94. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 5a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B E R R I O B E I T I

Lehiaketa, Berriobeitiko BB1 sektorean erabilera anitzetako eraikina egiteko obrak adjudikatzeko

Berriobeitiko Udalak, osoko bilkura arruntean hartu erabakiaren bitartez, lizitaziorako deia egin du, prozedura irekiaren eta lehiaketaren bitartez, "Berriobeitiko BB1 sektorean erabilera anitzetako eraikina egitea" izeneko obren kontratua adjudikatzeko. Hona hemen baldintza orokorrak:

Kontratuaren aurrekontua (hasierako prezioa): milioi bat berrehun eta laurogeita hemeretzi mila eta laurogeita hamar euro eta hirurogeita hamalau zentimo (1.299.090,74), BEZa (% 16) barne.

Lehiaketan parte hartzeko behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren % 2; hau da, 25.981 euro.

Obrak egiteko epea: bederatzi hilabete, edo eskaintzan adierazten dena, gutxiago bada.

Proposamenak aurkezteko: eskaintzak Berriobeitiko Udalaren erregistro orokorrean aurkeztuko dira, 26 egun naturaleko epean, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita, 9:00etatik 14:00etara.

Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan agertzen da zehatz-mehatz. Plegua interesatuen eskura dago.

Pleguak irekitzea eta kontratuaren adjudikazioa:

1. Lizitatzaileek aurkeztutako 1. gutunazala (Gaitasun baldintzak) frogatzea eta 2. gutunazala (Agiri teknikoak) kalifikatzea: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egun baliodunean, kontratazio mahaiak aipatu agiriak kalifikatuko ditu. Ekitaldia ez da jendaurrean eginen.

2. Lizitatzaileek 3. gutunazalean aurkeztutako proposamen ekonomikoa irekitzea eta behin-behineko adjudikazioa: Berriobeitiko Herriko Etxeko bilkura aretoan eginen da, jendaurrean, 1 eta 2. gutunazalak ireki ondoko bosgarren egun baliodunean, eguerdiko 12etan.

Klausula administratibo partikularren plegua, agindu teknikoena eta obrak gauzatzeko proiektua, Loperena Portillo Arquitectosek prestatua, interesatuen eskura daude Iruñeko Repronet kopia-dendan (Remiro de Goñi, 24, behea, 948 189216 tel.).

Berriobeitin, bi mila eta biko uztailaren bederatzian. Alkate udalburua, José Larrañeta Ilundáin.

PROPOSAMEN EREDUA

Izena:

NAN zk.a:

Nire izenean, edo honako hau ordezkatuz: ................; helbidea: ...................; NAN/IFK: ..................

Berriobeitiko BB1 sektorean erabilera anitzetako eraikinaren obrak egiteko proiektua eta baldintza teknikoen nahiz administratiboen pleguak ezagutzen baititut, obra horiek osorik egiteko konpromisoa hartzen dut, aipatu agiriei hertsiki lortuz, zenbateko honen aldera: .........(euroak, zenbakiz eta letraz)........... BEZarekin (% 16) batera, guztira, ............ (euroak, zenbakiz eta letraz) ............. egiten baitu.

..............................., 2002ko .........aren ..........(e)an

(Sinadura)

Iragarkiaren kodea: A0208145