94. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

HERRILAN, GARRAIO ETA KOMUNIKAZIO DEPARTAMENTUA. Zehapen espedienteen ebazpenak.

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluak xedatzen duena, Nafarroako Gobernuaren erabakia errekurtsogileari jakinarazteko. Erabaki horren bidez ebatzi da Uncona, S.A. enpresak jarritako errekurtso arrunta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik NA0603/99 espedientean emandako ebazpenaren aurkakoa.

PROPOSAMENA

Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.A. enpresaren ordezkari gisa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 542/2000 Ebazpenaren aurka 2000ko ekainaren 7an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 25.000 pezetako isuna jarri zen, 1999ko urtarrilaren 12an Nafarroako Foruzaingoak, NA-9530-AP ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, ibilgailuan idorkiak garraiatzeagatik, hain zuzen ere 40.200 kilo, baimena 38.000 kilokoa zuenean.

I.-Egitezko aurrekariak.

1. 1999ko maiatzaren 28an Uncona, S.A. enpresari jakinarazi zitzaion NA00603/1999 zehapen espedientea ireki zitzaiola, 1999ko urtarrilaren 12an Nafarroako Foruzaingoak, NA-9530-AP ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, ibilgailuan idorkiak garraiatzeagatik, hain zuzen ere 40.200 kilo, baimena 38.000 kilokoa zuenean.

2. 1999ko ekainaren 15ean interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2000ko urtarrilaren 20an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 1999ko abenduaren 15ean aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, ondoko inguruabar hauek kontuan izanik: gehiegizko pisua baskula homologatuan egiaztatu zen, eta baskula hori homologatua zen, eta salaketa egin zen unean haren Egiaztapen Ziurtagiria indarrean zegoen, eta salatu zen gertaera benetakotu egin zen salaketa egin zuen agenteak egin duen berrespen-txostenarekin. eta zehapena behar bezala graduatu zen, egindako arau-haustea eta ibilgailuaren gehieneko pisu baimenduaren gainetik detektatu zen gehiegizko pisua kontuan izanik. Gero, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, martxoaren 2ko 542/2000 Ebazpenaren bidez, zehapen prozedura bukatutzat jo zuen eta Uncona, S.A. enpresari 25.000 pezetako isuna ezarri zion.

4. 2000ko ekainaren 7an, Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.A.ren ordezkari gisa, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du. Hartan alegazio hauek azaldu ditu: preskripzioa gertatu dela, prozesuko uneen artean Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 145. artikuluan eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 203. artikuluan ezarritako epea iragan delako. Halaber, esan du tramitazioan ez dela egin ebazpen-proposamenaren jakinarazpena eta, ondorioz, deuseztatu egin behar dela. Ez da bete Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143. artikuluan ezarri dena, tipifikaturik dauden inguruabar astungarrietatik bat bera ere ez delako gertatu. Gertaera horiek ukatu ditu eta ustezko errugabetasunaren oinarria aldarrikatu eta eskatu du, eta alegazioetan eskatu arren ez dela igorri salaketa egin zuen agentearen berrespen-txostena, ezta erabili zen baskularen homologazioari dagokion ziurtagiria ere.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak adierazi du preskripzioa gertatu dela, prozesuko uneen artean Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 145. artikuluan eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 203. artikuluan ezarritako epea iragan delako.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita.

Ildo horretan, Auzitegi Goreneko Administrazioarekiko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian (zuzenbideko oinarrietatik lehenbizikoa eta hirugarrena) garbi adierazi du 16/1987 Legearen 145. artikulua isilbidez indarrik gabe utzi zuela Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriak. Izan ere, xedapen horren arabera, "lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen dira, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Lehenago, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak ere 30/1992 Legera jotzeko agindu zuen, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduaren 203. artikulua aldatu eta 2. idatz-zatia honela berridatzi zuelarik: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan xedatutakoaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legeak ezarritako epeetan".

Orobat, Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak 1997ko urriaren 30ean emandako epaiaren arabera, "ezin da aintzat hartu arau-haustea preskribaturik dagoelako alegazioa, zeren eta, Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarrian xedatzen denez, lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epeetan eta baldintzekin preskribatuko dira, salbu eta arau-haustea arina denean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Ildo beretik, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak, 1999ko otsailaren 22ko Epaian, azpimarratu egin du nola, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua 1774/1994 Errege Dekretuaz aldatu zen bezalaxe, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko 16/1987 Legea ere aldatu egin zen Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriaren bidez, hartan ondokoa adierazi baitzen: "lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epeetan eta baldintzekin preskribatuko dira, salbu eta arau-haustea arina denean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

Beste alde batetik, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduak, 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsiak, 203. artikuluaren idazkuntza berrian xedatzen duena kontuan hartu da, hau da, abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bidez erregelamendu hori aldatu egin zela eta garraioaren arloko zenbait prozedura azaroaren 26ko 30/1992 Legeari egokitzeko, eta gaur egun 203. artikulua honela dagoela idatzita:

"Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen manuen kontrako arau-hausteengatik zehapenak ezartzeko prozedura, beti ere, kapitulu honetako arauak betez instruitu behar da.

Arau-hausteak eta zehapenak preskribatzeko baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarritakoak izanen dira, eta epeak, berriz, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legean ezarritakoak."

Artikulu horrek jadanik ez du inon ere aipatzen prozedurako tramiteen artean denbora joateagatik preskripzioa gerta daitekeenik.

2. Gainera, errekurtsogileak tramitazioan deuseztasuna gertatu dela alegatu du, ebazpen-proposamenik egin ez dela eta.

Garraioen arloko arau-hausteei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan azaltzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatua entzun ondoren (salbu eta interesatua entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, goian aipatu manuaren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatua entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatua entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, aurkatutako ebazpenak berretsi duen zehapen-proposamena barne.

Iritzi bera azaldu du Auzitegi Gorenak 1999ko ekainaren 22ko epaian: "Sala honek, 1999ko maiatzaren 25eko eta 26ko epaietan, honakoaren antzeko auziak era honetara ebatzi ditu: salaketaren berri jakiteko eskubidea Konstituzioaren 24.2 artikuluan bermatzen da funtsezko eskubide gisa; zehatzeko administrazio-prozeduretan, oro har, ebazpen-proposamena jakinaraziz bermatzen da eskubide hori, proposamenean zehatz azaltzen baita interesatuari egozten zaion erantzukizuna; azalpen horretan, gutxienez ere, arauz kontrako jokabidea deskribatu egiten da, arau-hauste mota jakin batean egokitzen da, eta dagokion zigorra zehazten. Inoizka ez da behar-beharrezkoa izaten tramite hori betetzea goian aipatu funtsezko eskubidea bermatzeko, azalpen zehatz hori interesatuari ebazpenaren aurreko beste tramiteren batean jakinarazi bazaio."

3. Errekurtsogileak dioenez, ez da bete Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143. artikuluan ezarri dena, tipifikaturik dauden inguruabar astungarrietatik bat bera ere ez delako gertatu.

Interesatuari egotzi zaion egitatea arau-haustea da, eta arintzat jo da, 16/1987 Legearen 143.1 artikuluan eta 1211/1990 Errege Dekretuak onetsitako Erregelamenduaren 201.1 artikuluan xedatutakoari jarraiki.

Arau-hauste arinen egileei ohartarazpena egin edota isuna jartzen ahal zaie, eta isuna gehienez 46.000 pezetakoa izan daiteke.

Oraingoan 25.000 pezetako isuna ezarri da; beraz, zehapena erdiko tartean graduatu da. Kontuan hartu behar da Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak 1998ko ekainaren 12ko Epaian xedatutakoa: "uste izatekoa da Administrazioak Zuzenbidearen arabera jardun duela, aplikatu behar den arauak onartzen dituen zehapenen artean ertaina aukeratu baitu; erabaki zuzena, ez dagoelako ez inguruabar astungarririk ez aringarririk".

4. Errekurtsogileak adierazi du salatutakoa ez dela egia eta ustezko errugabetasunaren oinarria aldarrikatu eta eskatu du, eta alegazioetan eskatu arren ez dela igorri salaketa egin zuen agentearen berrespen-txostena, ezta erabili zen baskularen homologazioari dagokion ziurtagiria ere.

Hori dela eta, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako egitateak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko bildu zituen elementu guztiak jaso zituen agintaritzarentzako salaketa-orrian. (Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Errekurtsoa jarri zaion espediente honetan, baskularen tiketak indargabetzen du errugabetasun-ustea (baskula homologatua zen eta salaketaren unean haren egiaztapenaren ziurtagiria indarrean zegoen); agenteak egin duen berrespen-txostena ere hor dago eta horretan argi frogatzen da arau-haustea, eta, baita egineran ere, jarri den errekurtsoaren idazkian, horretan oro har ukatzen delako salatu den gertaera, ezer zehatzik alegatu gabe. Beraz, froga nahikoak egon daude errekurtsogileari egozten zaiona egia dela esateko.

Salatzailearen frogak eta berrespena ez direla igorri alegatu da eta, horri dagokionez, adierazi behar da ahalegina egin zela interesatuari frogen dilijentziak 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri dena betez igortzeko, posta ziurtatuaren bidez, hain zuzen ere, eta hori ezinezkoak izan zela, eta, ondorioz, Iruñeko Udalari igorri zitzaion ediktuaren bidez argitaratzeko eta, udal horrek igorri duen eta espedientean azaltzen den jasoagiriaren ziurtagirian ezarri den moduan, jakinarazpena egiteko ahalegina egin zuen 1999ko azaroaren 9an, ondore horretarako eman zuen helbidean eta bertan zegoen pertsonak uko egin zion bere burua identifikatzeari, eta baita jaso eta sinatzeari ere, eta dokumentuan inguruabar guztiak azaltzen dira, agente jakinarazlearen eta bi lekukoren N.A.N. zenbaki eta sinadurekin. Halaber, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz jakinarazteari ekin zitzaion, hain zuzen ere 162. zenbakikoan, 1999ko abenduaren 27koan, 30/1992 Legearen 59.5. artikuluan ezarri dena betez, eta, ondorioz, frogaren dilijentzia jakinarazi zaio errekurtsogileari eta ez da gertatu berak eskatu duen deusezpena.

5. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Javier Angel López Iribarren jaunak, Uncona, S.A.ren ordezkari gisa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren martxoaren 2ko 542/2000 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa ezestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren bostean.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluak xedatzen duena, Nafarroako Gobernuaren erabakia errekurtsogileari jakinarazteko. Erabaki horren bidez ebatzi da Transportes Iratoki, S.L.k jarritako errekurtso arrunta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik NA03159/99 espedientean emandako ebazpenaren aurkakoa.

PROPOSAMENA

Luis Maria Pérez Arregui jaunak, Transportes Iratoki, S.L.ren ordezkari gisa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren otsailaren 8ko 226/2000 Ebazpenaren aurka 2000ko uztailaren 17an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 47.000 pezetako isuna jarri zen, 1999ko uztailaren 25ean Trafikoko Goardia Zibilak N-111 errepideko 47,000 kilometroan NA-7129-Z ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: egun horretan 7 ordu eta 10 minutu egitea gidatzen, eguneko derrigorrezko atsedena bete gabe, 1999ko uztailaren 23/24ko disko-diagrametan ezarri denaren arabera.

I.-Egitezko aurrekariak.

1. 1999ko abenduaren 1ean Transportes Iratoki, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA03159/1999 zehapen espedientea ireki zitzaiola, 1999ko uztailaren 25ean Trafikoko Goardia Zibilak N-111 errepideko 47,000 kilometroan NA-7129-Z ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: egun horretan 7 ordu eta 10 minutu egitea gidatzen, eguneko derrigorrezko atsedena bete gabe, 1999ko uztailaren 23/24ko disko-diagrametan ezarri denaren arabera.

Jakinarazpen horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egokitzat jotzen zituen alegazioak eta frogak aurkezteko.

Epe horretan ez zuen alegaziorik aurkeztu, ezta arau-haustea gezurtatzeko frogarik ere.

2. 2000ko urtarrilaren 19an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, interesatuak ez baitzuen ez alegaziorik ez frogarik aurkeztu horretarako legez ezarritako epean. Gero, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, otsailaren 8ko 226/2000 Ebazpenaren bidez, zehapen-prozedura bukatutzat jo zuen eta Transportes Iratoki, S.L. enpresari 50.000 pezetako isuna ezarri zion.

3. 2000ko uztailaren 17an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen. Errekurtso horretan ondokoak azaldu dira: arau-haustearen preskripzioa gertatu dela eta prozedura iraungita dagoela. Ibilgailuaren matrikula adierazi zaion lehen aldia izan dela. Ez zaizkiola agenteak kendu zizkion diskoak igorri. Eguneko atsedenaldia bete duela.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak adierazi du arau-haustearen preskripzioa gertatu dela eta prozedura iraungita dagoela.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan xedatutakoaren arabera, kasu honetan aplikagarria den epea, larriaren sailkapena duen arau-haustea izateagatik, bi urtekoa da eta ez da inondik inora ere igaro errekurtsogileak adierazten dituen prozesuko uneen artean.

