94. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E G A S A

Usategietako aprobetxamenduak enkatean

Legasako Kontzejuak ahozko posturen bidezko enkante publikoa eginen du usategien lote honen aprobetxamendua 5 urtez esleitzeko:

1. lotea.-1, 2, 3, 5, 6, 7, 8 eta 9 zenbakiko postuak, Ilerri alderdikoak. Hasierako prezioa: 4.207,08 euro.

Enkantean parte hartzeko, lehiatzaile orok prezioaren ehuneko 5 jarri beharko du behin-behineko fidantzatako.

Gora jotzeko postura 30 eurokoa izanen da.

Lehenbiziko enkantea Kontzejuko bulegoetan eginen da, 2002ko abuztuaren 3an, eguerdiko hamabietan.

Lehenbizikoa eginda inork hartzen ez badu, bigarrena eginen da, ehuneko 10 merkeago, 2002ko abuztuaren 10ean, eguerdiko hamabietan.

Bigarrena ere eginda, inork hartzen ez badu, hirugarrena eginen da, ehuneko 20 merkeago, 2002ko abuztuaren 17an, eguerdiko hamabietan.

Enkantea arautuko duten baldintzen plegua interesatuen eskura dago Kontzejuko idazkaritzan.

Legasan, bi mila eta biko uztailaren hamarrean. Kontzejuburua, Miguel Andresena Echeverría.

Iragarkiaren kodea: A0208499