94. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A T U E R T A

Lurzatiaren enkante publikoa

Villatuertako Udalak, 2002ko uztailaren 2an egin osoko bilkuran, ahozko posturen bidezko enkante publikoa egitea erabaki du, herri lurzati honen aprobetxamendua esleitzeko:

14. lotea, 7 erregukoa; hasierako prezioa: 126,73 euro.

Enkantearen eguna: 2002ko abuztuaren 30ean, eguerdiko ordu bat eta erdietan.

Esleipen epea: gainerako laborantzako herrilurren aprobetxamenduak bukatzen diren egunean bukatuko da.

Behin-behineko bermea: 150 euro.

Baldintzen plegua interesatuen eskura dago Udaleko idazkaritzan.

Villatuertan, bi mila eta biko uztailaren lauan. Sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: A0208031