Prozeduraren iraungipenari dagokionez, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen duen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkuntzari jarraituz, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa da, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoa aplikatu behar da.

Epe hori aldarazi egiten da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 1992/30 Legea aldarazi duen 4/1999 Legeak 42.2. artikuluan dakarren aldaketaren bidez, ondoko hauek ezarri baititu: "2 Berariaz ematen diren ebazpenak jakinarazteko epea prozedura bakoitzari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Beti ere, gehienez sei hilekoa izanen da, baldin eta ez bada epe luzeagoa ezartzen lege mailako arauren batean edo Europako Elkartearen araudian. 3. Prozedurari buruzko arauak jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez badu, epea hiru hilekoa izanen da. Epe hori eta aurreko idatz-zatian aipatu diren epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hastea erabakitzen den egunetik hasita.

Aurkatu den espedientean, hasiera-erabakia 1999ko urriaren 4an hartu zen eta hasi ere egun horretan hasi zen zehapen-espedientea. Salaketaren jakinarazpenean halaxe ageri da. Ebazpen zehatzailea jakinarazteko lehen saioa 2000ko martxoaren 2an egin zen. Prozedurek iraun dezaketen epea bukatu aurretik jakinarazpena egiteko betebeharra betetzat eman ahal izateko soilik, 30/1992 Legearen 58.4 artikuluak ezartzen duenez, aski da jakinarazpen-agirian ebazpenaren testua osorik jasotzea eta jakinarazpen saioa behar bezala kreditatzea. Beraz, ez da gertatu errekurtsogileak alegatutako iraungitasuna, ez delako iragan legez ezarritako 6 hilabeteko epea.

2. Ibilgailuaren matrikula adierazi zaion lehen aldia izan dela adierazi du eta esaten du hori beharrezkoa dela bere defentsarako, enpresak dituen ibilgailuak bat baino gehiago direlako.

Espedientean esaten denaren arabera, salaketa egin zuen agenteak salaketa-orriaren kopia eman zion ibilgailuaren gidariari. Bada, orri horretan oso argi irakurtzen ahal da salaketa jaso duen ibilgailuaren matrikula NA-7129-Z dela.

Halaber, ahalegina egin zen hala salaketa nola disko-diagramen kopiaren jakinarazpena egiteko, hain zuzen ere 1999ko urriaren 8an eta 10ean, posta ziurtatuaren bidez eta 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri dena betez, eta ezinezkoa izan zen, eta, ondorioz, Iruñeko Udalari igorri zitzaion ediktuaren bidez argitaratzeko eta, udal horrek igorri duen eta espedientean azaltzen den jasoagiriaren ziurtagirian ezarri den moduan, jakinarazpena egiteko ahalegina egin zuen 1999ko abenduaren 1ean, eta Juan José Zarranz jaunak jaso zuen (anaia denak). Zehapen-prozeduraren hasiera ere jakinarazten zuen honetan salaketa jaso zuen ibilgailuaren matrikula azaltzen zen

3. Errekurtsogileak dio ez zaizkiola agenteak kendu zizkion diskoak igorri, alegazioen idazkian eskabidea egin arren.

Esan behar da alegazio horiek epez kanpo aurkeztu zituela, salaketa 1999ko abenduaren 1ean jakinarazi zelako, eta alegazioak 1999ko otsailaren 110ean aurkeztu zirela, hau da, ondore horretarako ezarrita dagoen 15 egun balioduneko epea aise gaindituta zegoenean, salaketa jakinarazi zitzaion egunetik zenbatzen hasita. Gogoan izan behar da prozesuko epeak preklusiboak direla; hots, behin epea bukatuta, epe horretan egin behar zen tramitea egin gabe utzi beharko da.

Ildo horretatik, Auzitegi Gorenak epai askotan adierazi du (adibidez, Auzitegi Goreneko 1. Salaren 1988ko abenduaren 23ko Epaian, zuzenbideko oinarrietarik 3.an) prozesuetako epe guztiak iraungitasunekoak direla, eta ez preskripziokoak, eta horien izaera preklusiboa lege prozesalaren 306. artikuluan ezarri da legez.

Doktrinan maiz aldarrikatu da prozesuei buruzko manuek izaera publikoa dutela. Hala baieztatu izan dute bai Konstituzio Auzitegiak (urriaren 31ko 202/1988 Epaia) eta bai Auzitegi Gorenak (1993ko martxoaren 18koa eta 30ekoa). Prozesuei buruzko manuen interpretazioak ez du inoiz murriztu behar legez ezarritako baliabideak erabiltzeko eskubidea, baina horrek ez du esan nahi epeak nahierara luza daitezkeenik edo alderdiek elkar hartuta ezar ditzaketenik (Konstituzio Auzitegiaren 1/1989 Epaia, urtarrilaren 16koa). Hain zuzen ere, Konstituzio Auzitegiak sarritan erabaki du babes-errekurtsoak atzera botatzea errekurtsoa egun bateko atzerapenaz aurkeztu zaiolako, hau da, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 44.2 artikuluan ezarritako hogei eguneko epea amaitu eta hurrengo egunean aurkeztu zaiolako (206/1985 eta 230/1990 autoak, beste askoren artean).

Bada, doktrina hori aplikatuz, errekurtsoaren bidean ez da bidezkoa errekurtsogileak eskatu dituen frogak egitea, prozesuko une egokia horretarako alegazioen fasea zelako.

4. Errekurtsogileak dio zehapena eragin duten gertaera horietan ez dela gainditu ezarrita dagoen gidatzeko gehieneko iraupena eta bete behar den atsedenaldiarena.

Europako Elkartearen abenduaren 20ko 3820/1985 Erregelamenduaren 8. artikuluan ondokoa preskribatu da: "24 orduko aldi bakoitzean gidariak egunean gutxienez 11 orduko jarraiko atsedenaldia izan behar du; atsedenaldi hori 9 ordura murrizten ahal da gehienez asten hiru aldiz jarraian, baldin eta konpentsazio moduan horri dagokion atsedenaldia ematen bada hurrengo astea bukatu aurretik.

Baldin eta egun batzuetan atsedenaldia ez bada honen aurreko lerrokadan ezarri denaren arabera murrizten bereiztuta egonen diren bi edo hiru alditan hartzen ahal da 24 orduko aldiaren barruan eta aldi horietariko bat gutxienez jarraian 8 ordukoa izanen da"

Honako kasu honetan 1999ko uztailaren 23tik 24ra arteko lansaioaren aldiari dagozkion 24 orduko aldian atsedenaldi batzuk egin ditu eta horietatik luzeena 1:00etatik 7:10ak artekoa izan da, eta etenik gabe egin duen atsedenaldiaren iraupena 6 ordu eta 10 minutukoa izan da, beraz, Erkidegoaren Erregelamenduak eskatzen duen 8 ordutik beherakoa.

5. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Transporte Iratoki, S.L.k, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren otsailaren 8ko 226/2000 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa ezestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hamabian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluak xedatzen duena, Nafarroako Gobernuaren erabakia errekurtsogileari jakinarazteko. Erabaki horren bidez ebatzi da La Estellesa, S.A. enpresak jarritako errekurtso arrunta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik NA03978/99 espedientean emandako ebazpenaren aurkakoa.

PROPOSAMENA

Ernesto Khale Olaso jaunak, La Estellesa, S.A. enpresaren ordezkari gisa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 1138/2000 Ebazpenaren aurka 2000ko ekainaren 2an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 10.000 pezetako isuna jarri zen, 1999ko azaroaren 15ean Trafikoko Goardia Zibilak M-9039-IZ ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, ibilgailuan eskolako garraioa egiteagatik egiten zuen garraio horri dagokion adierazkaririk eraman gabe.

I.-Egitezko aurrekariak.

1. 2000ko otsailaren 10ean La Estellesa, S.A. enpresari jakinarazi zitzaion NA03979/1999 zehapen espedientea ireki zitzaiola, 1999ko azaroaren 15ean Trafikoko Goardia Zibilak M-9039-IZ ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, ibilgailuan eskolako garraioa egiteagatik egiten zuen garraio horri dagokion adierazkaririk eraman gabe.

2. 2000ko martxoaren 8an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2000ko apirilaren 10ean Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 2000ko martxoaren 8an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, ondoko inguruabar hauek kontuan izanik: eskola garraioaren zerbitzua egiten den bitartean nahitaezkoa dela egiten den garraio horri dagokion seinale adierazkaria eramatea; seinale hori ibilgailuaren barruan jarri behar da eta baita aurrealdean eta atzealdean ere, beti ere kanpotik ondo ikusteko moduan. Hori 2296/1983 Errege Dekretuan eta 1990eko urriaren 25eko Ministroaren Aginduan ezarri dena betez da. Zehapena egin den arau-hausteari egokitu zaio. Gero, Herrilan eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 1138/2000 Ebazpenaren bidez, zehapen espedientea bukatutzat jo zuen eta La Estellesa, S.A. enpresari 10.000 pezetako zehapena ezarri zion.

4.º 2000ko ekainaren 2an, Ernesto Kahle Olaso jaunak, La Estellesa, S.A. enpresaren izen eta eskuordetzan, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen eta bertan esan zuen preskripzioa gertatu dela, salaketaren jakinarazpena egiteko bi hil baino gehiago igaro baitira. Esan du ez dela ebazpen-proposamenaren jakinarazpena egin eta, ondorioz, deuseztapena gertatu dela. Ez dela proportzionaltasunaren oinarria kontuan hartu, ez delako legez ezarrita daudenetariko inguruabar astungarririk gertatu. Froga falta dela alegatu du, eta baita alegazioetan eskatu zen salatzailearen berrespena ere.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak adierazi du preskripzioa gertatu dela salaketaren jakinarazpena egiterakoan bi hil baino gehiago igaro direlako.

Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. Xedapen Gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita eta kasu honetan ez da inondik inora ere errekurtsogileak adierazi dituen prozesuko uneen artean igaro.

Ildo horretatik, Auzitegi Nagusiko Administrazioko Auzietarako Salak, 1997ko urtarrilaren 20ko Epaian, zuzenbideko oinarrietatik lehenengoan eta hirugarrenean, ondokoa ezarri du: "16/1987 Legearen 145. artikulua tazituki indargabetu da Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Horren arabera "lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita". Beraz, 30/1992 Legera jo behar da, lehen ere abuztuaren 5eko 1772/1992 Errege Dekretuak egin zuen bezalaxe, horren kasuan Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluak 2. idatz-zatiari eman zion idazkuntza aldaraziz ondoko idazkuntza eman baitzion: "Arau-hausteak eta zehapenak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri denaren arabera preskribatuko dira, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan".

Halaber, Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak adierazi zuen 1997ko urriaren 30eko Epaian ondokoa adierazi du: "ezin du alegatu den arau-haustearen preskripzioak aurrera egin Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenean ezarri denarekin bat lehorreko garraioak arautzen dituen legeria erregulatzailearen aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri dituen epe eta baldintzetan preksribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean, horrelakoetan preskribatzeko epea urte batekoa izanen baita".

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegiko Auzibideetarako Salaren 1999ko otsailaren 22ko Epaian adierazi da Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko 16/1987 Legea aldarazi egin zen, 1774/1994 Errege Dekretuaren bidez aldarazi zen Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduarekin egin zen bezalaxe, Neurri Fiskalak, Administraziozkoak eta Gizarte Mailakoei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen xedapen gehigarrietatik hamaikagarrenaren bitartez. Lege horrek ezarri du: "lehorreko garraioak arautzen dituen legeria erregulatzailearen aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak ezarri dituen epe eta baldintzetan preksribatuko dira, salbu eta arau-hauste arinak direnean, horrelakoetan preskribatzeko epea urte batekoa izanen baita".

Beraz, aplikagarria den epea ez da hiru hilekoa, urte batekoa baizik, eta ez da erreferentziako prozesuan gainditu.

2. Alegatu du ez dela ebazpen-proposamena jakinarazi eta, ondorioz, deuseztapena gertatu dela.

Gai honi buruz adierazi behar da garraioen arloko arau-hausteak egiten dituztenei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduan azaltzen dela, laugarren kapituluan hain zuzen. Araudi hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Bada, Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatuari entzun ondoren (salbu eta interesatuari entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, manu horren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatuari entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatuari entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, gero aurkaratu den ebazpenak baieztatu egin duena.

