94. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1169/2002 EBAZPENA, ekainaren 18koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko psikologo klinikoa izateko lanpostu huts batzuk, merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez, esleitzen dituena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 20an emandako 1615/2002 Ebazpenaren bitartez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua Erakunde Autonomoan psikologo klinikoa izateko 4 lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdia 2002ko urtarrilaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean (11. zk.) argitaratu zen.

Epaimahaiak lehiatzaileen puntuazioaren araberako zerrenda igorri du eta, lanpostu hutsak aukeratu ondotik, bidezkoa da lanpostuak esleitzea interesatuek eskatutakoari jarraikiz.

Hori horrela, eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuak ematen dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoko psikologo klinikoa izateko lekualdatze lehiaketan eskainitako lanpostu hutsak ondoko izangaiei esleitzea:

-Germán Jusué Erro jaunari, Zentro Psikogeriatrikoko lanpostu bat (61270).

-Miguel Angel Valverde Eizaguirre jaunari, Ospitalizazio Psikiatrikoko II. Unitateko lanpostu bat (61685).

-M.ª Antonia Mayoral Coscolín andreari, Errehabilitazio Klinikako lanpostu bat (62110).

2. Izendatutako lehiatzaileek 2002ko uztailaren 1ean hartu behar dute lanpostuaren jabetza. Aipatu epean, eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badute, esleitu zaien lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko dituzte.

3. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

4. Ebazpen honen aurka, funtzionarioek gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahal dute, hura jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legeko 114 eta 115. artikuluekin, Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legeko 64. artikuluarekin eta Nafarroako Foru Komunitateko Gobernua eta Administrazioa arautzen dituen apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legeko 52.2 artikuluarekin bat. Estatutupeko langileek edo lan kontratudun langile finkoek, berriz, lan arloko epaitegietara jo aurreko erreklamazioa jartzen ahalko dute, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari zuzendua, legeak horretarako ezartzen duen epean.

5. Ebazpen honen berri ematea interesatuei, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzuko buruari, Tuterako Osasun Barrutiko Langileri Zerbitzuko buruari, Oinarrizko Osasun Laguntza eta Adimen Osasuneko Zuzendaritzako Langileri Zerbitzuko buruari, Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hemeretzian.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0207132