94. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

JURRAMENDIKO MANKOMUNITATEA

Obren lehiaketa

-Xedea: "Deikaztelun, zolatzea eta sareak hein batean berritzea" izeneko proiektuko obrak egitea.

-Kontrata bidezko exekuzioa, guztira, 523.242,06 eurokoa (bostehun eta hogeita hiru mila berrehun eta berrogeita bi euro eta sei zentimokoa) da, BEZa barne.

-Adjudikatzeko bidea: prozedura irekia, lehiaketa.

-Behin-behineko fidantza: kontrata bidezko exekuzioaren % 2.

-Iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita zazpigarren egun naturalean amaituko da eskaintzak aurkezteko epea, eguerdiko ordu batean.

-Baldintza teknikoen plegua eta klausula ekonomiko-administratiboen plegua interesatuen eskura daude, Jurramendiko Mankomunitatearen bulegoetan (Antso Azkarra, 6, Lizarra, 552850 tel.).

-Eskaintzak jendaurrean noiz ireki: eskaintzak aurkezteko azken egunaren ondoko seigarren egun naturalean, eguerdiko ordu batean.

-Egiteko epea zazpi hilabetekoa izanen da.

-Proposamen eredua administrazio klausulen pleguaren azkenean dago.

-Eskatzen den enpresa-sailkapena: E eta G taldeak, E1 eta G3 azpitaldeak, E1D eta G3D kategoriak.

Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALeko eta prentsako publizitate gastuak adjudikazio hartzailearen kontura izanen dira.

Lizarran, bi mila eta biko uztailaren lauan. Mankomunitateko burua, María José Fernández Aguerri.

Iragarkiaren kodea: A0207988