Ildo horretatik doa Auzitegi Nagusiaren Epaia 1999ko ekainaren 22an hau esan duenean: 1999ko maiatzaren 25 eta 26ko epaietan adierazi da, Sala honek, honen moduko kasuetan, ondoko termino hauetan ebatzi duela: "Baieztatzen ahal da salaketaren informazioa jasotzeko eskubidea, Konstituzioaren 24.2. artikuluan bermatu den kategoriarekin, zehapenak ezartzeko administrazioko prozeduran ebazpen-proposamenaren jakinarazpenaren bidez asetzen dela gehienetan, eragiketa horretan egozten den erantzukizunari buruzko iritzia ematen delako eta horretan, gutxienez, antzeman den jarrera zehatzailearen definizioarekin, eta arau-hauste eredu jakin batean duen isla, gehi kasuan-kasuan lotuta daraman zigor-eragina. Salbuespen moduan gertatzen ahal da tramite hori ez izatea nahitaezkoa, arestian aipatu den funtsezko eskubidea erabat asetzearen ikuspegitik, baldin eta aurreko tramite baten jakinarazpen zehatz hori egin bada."

3. Uste du ez dela proportzionaltasunaren oinarria kontuan hartu, ez delako legez ezarrita daudenetariko inguruabar astungarririk gertatu.

Hori dela eta, kontuan hartu behar da egotzi den egintza hori Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluaren aurkako arau-haustea dela, eta arintzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteen egileei gehienez 46.000 pezetara arteko isuna ezarri ahal zaie.

Kasu honetan 10.000 pezetako zehapena ezarri da, hots, zehapenak beheko tarte hori ukitzen du ia eta uste da graduazioa erabat dela egokia.

4. Froga falta dela alegatu du, eta baita alegazioetan eskatu zen salatzailearen berrespena ere.

Salatu den gertaera hori era egokian benetakotuta geratu da salaketa-orrian, agiri horretan salaketaren xehetasunak ematen direlako, eta baita alegazioen idazkian ere, hor onetsi egiten duelako kartela erori egin zitzaiola, eta errekurtsogileak ez du kontrako ezer frogatu 30/1992 Legearen 137.3. artikuluaren arabera agintarien izaera aintzatetsita duten funtzionarioek adierazten dituzten eta legez eskatzen diren beharkizunak betez dokumentu publikoan islatzen diren gertaerek duten frogen balioaren aurkako ezer.

Errekurtsogileari egotzi zaionaren froga nahikoa da eta gainerako froga horiek igortzea ez da bidezkoa; halaber, adierazi da errekurtsogileak ez zuela inolako frogarik eskatu alegazioen fasean.

Kontuan har bedi, ildo horretatik, Auzitegi Konstituzionalak behin eta berriz adierazi duela bere doktrinan bidezko froga-bitartekoak erabiltzeko eskubideak ez duela, beti eta baldintzarik gabe, proposamen guztiak egin behar direnik esan nahi, edota ez diola gaitasuna kentzen instruktoreari eta horrek frogak bidezkoak diren ala ez erabakitzeko ahalmena duela (Auzitegi Konstituzionalaren 22/1990 epaia, otsailaren 15ekoa, besteak beste, bere bosgarren oinarri juridikoan).

5.:0.Zehapenaren oinarri izan diren egitateak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoari gaitziriztea eta ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ernesto Kahle Olaso jaunak, La Estellesa, S.A. enpresaren izen eta eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren apirilaren 17ko 1138/2000 ebazpenaren kontra jarri duen gora jotzeko errekurtsoa ezestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jarri ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hamabian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59. artikuluak xedatzen duena, Nafarroako Gobernuaren erabakia errekurtsogileari jakinarazteko. Erabaki horren bidez ebatzi da Dolores Gastañaspi Otaño andreak jarritako errekurtso arrunta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik NA00112/00 espedientean emandako ebazpenaren aurkakoa.

PROPOSAMENA

Mª Dolores Gastañaspi Otaño andreak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abuztuaren 11ko 2273/2000 Ebazpenaren aurka 2000ko irailaren 27an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 60.000 pezetako isuna jarri zen, 1999ko azaroaren 28an Trafikoko Goardia Zibilak N-232 errepideko 108,000 kilometroan SS-2608-AY matrikula duen ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: burdina garraiatuz zirkulatzea, guztira pisua 43.400 kilokoa zela, baimenduta zuen pisua 40.000 kilokoa denean.

I.-Egitezko aurrekariak.

1. 2000ko urtarrilaren 25ean Mª Dolores Gastañaspi Otaño andreari jakinarazi zitzaion NA00112/2000 zehapen espedientea ireki zitzaiola, 1999ko azaroaren 28an Trafikoko Goardia Zibilak N-232 errepideko 108,000 kilometroan SS-2608-AY matrikula duen ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: burdina garraiatuz zirkulatzea Donostiatik Valentziara, guztira pisua 43.400 kilokoa zela, baimenduta zuen pisua 40.000 kilokoa denean. Gaindikina %8koa da. Multzoak hiru ardatz ditu.

2. 2000ko otsailaren 11n interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2000ko abuztuaren 2an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 2000ko otsailaren 11n aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, ondoko inguruabar hauek kontuan izanik: salatutako egitatea egiaztaturik zegoen, baskulak emandako pisaketa-tiketaren bidez; baskula hori homologatua zen, eta salaketa egin zen unean haren Egiaztapen Ziurtagiria indarrean zegoen; eta ziurtagiri horren eta arestian adierazi den tiket horren kopia interesatuari igorri zitzaizkion, eta zehapena behar bezala graduatu zen, egindako arau-haustea eta ibilgailuaren gehieneko pisu baimenduaren gainetik detektatu zen portzentajea kontuan izanik. Gero, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, abuztuaren 11ko 2273/2000 ebazpenaren bidez, zehapen-prozedura bukatutzat jo zuen eta Mª Dolores Gastañazpi Otaño andreari 60.000 pezetako isuna ezarri zion.

4. 2000ko irailaren 27an, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du. Hartan alegazio hauek azaldu ditu: zehapen-ebazpena ez dator zuzenbidean ezarri denarekin bat, zehapen-espedientean ebazten duelako frogarik egin gabe eta ukatze hori azaldu gabe. Halaber, esaten du ez dela legerian ezarri dena bete, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 201. artikuluan etendura ezarri delako arau-haustea Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 197. artikuluko b) atalari dagokionean; artikulu horren bidez prozedura hasi egiten da eta ez dator bat gertaerekin. Esaten du iraungipena gertatu dela, legez ezarrita dagoen sei hileko epea igarota dagoelako.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak adierazi du zehapen-ebazpena ez datorrela zuzenbidean ezarri denarekin bat, zehapen-espedientean ebazten duelako frogarik egin gabe eta ukatze hori azaldu gabe.

Ekainaren 22an baskularen egiaztapenaren kopia igorri zen, salaketa egin zen egunean indarrean zegoena, eta baita pisaketaren tiketarena ere, alegazioetan eskatu zirenak alegia, eta errekurtsogileak ekainaren 26an jaso zituen, posta zerbitzuak igorri duen jasoagiriaren ziurtagirian eraso den eta espedientean azaltzen den bezala.

Hori dela eta hauxe gogoratu behar da: Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluaren arabera, agintari izaera aintzatetsia duten funtzionarioek egiaztatutako gertaerek frogaren balioa dute, baldin eta agiri publikoan formalizatzen badira legezko beharkizunak betez, eta interesatuek beren eskubideen alde ekar ditzaketen frogen kalterik gabe.

Kasu honetan, agenteak egin zuen salaketa-orriak berez duen frogatzeko balioa ez ezik, beste froga bat batu behar zaio, hain zuzen ere baskula homologatuak egin zuen pisaketaren tiketa, kontuan hartuta pisaketa egin zen unean egiaztapena indarrean zegoela eta horren ziurtagiria daudela.

Motibazio ezari dagokionez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 138.1 artikuluan, zehapen prozedurei bukaera ematen dieten ebazpenen edukia arautzen du. Ebazpenaren zioak azaldu egin behar direla eta espedientean sortutako auzi guztiak ebatzi behar direla dio artikulu horrek.

Abuztuaren 11ko 2273/2000 zehapen-ebazpena zioak behar bezala azaltzen dituen ebazpena da. Izan ere, interesatuak azaldutako auzi guztiak ebatzi dira, gertaerak aztertuz eta haien inguruabar guztiak aipatuz (eguna, lekua, salatutako ibilgailuaren matrikula), eta egitatea zein arau-hauste den eta zein zehapen jarri behar zaion adierazi da, arau-haustea eta zehapena zein manutan tipifikatzen diren zehaztuz; halaber, errekurtsogileak aurkeztutako alegazioak aztertu dira, eta horiek ez dira onesten berariaz "salatu den gertaera benetakotuta dago baskula homologatuak egin duen pisaketaren tiketa aztertu ondoren, salaketa egin zen unean indarrean zegoen egiaztapen ziurtagiriarekin, eta horren eta bidezko tiketaren kopiak igorri zitzaizkion interesatuari, eta zehapena egin zen arau-haustearen arabera graduatu da, ibilgailu horrek baimenduta duen gehieneko pisutik gora zeraman portzentaiaren arabera, hain zuzen ere.

Horren ildotik, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiak irailaren 12ko 53/1996 Epaian adierazitakoa gogoratuko dugu. Errekurtsogileak argudiatu zuen ezen Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak ez zituela zioak azaldu garraioen arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eman zituen bi foru agindutan.

Epai hartan auzitegiak ondokoa baieztatu zuen: "Zioen azalpenik ere ez da falta, zeren bi ebazpenetan zehatz azaltzen baita, labur bada ere, arau-haustea zertan datzan, zein egun, ordu eta lekutan egin zen, ibilgailuaren datuak, garraiatzen ari zen zamaren eta baimendutako zamaren pisuak eta abar. Era berean, arau-haustea oso larritzat tipifikatzen duten legezko eta arauzko manuak aipatzen dira eta ezarritako zehapenen oinarri juridiko eta faktikoez nahikoa informazio ematen da, bidea emanez ebazpenen aurka egin dadin eta jurisdikzioak haiek berrikus ditzan Zuzenbideari lotzen zaizkion ala ez begiratzeko. Horregatik, zioen azalpenak betetzen ditu, funtsean, defentsarako eskubidea eta Administrazioen egintzen kontrola bermaturik egon daitezen bete behar diren baldintza nagusiak."

Horrela, bada, ebazpen zehatzaileak errespetatu egin ditu salatuaren ustez urratu dituen manuak. Izan ere, zioak azaltzen dituen ebazpena da, interesatuek aurkeztutako arazoak ebatzi dituena, gertaeren nondik-norakoak azaldu eta egilea, arau-haustea eta zehapena zehaztu dituena.

2. Halaber, esaten du ez dela legerian ezarri dena bete, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 201. artikuluan etendura ezarri delako arau-haustea Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 197. artikuluko b) atalari dagokionean; artikulu horren bidez prozedura hasi egiten da eta ez dator bat gertaerekin.

Adierazi behar da Mª Dolores Gastañazpi Otaño andrearen aurka hasi den zehapen-espedientearen zioak 16/1987 Legearen 141.i) artikuluan eta 1211/1990 Errege Dekretuaren 198.j) artikuluan ezarritakoaren aurkako arau-hausteak direla, eta ez errekurtsogileak azaltzen duen 197.b) artikuluaren aurkakoa.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201. artikuluan ezarri denari dagokionez, ezarri du zilegi dela ibilgailua geldiaraztea 197.b) artikuluaren aurkako arau-haustea dagoenean, horretan arau-hauste oso larritzat jo direlarik pertsonentzat arriskutsuak izaten ahal diren baldintzetan zerbitzuak egitea, pertsona horientzat arrisku larrikoak izaten ahal direlako zuzenean.

Ildo horretatik, antzeman den pisuaren gaindikina %8koa da ibilgailuak baimenduta duen pisuarekiko eta gaindikin hori arau-hauste larritzat jotzen da Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 141.i) artikuluan eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 198.j) artikuluan ezarritakoaren arabera, eta ez da bidezkoa ibilgailua geldiaraztea eta, ondorioz, prozedura hori baliorik gabe geratzen da.

3. Errekurtsogileak alegatu du espedientea iraungi egin dela eta arau-haustea preskribatu egin dela.

Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkuntzari jarraituz, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa da, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoa aplikatu behar da.

Alabaina, epe hori aldatu egin da kasu honetan aplikatu behar den arau baten bidez, alegia, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldarazten duen 4/1999 Legearen bidez. Izan ere, lege horren 42.2 artikuluan hauxe ezarri da: 2. Berariaz emandako ebazpena jakinarazteko epea kasuan kasuko prozedurari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Gehienez ere sei hilabetekoa izanen da, baldin eta lege mailako arauren batek edo Europako Elkartearen araudiak epe luzeagoa ezartzen ez badu. 3. Prozedurari buruzko arauan jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez bada, epea hiru hilabetekoa izanen da. Bai epe hori eta bai aurreko idatz-zatian aipatutako epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hasteko erabakia hartzen den egunetik hasita.

