuko toki entitate batean idazkari gisa emandako zerbitzuengatik: 3 puntu, urte bakoitzeko.

-Espainiako Estatuko edozein administrazio publikotan, zuzenbideko titulua eskatu dioten lanpostu batean aritu izanagatik: puntu 1, urte bakoitzeko.

Orobat, erabaki zuen eskabideak aurkezteko beste epe bat ematea, aipatu deialdian zehaztu ondorio guztietarako, hogeita hamar egun naturalekoa, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hasiko baita; halaber, erabaki zuen eskabidea aurkeztu duten izangaiak ez behartzea beste eskabide bat ekartzera, aurkeztutzat joko baitira, non ez duten deialditik ateratzeko eskaera egiten; nahi izanez gero, beste agiri batzuk ekarri ahalko dituzte lehen aipatu epean.

Uharten, bi mila eta biko uztailaren hamaseian. Alkatea, José Iriguibel López.

Iragarkiaren kodea: A0207976