94. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

C A S T E J O N

Orubea salgai

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 127. artikuluari jarraikiz, Castejongo Udalak, 2002ko ekainaren 26ko osoko bilkuran, enkante publikoa egitea erabaki zuen orube hauek saltzeko: 2. poligonoko 360. lurzatia, 291,75 metro karratukoa, II. eremu homogeneokoa, ondoren sustapen libreko familia bakarreko etxebizitza bat eraikitzeko.

Salmenta arautuko duten baldintzen plegua interesatuen eskura dago udal bulegoetan. Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu ondoko hamargarren egun balioduneko arratsaldeko ordu bietan eginen da enkantea.

Aditzera ematen da, behar diren ondorioak sor ditzan.

Castejonen, bi mila eta biko uztailaren bederatzian. Alkate udalburua, Francisco Javier Sanz Carramiñana.

Iragarkiaren kodea: A0207975