Garraioen arloko arau-hausteei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura, alegia, kasu honetan aplikatu beharrekoa, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan azaltzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen-prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Beste alde batetik, 42.5.d) artikuluan ezarri da prozedura bat ebazteko eta ebazpena jakinarazteko legezko gehieneko epea eten egin daitekeela interesatuek proposatu dituzten froga teknikoak edo azterketa kontrajarriak edo erabakigarriak egin behar direnean, eta etendura hori emaitzak espedientean sartzeko behar den bestekoa izanen da.

Aztergai dugun kasuan espedientea eten egin zen 2000ko maiatzaren 22tik 2000ko uztailaren 12ra arte, hau da, pisaketaren eta baskularen egiaztapenaren kopiak igorri zirenetik (alegazioen fasean errekurtsogileak horien eskabidea egin ondoren) eta errekurtsogileak txosten horren aurkako alegazioak aurkeztu arte, hain zuzen ere, eta horien emaitzak espedientean azaltzen dira.

Horregatik guztiagatik, hasieraren erabakiaren data 2000ko urtarrilaren 18 dela, egun horretan haize baitzen zehapen-espedientea eta hori da salaketaren jakinarazpenean azaltzen dena, eta zehapen-ebazpenaren jakinarazpenaren data 2000ko irailaren 25, esan behar da bi horien artean eta etenda egon den aldia kendu ondoren, ez dela igaro legez ezarrita dagoen sei hileko epea.

4. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Mª Dolores Gastañazpi Otaño andreak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abuztuaren 11ko 2273/2000 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa ezestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko ekainaren lauan.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluak xedatzen duena, Nafarroako Gobernuaren erabakia errekurtsogileari jakinarazteko. Erabaki horren bidez ebatzi da Gregorio Moya Sánchez, S.L.k jarritako errekurtso arrunta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik NA00205/00 espedientean emandako ebazpenaren aurkakoa.

PROPOSAMENA

Gregorio Moya Sánchez, Gregorio Moya Sánchez, S.A.ren ordezkari gisa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren ekainaren 13ko 1610/2000 Ebazpenaren aurka 2000ko uztailaren 17an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 250.000 pezetako isuna jarri zen, 1999ko abenduaren 3an Trafikoko Goardia Zibilak N-240 errepideko 4,500 kilometroan O-0311-AU ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: zama garraiatuz zirkulatzea garraioa egiteko txartelik eduki gabe.

I.-Egitezko aurrekariak.

1. 2000ko martxoaren 29an Gregorio Moya Sánchez, S.A.ri jakinarazi zitzaion NA00205/2000 zehapen espedientea ireki zitzaiola, 1999ko abenduaren 3an Trafikoko Goardia Zibilak N-240 errepideko 4,500 kilometroan O-0311-AU ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: zama garraiatuz zirkulatzea, hain zuzen ere zakuak 24 paletetan Irundik Alfajarínera, garraioa egiteko txartelik eduki gabe. Nazio gaikuntzako MDP adierazkariak zituen.

2. 2000ko apirilaren 22an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen.

3. 2000ko ekainaren 7an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 2000ko apirilaren 22an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, ondoko inguruabar hauek kontuan izanik: Garraio Baimenen Erregistro Orokorrean begiratu eta garraio-txartelik ez duela egiaztatu da. Bestalde, egindako arau-hausteari dagokion graduko zehapena ezarri da, kontuan harturik merkatugaien ibilgailu astunean egiten zuela garraio hori. Gero, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, ekainaren 13ko 1610/2000 Ebazpenaren bidez, zehapen-prozedura bukatutzat jo zuen eta Gregorio Moya Sánchez, S.A.ri 250.000 pezetako isuna ezarri zion.

4. 2000ko uztailaren 17an, Gregorio Moya Sánchez jaunak, Gregorio Moya Sánchez, S.A.ren ordezkari gisa, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du. Hartan alegazio hauek azaldu ditu: prozedurazko akatsak egon direla, esaterako entzunaldirik ez zaiola eman. Ustezko errugabetasun oinarria hautsi dela adierazten du eta horri lotuta doan defentsarako eskubidea eta, azkenik, arau-haustearen preskripzioa gertatu dela esaten du

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak egin dituen adierazpen horietatik guztietatik lehenbizikoa preskripzioari dagokiona da, horrelakorik balego espedienteak indarra galduko lukeelako. Bada, Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen XI. xedapen gehigarriak indargabetu egin du Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 145. artikulua, eta lurreko garraioak arautzen dituen legeriaren aurkako arau-hausteak preskribatzeko epeak eta baldintzak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritakoak izanen direla xedatu du, salbu eta arau-hausteak arinak direnean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita. Kasu honetan hemen aplikagarria den epea hiru urtekoa da eta ez da, inondik inora ere, igaro arau-haustea 1999ko abenduaren 3an egin zelako eta jakinarazpena, errekurtsogilearen emazteari eman zitzaiona, 2000ko martxoaren 29an gertatu zelako.

Ildo beretik, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak, 1999ko otsailaren 22ko Epaian, azpimarratu egin du nola, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamendua 1774/1994 Errege Dekretuaz aldatu zen bezalaxe, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko 16/1987 Legea ere aldatu egin zen Zerga, Administrazio eta Gizarte Neurriei buruzko abenduaren 30eko 42/1994 Legearen hamaikagarren xedapen gehigarriaren bidez, hartan ondokoa adierazi baitzen: "lurreko garraioa arautzen duen legeriaren aurkako arau-hausteak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako epeetan eta baldintzekin preskribatuko dira, salbu eta arau-haustea arina denean, halakoetan preskripzio epea urtebetekoa izanen baita".

2. Errekurtsogileak adierazi du ez dela kontuan hartu, instrukzioaren fasean, interesatuari zor zaion entzunaldiaren tramitea bete. Adierazi behar da, horri dagokionez, aplikatu behar den araua abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretua dela, zeinen bidez garraio eta errepideen arloetako zenbait administrazio-prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari egokitu baitzitzaizkion, garraioen arloko arau-hausteak direla-eta kontuan hartu behar diren prozedura-arauak azaltzen dituelako. Honako errekurtsoan jarri zaion zehapen-prozeduran bete dira arau horiek.

Zehatzago, 1211/1990 Errege Dekretuaren 212. artikuluak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 84.4 artikuluarekin loturik aurreikusten duenez, ez dago interesatua entzuteko tramiterik egin beharrik baldin eta "prozeduran agertzen diren eta ebazpenean kontuan hartzen diren gertaera, alegazio eta frogak interesatuak azaldutakoak besterik ez badira".

Hori da orain aztergai dugun kasu honetan gertatu dena, ebazpen-proposamenean ez delako azaltzen ez gertaera eta ez alegaziorik, ezta inolako frogarik ere, aurrez interesatuak esan ez duenik, eta, ondorioz, horri eman behar zaion entzunaldiaren tramitea, prozesuko une horretan, ez da manuzkoa inondik inora ere eta ez da egon errekurtsogileak alegatzen duen defentsarik eza.

Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak ildo bereko iritzia adierazi zuen 1996ko martxoaren 9ko Epaian. Epai horren zuzenbideko oinarrietarik laugarrenean hauxe baieztatu zuen: entzunaldiaren tramitea ez da manuzkoa, ez dago tramite hori zertan burutu jardulearen aurkako prozeduran, berak baino ez baitu esku hartzen interesatu gisara, eta interesatuak egindako alegazioak baizik ez dira kontuan hartu behar, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 84.4 artikuluak aurreikusten duenez. Euskadiko Justizi Auzitegi Nagusiaren 1996ko otsailaren 15eko epaia ere azpimarragarria da; horrek dioenez, entzute tramitea ez egiteak ez dakar defentsa gabeziarik baldin eta Auzitegiak auzia ebazteko aski iritzi-elementu baditu.

3. Errekurtsogileak egin duen beste alegazioetariko bat ustezko errugabetasun oinarriari eustearena izan da, baina ez du inon aurkaratu den egintza horren aurkako erreferentzia edo frogarik aurkeztu. Ildo horretatik, gogorarazi behar da ustezko errugabetasuna, auzitegiek egiten duten interpretazioaren arabera, desagertu egiten dela agintaritzako agenteek egiten duten salaketaren bidez, salbu eta salaketa horretan eraso denaren aurkako frogarik aurkezten ez bada, eta froga horiek, argi dago, salatu diren gertaera horiek ukatzen dituenak edo ez direla gertatu esaten dituenak aurkeztu behar ditu, eta errekurtsogileak ez du hori egin ez alegazioen fasean eta ezta errekurtsoaren fasean ere. Ordea, frogatu da Baimenen Erregistro Orokorrean dauden datuen arabera, salaketa jaso duen ibilgailuak ez duela garraioa egiteko txartelik.

Euskadiko Justizi Auzitegi Nagusiaren 1998ko ekainaren 22ko Epaiaren arabera, "errugabetasun-usterako eskubideak, administrazio-zehapenak ezartzeko prozedurari aplikatu behar bazaio ere, ez du erruztatua bere errugabetasunaren frogak aurkeztu beharretik salbuesten, baina bermatu egiten du, Konstituzio Epaitegiak apirilaren 26ko 76/1990 Epaian dioen bezala, zehapen-prozedurak Espainiako Konstituzioaren 24.2 artikuluan ezarritako baldintzak beteko dituela, hau da, prozedura kontrajarria izanen dela, kargu-frogaren bat aurkeztuko dela eta nork bere jarrera defendatzeko aukera izanen duela".

Horrela, "errekurtsogileari erantzukizuna eskatzeko zentzuzko oinarri izan daitekeen kargu-frogaren bat egonez gero, errekurtsogileari dagokio berak errurik ez duela erakusten duen inguruabarra frogatzea, eta ez Administrazioari inguruabar hori gezurtatzea".

4. Azkenik, defentsarik eza alegatu du, ez direlako beharrezko frogak egin, esaterako salaketa egin duen agentearen berrespen-txostena. Kontuan hartu behar da 2000ko martxoaren 29an errekurtsogileari jakinarazi zitzaiola erreferentziako zehapen-espedientea hasten zitzaiola, eta orduan jakinarazi zitzaion alegazioak aurkezteko zuen eskubidea, eta baita bere ustez bidezkoak diren frogak proposatzekoa eta aurkeztekoa ere. Interesatuak eskubide hori 2000ko apirilaren 22an erabili zuen. Geroago errekurtsogileari jakinarazi ez zitzaion ebazpen-proposamena eman zen, hain zuzen ere alegazioak aurkezteko fasean ez zuelako egozten zaion gertaera hori hausteko inolako frogarik aurkeztu eta, ordea, nahiko frogatuta geratu da Garraioen Baimenen Erregistro Orokorrean dauden datuekin. Ekainaren 13an 1610/2000 ebazpena eman zen eta horren bidez orain errekurritu den zehapena ezarri zitzaion.

Beraz, une oro bermaturik egon dira errekurtsogilearen eskubideak eta ez da beharrezkoa izan espedientea berari erakustea.

6. Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeko 90. artikuluak ezarri zuen garraio publikoak egiteko aldez aurretik Administrazioaren baimena beharko dela. Antzeko zerbait dio lege hori garatzeko erregelamenduko 1211/1990 Errege Dekretuko 41. artikuluak

140.a) artikuluan arau-hauste oso larritzat jotzen da garraioari buruzko legeriaren arabera gaikuntza-titulu administratiboren bat behar duten garraio publikoak edo haien lagungarri zein osagarri diren jarduerak egitea garraiorako edo dena delako jarduerarako manuzko kontzesiorik edo baimenik eduki gabe.

7. Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren 201. artikuluan ezarritakoari jarraiki, hain zuzen ere 16/1987 Legeak ematen dion ahalmena erabiliz, isunen zenbatekoak eguneratu dira eta arau-hauste oso larrietarako isuna 230.001 eta 460.000 pezeta artekoa dela dio. Proposatu dena egozten zaion eta onetsi den gertaerari dagokiona da.

8. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Gregorio Moya Sánchez jaunak, Gregorio Moya Sánchez, S.L.ren ordezkari gisa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren ekainaren 13ko 1610/2000 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa ezestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hogeita seian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluak xedatzen duena, Nafarroako Gobernuaren erabakia errekurtsogileari jakinarazteko. Erabaki horren bidez ebatzi da Roque Letamendía Vergara jaunak jarritako errekurtso arrunta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik NA0225/00 espedientean emandako ebazpenaren aurkakoa.

PROPOSAMENA

Roque Letamendía Vergara jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 936/2000 Ebazpenaren aurka 2000ko maiatzaren 7an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 25.000 pezetako isuna jarri zen, 1999ko abenduaren 7an Trafikoko Goardia Zibilak N-240 errepidearen 35,000 kilometroan SS-5209-AS ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere ibilgailuan zirkulatzeagatik eta altuera osoa, zama barne, 4 metro eta 25 zentimetrokoa izateagatik.

I.-Egitezko aurrekariak.

