94. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Obren lehiaketa

-Xedea: Vianako industrialdea hornitzea, NA 134 errepidea.

-Kontrata bidezko exekuzioa 1.552.199,48 eurokoa (miloi bat bostehun eta berrogeita hamabi mila ehun eta laurogeita hemeretzi euro eta berrogeita zortzi zentimokoa) da, BEZa barne.

-Adjudikatzeko bidea: prozedura irekia, lehiaketa.

-Behin-behineko fidantza: kontrata bidezko exekuzioaren % 2.

-Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita zazpigarren egun naturalean amaituko da eskaintzak aurkezteko epea, eguerdiko ordu batean.

-Baldintza teknikoen plegua eta klausula ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura daude, Jurramendiko Mankomunitatearen bulegoetan (Antso Azkarra, 6, Lizarra, 552850 tel.).

-Eskaintzak jendaurrean noiz ireki: eskaintzak aurkezteko azken egunaren ondoko seigarren egun naturalean, eguerdiko ordu batean.

-Egiteko epea zortzi hilabetekoa izanen da.

-Proposamen eredua administrazio klausulen pleguaren azkenean dago.

-Eskatzen den enpresa-sailkapena: E eta C taldeak, E1 eta C2 azpitaldeak, E1F eta C2F kategoriak.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko eta prentsako publizitate gastuak adjudikazio hartzailearen kontura izanen dira.

Lizarran, bi mila eta biko uztailaren hiruan. Mankomunitateko burua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: A0207990