1. 2000ko otsailaren 7an Roque Letamendía Vergara jaunari jakinarazi zitzaion NA00225/20000 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 1999ko abenduaren 7an Trafikoko Goardia Zibilak N-240 errepidearen 35,000 kilometroan SS-5209-AS ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere ibilgailuan zirkulatzeagatik eta altuera osoa, zama barne, 4 metro eta 25 zentimetrokoa izateagatik.

Jakinarazpen horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egokitzat jotzen zituen alegazioak eta frogak aurkezteko.

Epe horretan ez zuen alegaziorik aurkeztu, ezta arau-haustea gezurtatzeko frogarik ere.

2. 2000ko martxoaren 20an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, interesatuak ez baitzuen ez alegaziorik ez frogarik aurkeztu horretarako legez ezarritako epean. Gero, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, apirilaren 4ko 936/2000 Ebazpenaren bidez, zehapen-prozedura bukatutzat jo zuen eta Roque Letamendía Vergara jaunari 25.000 pezetako isuna ezarri zion.

3. 2000ko maiatzaren 10ean, Roque Letamendía Vergara jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du. Hartan alegazio hauek azaldu ditu: zehapen-prozeduran ezarri dena hautsi dela, ez zaiolako ebazpenaren proposamena jakinarazi. Halaber, esaten du ez dela kontuan hartu errutasun oinarria, egitate horiek egiterakoan ez dagoelako maula edo errurik. Ez dela ustezko errugabetasun oinarria aintzat hartu, ez baitago frogarik. Alegatu du zehapena ez dela bidezkoa, ez delako kontuan hartu proportzionaltasunaren oinarria.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak adierazi du zehapen-prozeduran ezarri dena hautsi dela, ez zaiolako ebazpen-proposamenik egin.

Garraioen arloko arau-hausteei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan azaltzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatua entzun ondoren (salbu eta interesatua entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, goian aipatu manuaren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatua entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatua entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, aurkatutako ebazpenak berretsi duen zehapen-proposamena barne.

Iritzi bera azaldu du Auzitegi Gorenak 1999ko ekainaren 22ko epaian: "Sala honek, 1999ko maiatzaren 25eko eta 26ko epaietan, honakoaren antzeko auziak era honetara ebatzi ditu: salaketaren berri jakiteko eskubidea Konstituzioaren 24.2 artikuluan bermatzen da funtsezko eskubide gisa; zehatzeko administrazio-prozeduretan, oro har, ebazpen-proposamena jakinaraziz bermatzen da eskubide hori, proposamenean zehatz azaltzen baita interesatuari egozten zaion erantzukizuna; azalpen horretan, gutxienez ere, arauz kontrako jokabidea deskribatu egiten da, arau-hauste mota jakin batean egokitzen da, eta dagokion zigorra zehazten. Inoizka ez da behar-beharrezkoa izaten tramite hori betetzea goian aipatu funtsezko eskubidea bermatzeko, azalpen zehatz hori interesatuari ebazpenaren aurreko beste tramiteren batean jakinarazi bazaio."

2. Halaber, esaten du ez dela kontuan hartu errutasun oinarria, egitate horiek egiterakoan ez dagoelako maula edo errurik.

Adierazi behar da, behin eta berriz errepikatu den jurisprudentzian ezarri denaren arabera, administrazioko zehapena egoteko ez dela nahikoa gertaera tipiko hutsa egotea, errutasuna ere egotea eskatzen delako.

Dena dela, errutasun hori azaltzeko nahiko da gutxieneko graduan egotea, hau da, utzikeria hutsa azaltzea, edo zerbait ez betetzea, eta errekurtso honen xedea diren gertaera horietan hori gertatu da.

Administrazioko Zuzenbide Zehatzailearen arloan, norbait erruduna den ala ez aztertzerakoan derrigorrez eduki behar da kontuan erantzukizuna ezin dela berariaz ezagutzaren ikuspegitik aztertu eta ñabardurak ezarri behar direla eskatzen ahal den dilijentziaren arabera, hau da, kasu zehatz bakoitzean ezinezkoa da esatea egileak hori legezkoa den ala ez ezagutzen zuen zehaztea, edo araua betetzea edo ez betetzea zailagoa zen ala ez, baina zilegi da errua egon dela adieraztea, horretarako inguruabar pertsonalak, maila kulturala, bizi den ingurua, legezaurkakotasunarekiko hurbiltasun gradua eta, batez ere, lanbidea.

Azken ezaugarri hori, halaber, fede ona egotea edo ez egotearekin batu behar da eta argi dago ezin dela zehapenik jarri baldin eta fede onez jardun bada

Baina, hori gora-behera, fede on hori ahuldu egiten da egiten da urratzailearen lanbideari lotuta zaintzeko berariazko betebeharra dagoenean.

Horrela, bada, oro har, lanbide bat egiteak betebehar bereziak eskatzen ditu, eta baita erantzukizun zehatzak ere, hala Administrazioarekin nola gainerakoekin.

Beraz, kasu honetan, salaketa jaso duen pertsona garraioaren arloko profesionala da eta, ondorioz, honen aurreko lerrokadan ezarri denaren arabera, ez da bidezkoa fede onez jardun duela esaten duen alegazioa, eta ez du ahultzen errekurtsogilearen erantzukizuna, garraiolaria delako eta, ondorioz, indarrean dagoen legeria bete behar duelako ibilgailuetan baimenduta dauden gehieneko distantziei dagokienez, eta hori guztia zehatz bete behar duelako.

3. Esaten du ez dela ustezko errugabetasunaren oinarria kontuan hartu, ez delako frogarik egon.

Hori dela eta, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako gertaerak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko bildu zituen elementu guztiak jaso zituen agintaritzarentzako salaketa-orrian. (Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Hori dela eta hauxe gogoratu behar da: Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluaren arabera, agintari izaera aintzatetsia duten funtzionarioek egiaztatutako gertaerek frogaren balioa dute, baldin eta agiri publikoan formalizatzen badira legezko beharkizunak betez, eta interesatuek beren eskubideen alde ekar ditzaketen frogen kalterik gabe.

4. Alegatu du zehapena ez dela bidezkoa, ez delako proportzionaltasunaren oinarria kontuan hartu.

Interesatuari egotzi zaion egitatea arau-haustea da, eta arintzat jo da, 16/1987 Legearen 143.1 artikuluan eta 1211/1990 Errege Dekretuak onetsitako Erregelamenduaren 201.1 artikuluan xedatutakoari jarraiki.

Arau-hauste arinen egileei ohartarazpena egin edota isuna jartzen ahal zaie, eta isuna gehienez 46.000 pezetakoa izan daiteke.

Oraingoan 25.000 pezetako isuna ezarri da; beraz, zehapena erdiko tartean graduatu da. Kontuan hartu behar da Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak 1998ko ekainaren 12ko Epaian xedatutakoa: "uste izatekoa da Administrazioak Zuzenbidearen arabera jardun duela, aplikatu behar den arauak onartzen dituen zehapenen artean ertaina aukeratu baitu; erabaki zuzena, ez dagoelako ez inguruabar astungarririk ez aringarririk".

5. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Roque Letamendía Vargara jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 936/2000 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa ezestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hemeretzian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluak xedatzen duena, Nafarroako Gobernuaren erabakia errekurtsogileari jakinarazteko. Erabaki horren bidez ebatzi da Manuel Emilio Berbel Pérez jaunak jarritako errekurtso arrunta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik NA0252/00 espedientean emandako ebazpenaren aurkakoa.

PROPOSAMENA

Manuel Emilio Berbel Pérez jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 996/2000 Ebazpenaren aurka 2000ko maiatzaren 31n jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 50.000 pezetako isuna jarri zen, 1999ko abenduaren 13an Trafikoko Goardia Zibilak N-240 errepidearen 6,500 kilometroan NA-5916-AF ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere merkatugaien garraio osagarri pribatua egiteagatik baimenik eduki gabe.

I.-Egitezko aurrekariak.

1. 2000ko otsailaren 7an Manuel Emilio Berbel Pérez jaunari jakinarazi zitzaion NA00252/20000 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 1999ko abenduaren 13an Trafikoko Goardia Zibilak N-240 errepidearen 6,500 kilometroan NA-5916-AF ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz, hain zuzen ere merkatugaien garraio osagarri pribatua egiteagatik baimenik eduki gabe. Erremintak garraiatzen zituen, eta baita konponketa elektrikoak egiteko hariak ere, Iruñetik Monrealera.

Jakinarazpen horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egokitzat jotzen zituen alegazioak eta frogak aurkezteko.

Epe horretan ez zuen alegaziorik aurkeztu, ezta arau-haustea gezurtatzeko frogarik ere.

2. 2000ko martxoaren 20an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, interesatuak ez baitzuen ez alegaziorik ez frogarik aurkeztu horretarako legez ezarritako epean. Gero, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, apirilaren 4ko 996/2000 Ebazpenaren bidez, zehapen-prozedura bukatutzat jo zuen eta Manuel Emilio Berbel Pérez jaunari 50.000 pezetako isuna ezarri zion.

3. 2000ko maiatzaren 30ean gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du. Hartan alegazio hauek azaldu ditu: ibilgailua duela gutxi erosia zuela eta uste zuela dena zuzen zegoela. Salaketa jaso ondoren txartela eskatu zuela esaten zuen.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen 103. artikuluan ezarrita dagoenez, 102. artikuluko 1 eta 2. idatz-zatietan arautzen diren garraio pribatuak egin ahal izateko aldez aurretik Administrazioaren baimena jaso behar da. Gauza bera dio 1211/1990 Errege Dekretuak, lege hori garatzen duen Araudia onetsi zuenak, 158. artikuluan.

Baimenen Erregistro Orokorra kontsultatu da eta frogatu da interesatuak ez duela egun baimenik, eta ez zuela salaketa jasi zuen unean ere, hain zuzen ere 1999ko abenduaren 13an.

2. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Manuel Emilio Berbel Pérez jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 996/2000 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa ezestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hemeretzian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluak xedatzen duena, Nafarroako Gobernuaren erabakia errekurtsogileari jakinarazteko. Erabaki horren bidez ebatzi da Transportes La Ribera, S.L. enpresak jarritako errekurtso arrunta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik NA0268/00 espedientean emandako ebazpenaren aurkakoa.

PROPOSAMENA

Transportes La Ribera, S.L. enpresak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 1003/2000 Ebazpenaren aurka 2000ko apirilaren 14an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez, 250.000 pezetako isuna jarri zen, Nafarroako Foruzaingoaren salaketagatik, 1999ko abenduaren 21ean NA-30 errepideko 5,500 kilometroan NA-9010-AC ibilgailuari formulatu ziona, hain zuzen ere, kontainerrak garraiatzeagatik Iruñetik Gasteiza garraioa egiteko bidezko txartelik eduki gabe.

I.-Egitezko aurrekariak.

1. 2000ko otsailaren 7an, TRANSPORTES LA RIBERA, S.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA00268/00 zenbakiko zehapen espedientea ireki zela, Nafarroako Foruzaingoaren salaketagatik, 1999ko abenduaren 21ean NA-30 errepideko 5,500 kilometroan NA-9010-AC ibilgailuari formulatu ziona, hain zuzen ere, kontainerrak garraiatzeagatik Iruñetik Gasteiza garraioa egiteko bidezko txartelik eduki gabe.

Jakinarazpen horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egokitzat jotzen zituen alegazioak eta frogak aurkezteko.

Epe horretan ez zuen alegaziorik aurkeztu, ezta arau-haustea gezurtatzeko frogarik ere.

2. 2000ko martxoaren 20an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, interesatuak ez baitzuen ez alegaziorik ez frogarik aurkeztu horretarako legez ezarritako epean. Gero, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, apirilaren 4ko 1003/2000 Ebazpenaren bidez, zehapen-prozedura bukatutzat jo zuen eta Transportes La Ribera, S.L. enpresari 250.000 pezetako isuna ezarri zion.

3. 2000ko apirilaren 14an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du. Hartan alegazio hauek azaldu ditu: NA-9010-AC matrikula duen ibilgailuak, salaketa jaso zuen egun horretan, garraioa egiteko txartelaren eskabidearekin zirkulatzen zuela, eta horren fotokopia aurkeztu du, Sailaren zigilua duena. eta ibilgailua gidatzen zuen gidaria portugaldarra zela eta horregatik agian ez zuela ulertu salaketa egin zuen agenteak esan ziona, eta dokumentazio osoa aurkeztu ziola, salbu eta garraioa egiteko txartela. Halaber, garraioa egiteko txartelaren kopia aurkeztu du, 2000ko otsailaren 14ko alta eguna duena.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Interesatuak NA-9010-AC matrikula duen ibilgailuaren baimen eskabidearen kopia erkatua aurkeztu du eta Baimenen Erregistro Orokorra kontsultatu ondoren esan behar da bertan azaltzen dela ibilgailu horrek baimena duela, 2000ko otsailaren 14an emanda, eta 2000ko urriaren 31ra arteko balioa duela. Beraz, salaketa egin zen gunean (1999ko abenduaren 21ean) ez zuen manuzkoa den ziurtagiria, nahiz eta hori egilesteko behar diren beharkizunak bete.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeko 90. artikuluak ezarri du zuhurtziarazkotasunez egiten diren merkatugaien garraio publikoak 48. artikuluan ezarri diren beharkizunak betetzen dituzten pertsonek egiten ahal dituztela, eta aurrez hori egiteko aldez aurretik horretarako gaitasuna ematen duen administrazioaren baimena beharko dela, salbu eta 47. artikuluaren 1. idatz-zatian ezarri diren kasuetan.

Adierazi den lege horren 140. artikuluak uste du arau-hauste oso larria dela garraio publikoak edo horien jarduera osagarriak egitea, hau da, lurreko garraioak egiteko arautegi erregulatzailearen arabera gaitasuna ematen duen titulua eskatzen dutenak, baldin eta ez badago garraio edo kasuan kasuko jarduera horretarako emakida edo baimenik.

Dena dela, baldin eta arau-hausleak administrazioko bidezko baimena egilesteko eskatzen diren beharkizunak betetzen baditu, eta berak eskuratzeko modukoa bazen, delako baimen hori ez edukitzea 142. artikuluaren a) atalean ezarri denaren arabera zehatuko da.

Bestalde, errekurtsogileak ez zuen, salaketa egin zen unean, baimenik, baina frogatuta geratu da ibilgailuak garraioa egiteko txartela lortzeko eskatzen ziren beharkizunak betetzen zituela, eta izan ere geroago lortu zuen, 2000ko otsailaren 14an.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 142.a) artikuluan esaten da arau-hauste arina dela garraioak egitea, hau da, lurreko garraioak egiteko arautegi erregulatzailearen arabera gaitasuna ematen duen titulua eskatzen dutenak, baldin eta ez baimen hori egilesteko eskatzen diren beharkizunak betetzen badira eta zilegi bada arau-hausleak horrelakoa lortzea.

2. Honen aurreko lerrokadan ezarri denaren arabera, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 16/1987 Legearen 143.1 artikuluan eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko 1211/1990 Erregelamenduaren 201.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki, arau-haustea arintzat jo behar da eta isuna 25.000 pezetakoa dela ezarri da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Zati baten onestea María Gloria Recarte Zabalza andreak, Transportes La Ribera, S.L. enpresaren izen eta eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 1003/2000 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa, eta arau-hausteari kalifikazio berria ematea era arina dela adieraztea, eta isunaren munta 25.000 pezetara ekartzea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko urtarrilaren hogeita bian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluak xedatzen duena, Nafarroako Gobernuaren erabakia errekurtsogileari jakinarazteko. Erabaki horren bidez ebatzi da Transportes Iru Ona, S.L.k jarritako errekurtso arrunta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik NA0272/00 espedientean emandako ebazpenaren aurkakoa.

PROPOSAMENA

Yolanda Morales Iribas andreak, Transportes Iru Ona, S.L.ren ordezkari gisa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 1411/2000 Ebazpenaren aurka 2000ko azaroaren 6an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 75.000 pezetako isuna jarri zen, 1999ko abenduaren 21ean Nafarroako Foruzaingoak NA-32 errepideko 8,300 kilometroan NA-1965-Z ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: garraioa egiteagatik baimenduta duen gehieneko pisua %10ean gaindituta.

I.-Egitezko aurrekariak.

1. 2000ko otsailaren 29an interesatuari zitzaion (Posta Zerbitzuak igorri duen jasoagirian esaten denaren arabera Yolanda Morales Iribas andreak sinatu zuen, NAN zenbakia 29154483) NA00272/2000 zehapen espedientea ireki zitzaiola, 1999ko abenduaren 21ean Nafarroako Foruzaingoak NA-32 errepideko 8,300 kilometroan NA-1965-Z ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: garraioa egiteagatik baimenduta duen gehieneko pisua %10ean gaindituta, hain zuzen ere 32.000 kilokoa zela, 35.200 kiloko gehieneko pisu baimenduarekin zirkulatzen zuen. Pisaketa 1535 zenbakia duen MOD NL 101 baskula mugikorrean egin zen.

Jakinarazpen horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egokitzat jotzen zituen alegazioak eta frogak aurkezteko.

Epe horretan ez zuen alegaziorik aurkeztu, ezta arau-haustea gezurtatzeko frogarik ere.

2. 2000ko apirilaren 27an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, interesatuak ez baitzuen ez alegaziorik ez frogarik aurkeztu horretarako legez ezarritako epean. Gero, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, maiatzaren 19ko 1411/2000 Ebazpenaren bidez, zehapen-prozedura bukatutzat jo zuen.

3. 2000ko azaroaren 6an Yolanda Morales Iribas andreak, Transportes Iru Ona, S.L.ren ordezkari gisa, birjarpenezko errekurtsoa aurkeztu zen.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluan ezarri da 107.1. artikuluak aipatzen dituen ebazpen eta ekintzetan, baldin eta administrazioko bidea bukatzen ez badute, gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da eman duenaren gaineko organo hierarkikoan.

Beste alde batetik, lege beraren 116.1. artikuluan ezarri da administrazioko bidea agortzen duten administrazioen egintzen aurkako birjarpenezko errekurtsoa jartzen ahal dela, aukeran, eman dituen organoan bertan, edo horien aurka zuzenean administrazioarekiko auzibideetarako epaitegietan.

Errekurtsoaren xedea den espediente honi dagokionez Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, maiatzaren 19ko 1411/2000 Ebazpenaren bidez, bukatu egin zen administrazioko bidea, Gobernuko eta Foru Komunitateko Administrazioaren apirilaren 11ko 23/1983 Foru Legearen 52.2. artikuluan ezarri denaren arabera, Foru Komunitateko gainerako organoek eta beraien erakunde autonomoek egiten dituzten egintzen aurka bidezkoa da gora jotzeko errekurtsoa aurkeztea gobernuan.

Ondorioz, eta arestian aipatu diren artikulu horietan ezarri denari jarraiki eta errekurritu den ebazpen horretan esan denaren ildotik, bidezko errekurtsoa gora jotzekoa da eta ez errekurtsogileak aurkeztu duen birjarpenezkoa.

2. Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 110.2. artikuluan ezarri da errekurtsogileak oker egiten duenean errekurtsoaren kalifikazioa hori ez dela izanen tramitaziorako eragozpen, baldin eta horren benetako izaera antzematen bada.

Bada, manu hori aplikatuz esaten ahal da jarri den hori gora jotzeko errekurtsoa dela eta horri dagokionez ere bidezkoa dela ez onestea, eta hori horrela da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115. artikuluan ezarri delako gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea hilabetekoa dela baldin eta egintza berariazkoa bada, eta arau beraren 48.2. artikuluan ezarri denarekin bat, epe hori jakinarazpena egin den egunaren biharamunetik zenbatzen da. Kasu honetan interesatuari 2000ko ekainaren 9an jakinarazi zitzaion eta errekurtsoa jartzeko azken eguna 2000ko uztailaren 9a zela.

Beraz, 2000ko azaroaren 6an aurkeztu den errekurtsoa arauetan ezarri diren epeetatik kanpo aurkeztu zen eta, ondorioz, bidezkoa da ez onestea denboraz kanpokoa delako.

Ildo horretatik, Auzitegi Gorenak epai askotan adierazi du (adibidez, Auzitegi Goreneko 1. Salaren 1988ko abenduaren 23ko Epaian, zuzenbideko oinarrietarik 3.an) prozesuetako epe guztiak iraungitasunekoak direla, eta ez preskripziokoak.

Doktrinan maiz aldarrikatu da prozesuei buruzko manuek izaera publikoa dutela. Hala baieztatu izan dute bai Konstituzio Auzitegiak (urriaren 31ko 202/1988 Epaia) eta bai Auzitegi Gorenak (1993ko martxoaren 18koa eta 30ekoa). Prozesuei buruzko manuen interpretazioak ez du inoiz murriztu behar legez ezarritako baliabideak erabiltzeko eskubidea, baina horrek ez du esan nahi epeak nahierara luza daitezkeenik edo alderdiek elkar hartuta ezar ditzaketenik (Konstituzio Auzitegiaren 1/1989 Epaia, urtarrilaren 16koa). Hain zuzen ere, Konstituzio Auzitegiak sarritan erabaki du babes-errekurtsoak atzera botatzea errekurtsoa egun bateko atzerapenaz aurkeztu zaiolako, hau da, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 44.2 artikuluan ezarritako hogei eguneko epea amaitu eta hurrengo egunean aurkeztu zaiolako (206/1985 eta 230/1990 autoak, beste askoren artean).

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Yolanda Morales Iribas andreak, Transportes Iru Ona, S.L. enpresaren eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren maiatzaren 19ko 1411/2000 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa ez onestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren batean.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluak xedatzen duena, Nafarroako Gobernuaren erabakia errekurtsogileari jakinarazteko. Erabaki horren bidez ebatzi da Berton Prest, S.C.L.k jarritako errekurtso arrunta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik NA0345/00 espedientean emandako ebazpenaren aurkakoa.

PROPOSAMENA

Berton Prest, S.C.Lk Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 925/2000 Ebazpenaren aurka 2000ko maiatzaren 10ean jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 230.000 pezetako isuna jarri zen, 1999ko abenduaren 17an Trafikoko Goardia Zibilak N-240 errepideko 47,500 kilometroan BI-4887-BL ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: elikagaiak garraiatuz zirkulatzea merkatugai galkorrak garraiatzeko ziurtagiririk eduki gabe.

I.-Egitezko aurrekariak.

1. 2000ko otsailaren 18an Berton Prest, S.C.L.ri jakinarazi zitzaion NA00345/2000 zehapen espedientea ireki zitzaiola, 1999ko abenduaren 17an Trafikoko Goardia Zibilak N-240 errepideko 47,500 kilometroan BI-4887-BL ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: elikagaiak garraiatuz zirkulatzea, hain zuzen ere yogurrak, Iruñetik Gasteiza, merkatugai galkorrak garraiatzeko ziurtagiririk eduki gabe. p.Jakinarazpen horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egokitzat jotzen zituen alegazioak eta frogak aurkezteko.

Epe horretan ez zuen alegaziorik aurkeztu, ezta arau-haustea gezurtatzeko frogarik ere.

2. 2000ko martxoaren 20an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, interesatuak ez baitzuen ez alegaziorik ez frogarik aurkeztu horretarako legez ezarritako epean. Gero, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, apirilaren 4ko 925/2000 Ebazpenaren bidez, zehapen-prozedura bukatutzat jo zuen eta Berton Prest, S.C.L. enpresari 230.000 pezetako isuna ezarri zion.

3. 2000ko maiatzaren 10ean gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen. Errekurtso horretan ondokoak azaldu dira: ez dagoela zehapenarekin ados, uste duelako gehiegizkoa dela, eta esaten du proportzionaltasun oinarriaren aurkakoa dela. Uste du ez dela prozedura bete eta arau-haustearen akta igortzeko eskabidea egin du. Alegatu du Lurreko Garraioen Antolamendurako Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarri diren beharkizun orokorrak betetzen dituela, hain zuzen ere horren 2. artikuluaren arabera Erregistroetan daudenak.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak dio ez dagoela zehapenarekin ados, uste duelako gehiegizkoa dela, eta esaten du proportzionaltasun oinarriaren aurkakoa dela.

Kontuan hartu behar da hemen aurkaratu den egintzari dagokion salaketa egin zenean indarrean zegoela 2312/1985 Errege Dekretuaren 7. artikulua eta horren eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko 16/1987 Legearen 141.q) artikuluaren kontrako arau-haustea dela eta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legearen 143.1 artikuluan eta Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1 artikuluan ezarritakoaren arabera, larria dela merkatugai galkorren garraioa egitea horiek arautzeko arautegian ezarri dena bete gabe; arautegiaren arabera baimena eduki behar da eta salaketa egin zuen unean ez zuen dokumentu hori.

Horrelako arau-hausteengatik 46.001 eta 230.000 pezeta bitarteko isuna ezartzen ahal da.

Oraingoan 230.000 pezetako isuna ezarri da, ibilgailu astuna zelako.

Beraz, zehapena era egokian graduatu da eta ez da hautsi proportzionaltasunaren oinarria.

2. Uste du ez dela prozedura bete eta arau-haustearen akta igortzeko eskabidea egin du.

Bada, prozedura azterturik, egiaztatu egin da nola zehatz-mehatz bete diren Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeak agindutako urrats guztiak, eta bai lege hori garatzeko irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Araudian, 1772/1994 Errege Dekretuak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko Legera moldatzeko aldatu zuen horretan, agindutako urratsak ere: agintaritzaren agenteak salaketa jarri zuen, zehapen espedientea hasteko agindua eman zen, agindu hori salatuari jakinarazi zitzaion behar zen eran eta alegazioak aurkezteko aukera eman zitzaion, salatuak ez zuen alegazioak aurkezteko eskubidea erabili, ikuskatzailetzak txostena egin zuen eta azkenik, zehapen-ebazpena eman zen. Hortaz, ezin da inola ere esan prozedura deuseza denik.

Frogak eskatzeari dagokionez, Auzitegi Gorenak epai askotan adierazi du (adibidez, Auzitegi Goreneko 1. Salaren 1988ko abenduaren 23ko Epaian, zuzenbideko oinarrietarik 3.an) prozesuetako epe guztiak iraungitasunekoak direla, eta ez preskripziokoak, eta horien izaera preklusiboa lege prozesalaren 306. artikuluan ezarri da legez.

Doktrinan maiz aldarrikatu da prozesuei buruzko manuek izaera publikoa dutela. Hala baieztatu izan dute bai Konstituzio Auzitegiak (urriaren 31ko 202/1988 Epaia) eta bai Auzitegi Gorenak (1993ko martxoaren 18koa eta 30ekoa). Prozesuei buruzko manuen interpretazioak ez du inoiz murriztu behar legez ezarritako baliabideak erabiltzeko eskubidea, baina horrek ez du esan nahi epeak nahierara luza daitezkeenik edo alderdiek elkar hartuta ezar ditzaketenik (Konstituzio Auzitegiaren 1/1989 Epaia, urtarrilaren 16koa). Hain zuzen ere, Konstituzio Auzitegiak sarritan erabaki du babes-errekurtsoak atzera botatzea errekurtsoa egun bateko atzerapenaz aurkeztu zaiolako, hau da, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 44.2 artikuluan ezarritako hogei eguneko epea amaitu eta hurrengo egunean aurkeztu zaiolako (206/1985 eta 230/1990 autoak, beste askoren artean).

Halaber, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. artikuluko 1. idatz-zatiko bigarren lerrokadak esaten du ez direla errekurtsoetako ebazpenetan kontuan hartuko errekurtsogilearen egitateak, agiriak edo alegazioak, alegazioetako tramitean aurkezteko aukera izan eta orduan aurkeztu ez baditu.

Bada, doktrina hori aplikatuz, errekurtsoaren bidean ez da bidezkoa errekurtsogileak eskatu dituen frogak egitea, prozesuko une egokia horretarako alegazioen fasea zelako.

3. Alegatu du Lurreko Garraioen Antolamendurako Erregelamenduaren 42. artikuluan ezarri diren beharkizun orokorrak betetzen dituela, hain zuzen ere horren 2. artikuluaren arabera aurkeztu behar ez dituenak, Erregistroetan daudelako.

Errekurtsogileak alegatu duen Lurreko Garraioen Antolamendurako Erregelamenduaren 42.2. artikulua oro har errepidez egiten diren garraio publikoaren zerbitzuak egiteko gaitasuna ematen duten administrazioko tituluen egilespenari buruzkoa da.

Errekurritu den espedientean salatu den egitatea irailaren 24ko 2312/1985 Errege Dekretuaren 7. artikulua da, hain zuzen ere gai galkorrak garraiatzen dituzten ibilgailuen homologazio, saiakera era ikuskatzaletzari buruzkoa, eta hori zegoen indarrean salaketa egin zen unean. Bada, testu horretan ezarri denaren arabera garraio mota hori egiten duten ibilgailuek baimen ofizialaren ziurtagiri berezia eduki behar dute 1988ko urtarrilaren 1etik hasita; ziurtagiri hori eskumenak dituen herri administrazioak luzatuta egongo da. Kasu honetan benetakotuta dago pertsona salatuak ez zuela salaketa egin zen egunean, eta ez du bidezkotu aurrerago lortu duenik ere.

4. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Berton Prest, S.C.L.k Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 925/2000 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa ezestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hemeretzian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluak xedatzen duena, Nafarroako Gobernuaren erabakia errekurtsogileari jakinarazteko. Erabaki horren bidez ebatzi da Berton Prest, S.C.L.k jarritako errekurtso arrunta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik NA0346/00 espedientean emandako ebazpenaren aurkakoa.

PROPOSAMENA

Berton Prest, S.C.Lk Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 1037/2000 Ebazpenaren aurka 2000ko maiatzaren 10ean jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 5.000 pezetako isuna jarri zen, 1999ko abenduaren 17an Trafikoko Goardia Zibilak N-240 errepideko 47,500 kilometroan BI-4887-BL ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxeda: elikagaiak garraiatuz zirkulatzea merkatugai galkorrak garraiatzeko adierazkaririk eduki gabe.

I.-Egitezko aurrekariak.

1. 2000ko otsailaren 18an Berton Prest, S.C.L.ri jakinarazi zitzaion NA00346/2000 zehapen espedientea ireki zitzaiola, 1999ko abenduaren 17an Trafikoko Goardia Zibilak N-240 errepideko 47,500 kilometroan BI-4887-BL ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: elikagaiak garraiatuz zirkulatzea, hain zuzen ere yogurrak, Iruñetik Gasteiza, merkatugai galkorrak garraiatzeko adierazkaririk eduki gabe. Atzealdean bazuen, baina 1999ko azaroan iraungitzen zena. p.Jakinarazpen horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egokitzat jotzen zituen alegazioak eta frogak aurkezteko.

Epe horretan ez zuen alegaziorik aurkeztu, ezta arau-haustea gezurtatzeko frogarik ere.

2. 2000ko martxoaren 20an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, interesatuak ez baitzuen ez alegaziorik ez frogarik aurkeztu horretarako legez ezarritako epean. Gero, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, apirilaren 4ko 1037/2000 Ebazpenaren bidez, zehapen-prozedura bukatutzat jo zuen eta Berton Prest, S.C.L. enpresari 5.000 pezetako isuna ezarri zion.

3. 2000ko maiatzaren 10ean gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen. Errekurtso horretan ondokoak azaldu dira: gertaerak ukatu ditu eta horretarako ustezko errugabetasunaren oinarria alegatu du. Ez dela asmoaren frogarik igorri eta salaketa egin zuen agentearen berrespen-txostena eskatu du. Ez dela kontuan hartu proportzionaltasun oinarria zehapena graduatzerakoan, ez dagoelako legez ezarritako inguruabar astungarririk. Ez dela bete manuzkoa den ebazpen-proposamena eta, ondorioz, prozedura deuseza dela.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak ukatu egin ditu gertaerak eta horretarako ustezko errugabetasunaren oinarria alegatu du.

Hori dela eta, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako egitateak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko bildu zituen elementu guztiak jaso zituen agintaritzarentzako salaketa-orrian. (Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

2. Ez dela asmoaren frogarik igorri eta salaketa egin zuen agentearen berrespen-txostena eskatu du.

Adierazi behar da, behin eta berriz errepikatu den jurisprudentzian ezarri denaren arabera, administrazioko zehapena egoteko ez dela nahikoa gertaera tipiko hutsa egotea, errutasuna ere egotea eskatzen delako.

Dena dela, errutasun hori azaltzeko nahiko da gutxieneko graduan egotea, hau da, utzikeria hutsa azaltzea, edo zerbait ez betetzea, eta errekurtso honen xedea diren gertaera horietan hori gertatu da.

Administrazioko Zuzenbide Zehatzailearen arloan, norbait erruduna den ala ez aztertzerakoan derrigorrez eduki behar da kontuan erantzukizuna ezin dela berariaz ezagutzaren ikuspegitik aztertu eta ñabardurak ezarri behar direla eskatzen ahal den dilijentziaren arabera, hau da, kasu zehatz bakoitzean ezinezkoa da esatea egileak hori legezkoa den ala ez ezagutzen zuen zehaztea, edo araua betetzea edo ez betetzea zailagoa zen ala ez, baina zilegi da errua egon dela adieraztea, horretarako inguruabar pertsonalak, maila kulturala, bizi den ingurua, legezaurkakotasunarekiko hurbiltasun gradua eta, batez ere, lanbidea.

Azken ezaugarri hori, halaber, fede ona egotea edo ez egotearekin batu behar da eta argi dago ezin dela zehapenik jarri baldin eta fede onez jardun bada

Baina, hori gora-behera, fede on hori ahuldu egiten da egiten da urratzailearen lanbideari lotuta zaintzeko berariazko betebeharra dagoenean.

Horrela, bada, oro har, lanbide bat egiteak betebehar bereziak eskatzen ditu, eta baita erantzukizun zehatzak ere, hala Administrazioarekin nola gainerakoekin.

Beraz, kasu honetan, salaketa jaso duen pertsona garraioaren arloko profesionala da eta, ondorioz, honen aurreko lerrokadan ezarri denaren arabera, ez da bidezkoa fede onez jardun duela esaten duen alegazioa, eta ez du ahultzen errekurtsogilearen erantzukizuna, garraiolaria delako eta, ondorioz, indarrean dagoen legeria bete behar duelako ibilgailuetan baimenduta dauden gehieneko distantziei dagokienez, eta hori guztia zehatz bete behar duelako.

Bada, prozedura azterturik, egiaztatu egin da nola zehatz-mehatz bete diren Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legeak agindutako urrats guztiak, eta bai lege hori garatzeko irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak onetsi zuen Araudian, 1772/1994 Errege Dekretuak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko Legera moldatzeko aldatu zuen horretan, agindutako urratsak ere: agintaritzaren agenteak salaketa jarri zuen, zehapen espedientea hasteko agindua eman zen, agindu hori salatuari jakinarazi zitzaion behar zen eran eta alegazioak aurkezteko aukera eman zitzaion, salatuak ez zuen alegazioak aurkezteko eskubidea erabili, ikuskatzailetzak txostena egin zuen eta azkenik, zehapen-ebazpena eman zen. Hortaz, ezin da inola ere esan prozedura deuseza denik.

Frogak eskatzeari dagokionez, Auzitegi Gorenak epai askotan adierazi du (adibidez, Auzitegi Goreneko 1. Salaren 1988ko abenduaren 23ko Epaian, zuzenbideko oinarrietarik 3.an) prozesuetako epe guztiak iraungitasunekoak direla, eta ez preskripziokoak, eta horien izaera preklusiboa lege prozesalaren 306. artikuluan ezarri da legez.

Doktrinan maiz aldarrikatu da prozesuei buruzko manuek izaera publikoa dutela. Hala baieztatu izan dute bai Konstituzio Auzitegiak (urriaren 31ko 202/1988 Epaia) eta bai Auzitegi Gorenak (1993ko martxoaren 18koa eta 30ekoa). Prozesuei buruzko manuen interpretazioak ez du inoiz murriztu behar legez ezarritako baliabideak erabiltzeko eskubidea, baina horrek ez du esan nahi epeak nahierara luza daitezkeenik edo alderdiek elkar hartuta ezar ditzaketenik (Konstituzio Auzitegiaren 1/1989 Epaia, urtarrilaren 16koa). Hain zuzen ere, Konstituzio Auzitegiak sarritan erabaki du babes-errekurtsoak atzera botatzea errekurtsoa egun bateko atzerapenaz aurkeztu zaiolako, hau da, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 44.2 artikuluan ezarritako hogei eguneko epea amaitu eta hurrengo egunean aurkeztu zaiolako (206/1985 eta 230/1990 autoak, beste askoren artean).

Halaber, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 112. artikuluko 1. idatz-zatiko bigarren lerrokadak esaten du ez direla errekurtsoetako ebazpenetan kontuan hartuko errekurtsogilearen egitateak, agiriak edo alegazioak, alegazioetako tramitean aurkezteko aukera izan eta orduan aurkeztu ez baditu.

Bada, doktrina hori aplikatuz, errekurtsoaren bidean ez da bidezkoa errekurtsogileak eskatu dituen frogak egitea, prozesuko une egokia horretarako alegazioen fasea zelako.

3. Ez dela kontuan hartu proportzionaltasun oinarria zehapena graduatzerakoan, ez dagoelako legez ezarritako inguruabar astungarririk.

Hori dela eta, kontuan hartu behar da errekurtsogileari egotzi zaion egintza hori Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen 143.1. artikuluaren eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 201.1. artikuluaren aurkako arau-haustea dela, eta arintzat kalifikatu dela.

Horrelako arau-hausteen egileei gehienez 46.000 pezetara arteko isuna ezarri ahal zaie.

Kasu honetan 5.000 pezetako zehapena ezarri da, hots, zehapenak beheko tarte hori ukitzen du ia eta uste da graduazioa erabat dela egokia.

4. Ez dela bete manuzkoa den ebazpen-proposamena eta, ondorioz, prozedura deuseza dela.

Garraioen arloko arau-hausteei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan azaltzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamenduaren 212. artikuluak dioenez, behin prozeduraren instrukzioa buruturik eta interesatua entzun ondoren (salbu eta interesatua entzun beharrik ez dagoenean, 30/1992 Legearen 84. artikuluaren arabera) egoki den organoak ebazpen-proposamena igorriko dio zehapena ezartzeko eskumena duen organoari.

Hortaz, goian aipatu manuaren arabera, ebazpen-proposamena ez zaio interesatuari igorri behar; aitzitik, interesatua entzun ondoren bete behar den tramitea da. Beste alde batetik, kasu honetan ez zen berariazko tramiterik egin behar interesatua entzuteko, interesatuak lehendik ezagutzen zuelako beraren kontra hasitako espedientearen edukia oso-osorik, aurkatutako ebazpenak berretsi duen zehapen-proposamena barne.

Iritzi bera azaldu du Auzitegi Gorenak 1999ko ekainaren 22ko epaian: "Sala honek, 1999ko maiatzaren 25eko eta 26ko epaietan, honakoaren antzeko auziak era honetara ebatzi ditu: salaketaren berri jakiteko eskubidea Konstituzioaren 24.2 artikuluan bermatzen da funtsezko eskubide gisa; zehatzeko administrazio-prozeduretan, oro har, ebazpen-proposamena jakinaraziz bermatzen da eskubide hori, proposamenean zehatz azaltzen baita interesatuari egozten zaion erantzukizuna; azalpen horretan, gutxienez ere, arauz kontrako jokabidea deskribatu egiten da, arau-hauste mota jakin batean egokitzen da, eta dagokion zigorra zehazten. Inoizka ez da behar-beharrezkoa izaten tramite hori betetzea goian aipatu funtsezko eskubidea bermatzeko, azalpen zehatz hori interesatuari ebazpenaren aurreko beste tramiteren batean jakinarazi bazaio."

5. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Berton Prest, S.C.L.k Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren apirilaren 4ko 1037/2000 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa ezestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko otsailaren hemeretzian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluak xedatzen duena, Nafarroako Gobernuaren erabakia errekurtsogileari jakinarazteko. Erabaki horren bidez ebatzi da José Luis Granado Modenes jaunak jarritako errekurtso arrunta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik NA0354/00 espedientean emandako ebazpenaren aurkakoa.

PROPOSAMENA

José Luis Granado Modenes jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren ekainaren 13ko 1622/2000 Ebazpenaren aurka 2000ko abuztuaren 2an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 25.000 pezetako isuna jarri zen, 1999ko abenduaren 21ean Trafikoko Goardia Zibilak N-127 errepideko 2,000 kilometroan BI-7990-CF ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: edukinontzi bat garraiatzea, 4,26 metroko altuerarekin, eta horretarako Nafarroako Gobernuaren baimen berezia eduki gabe.

I.-Egitezko aurrekariak.

1. 2000ko martxoaren 3an José Luis Granado Modenes jaunari jakinarazi zitzaion NA00354/2000 zehapen espedientea ireki zitzaiola, 1999ko abenduaren 21ean Trafikoko Goardia Zibilak N-127 errepideko 2,000 kilometroan BI-7990-CF ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: edukinontzi bat garraiatzea, 4,26 metroko altuerarekin, eta horretarako Nafarroako Gobernuaren baimen berezia eduki gabe. Neurketa Richter med.telefix 1920- NL92E164 III. motako homologazioa duen neurgailuarekin egin zen.

2. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen 2000ko martxoaren 27an.

3. 2000ko ekainaren 7an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatu den egitate horri buruzko jarduketa guztiak egin ondoren eta, aldi berean, 2000ko martxoaren 27an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondoren, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, interesatuak onartu egin dituelako gertaerak. Halaber, esaten du ez dagoela interesatuak bere alegazioen idazkian adierazi duen salbuespenik, eta zehapena egin den arau-hausteari egokitu zaiola. Gero, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, ekainaren 13ko 11622/2000 Ebazpenaren bidez, zehapen- prozedura bukatutzat jo zuen eta José Luis Granado Modenes jaunari 25.000 pezetako isuna ezarri zion.

Ebazpen hori 2000ko ekainaren 23an jakinarazi zitzaion errekurtsogileari.

4. 2000ko abuztuaren 2an interesatuak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen. Errekurtso horretan, funtsean, esaten du ez zekiela Nafarroako Gobernuaren baimen berezia eskatu behar zuenik.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

Bakarra.-Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak ekainaren 13ko 11622/2000 eman zuen ebazpena 2000ko ekainaren 23an jakinarazi zitzaion errekurtsogileari.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 47. artikuluak esaten du lege horretan eta beste batzuetan ezartzen diren terminoak eta epeak herri administrazioetako eskumendun agintariak eta bertan lan egiten dutenak behartzen dituztela gai horiek tramitatzea, eta baita horietan interesatuak direnak ere.

Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 115. artikuluak esaten du gora jotzeko errekurtsoa ezartzeko epea hilabetekoa dela, baldin eta egintza hori berariazkoa bada.

Arau horren 48.2. artikuluak ezarri du, bestalde, baldin eta epea hileetan ematen bada, hil horiek kasuan kasuko egintza horren jakinarazpena edo argitalpena egiten den egunaren biharamunetik zenbatuko direla, edo administrazioaren isiltasunagatik egintza hori onesten edo ezesten den egunaren biharamunetik. Beraz, errekurtsoa jartzeko azken eguna 2000ko uztailaren 23a zen.

Beraz, errekurtsoa 2000ko abuztuaren 2an jarri zela kontuan hartuta, arauetan ezarri diren epeetatik kanpo aurkeztu da eta bidezkoa da ez onartzea.

Ildo horretatik, Auzitegi Gorenak epai askotan adierazi du (adibidez, Auzitegi Goreneko 1. Salaren 1988ko abenduaren 23ko Epaian, zuzenbideko oinarrietarik 3.an) prozesuetako epe guztiak iraungitasunekoak direla, eta ez preskripziokoak.

Doktrinan maiz aldarrikatu da prozesuei buruzko manuek izaera publikoa dutela. Hala baieztatu izan dute bai Konstituzio Auzitegiak (urriaren 31ko 202/1988 Epaia) eta bai Auzitegi Gorenak (1993ko martxoaren 18koa eta 30ekoa). Prozesuei buruzko manuen interpretazioak ez du inoiz murriztu behar legez ezarritako baliabideak erabiltzeko eskubidea, baina horrek ez du esan nahi epeak nahierara luza daitezkeenik edo alderdiek elkar hartuta ezar ditzaketenik (Konstituzio Auzitegiaren 1/1989 Epaia, urtarrilaren 16koa). Hain zuzen ere, Konstituzio Auzitegiak sarritan erabaki du babes-errekurtsoak atzera botatzea errekurtsoa egun bateko atzerapenaz aurkeztu zaiolako, hau da, Konstituzio Auzitegiari buruzko Lege Organikoaren 44.2 artikuluan ezarritako hogei eguneko epea amaitu eta hurrengo egunean aurkeztu zaiolako (206/1985 eta 230/1990 autoak, beste askoren artean).

Halaber, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 115. artikuluko 1. idatz-zatiak ezarri du bidezkoa dela errekurtsoa ezin dela onartu, denboraz kanpokoa delako.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ez onartzea José Luis Granado Módenes jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren ekainaren 13ko 1622/2000 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hamabian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluak xedatzen duena, Nafarroako Gobernuaren erabakia errekurtsogileari jakinarazteko. Erabaki horren bidez ebatzi da Julián Castrillo de la Fuente jaunak jarritako errekurtso arrunta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik NA01154/00 espedientean emandako ebazpenaren aurkakoa.

PROPOSAMENA

Julián Castrillo de la Fuente jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 1894/2000 Ebazpenaren aurka 2000ko abuztuaren 10ean jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 100.000 pezetako isuna jarri zen, 2000ko otsailaren 16an Nafarroako Foruzaingoak N-232 errepideko 108,000 kilometroan P-0544-J ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: 6 ordu etenik gabe jarraian gidatzeagatik.

I.-Egitezko aurrekariak.

1. 2000ko apirilaren 24an Julián Castrillo de la Fuente jaunari jakinarazi zitzaion NA01154/2000 zehapen espedientea ireki zitzaiola, 2000ko otsailaren 16an Nafarroako Foruzaingoak N-232 errepideko 108,000 kilometroan P-0544-J ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: 6 ordu etenik gabe jarraian gidatzeagatik, hain zuzen ere 2000ko otsailaren 14ko 16:30ak eta 22:30ak artean.

2. Interesatuak alegazioak aurkeztu zituen 2000ko maiatzaren 29an.

3. 2000ko ekainaren 21ean Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatu den egitate horri buruzko jarduketa guztiak egin ondoren eta, aldi berean, 2000ko maiatzaren 29an aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondoren, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, agenteak kendu zion diskoa aztertu ondoren, eta horren kopia igorri zitzaion interesatuari salaketaren jakinarazpenarekin batera, argi dagoelako etenik gabe gidatu zuela 2000ko otsailaren 14ko 16:30ak eta 22:35ak artean. Gero, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, uztailaren 4ko 1894/2000 Ebazpenaren bidez, zehapen-prozedura bukatutzat jo zuen eta Julián Castrillo de la Fuente jaunari 100.000 pezetako isuna ezarri zion.

4. 2000ko abuztuaren 10ean Julián Castrillo de la Fuente jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen. Errekurtso horretan esaten du errekurritu den ebazpen horrek ez duela Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 89. artikuluaren 1. eta 3. lerrokadetan ezarri dena betetzen, ez zaizkiolako alegazioetan esan zituenak erantzun eta ez dagoelako era egokian arrazoituta, eta horrek errekurtsogilearen defentsartik eza eragiten duela. Horren arabera, ebazpena ezesteko eskatzen du

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak adierazten du errekurritu den ebazpen horrek ez duela Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 89. artikuluaren 1. eta 3. lerrokadetan ezarri dena betetzen. Bada, baieztapen hori indarrik gabekoa da ebazpenaren testuan bertan esaten denagatik, hain zuzen ere alegazioan esaten delako ez dela gertaera gertatu eta, ustezko errugabetasunaren oinarrian finkatuta, baina ez du inolako frogarik aurkezten. Adierazten zaio egotzi zaion gertaera frogatuta geratu dela bildu den diskoan eta horretan argi eta garbi islatzen direla etenik gabe gidatu zituen ordu guztiak eta zehapena zein orduen artean egin zen. Halaber, diskoaren kopia igorri zitzaion, froga horretan oinarrituta bere ustez bidezkoa zena alegatzeko edo kontrakoa frogatzeko. Beraz, arazoaren arlo sakonean sartu da eta horren motibazioa aztertzen da.

2. Eskatu duen bigarren puntuari dagokionez, hau da, ebazpena ez dagoela arrazoituta, horretan edukirik gabeko esaldiak biltzen direlako. Esaten ahal da ez dela egia, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeak, 138.1 artikuluan, zehapen prozedurei bukaera ematen dieten ebazpenen edukia arautzen du. Ebazpenaren zioak azaldu egin behar direla eta espedientean sortutako auzi guztiak ebatzi behar direla dio artikulu horrek. Bada, horretan, interesatuak planteatu dituen gaiak aztertu dira, ebazpen horretan, hala gertaerak nola haien inguruabarrak (eguna, salatutako ibilgailuaren matrikula), eta egitatea zein arau-hauste den eta zein zehapen jarri behar zaion adierazi da, arau-haustea eta zehapena zein manutan tipifikatzen diren zehaztuz; halaber, errekurtsogileak aurkeztutako alegazioak jorratu dira, eta ez dira aintzat hartu, hain zuzen ere, inguruabar hauek oinarri harturik: "agenteak hartu zituen diagrama-diskoak irakurrita, salatutako egitatea egiaztaturik dago; interesatuari diskoen kopia bidali zaio salaketaren jakinarazpenarekin batera, eta disko horiek dira arau-haustearen frogarik sinesgarriena; zehapena behar bezala graduatu da, zein motatako arau-haustea egin den eta eguneko atsedenaldia zenbat laburtu den kontuan harturik. Azpimarratu egin da, bestalde, erregistro-orriak irakurtzeko ez dela erabili behar inolako tresna homologaturik, erregistroak ezabatu ezinak eta irakurterrazak direlako".

Horren ildotik, Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiak irailaren 12ko 53/1996 Epaian adierazitakoa gogoratuko dugu. Errekurtsogileak argudiatu zuen ezen Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak ez zituela zioak azaldu garraioen arloko arau-hausteengatiko zehapenak ezartzeko eman zituen bi foru agindutan.

Epai hartan auzitegiak ondokoa baieztatu zuen: "Zioen azalpenik ere ez da falta, zeren bi ebazpenetan zehatz azaltzen baita, labur bada ere, arau-haustea zertan datzan, zein egun, ordu eta lekutan egin zen, ibilgailuaren datuak, garraiatzen ari zen zamaren eta baimendutako zamaren pisuak eta abar. Era berean, arau-haustea oso larritzat tipifikatzen duten legezko eta arauzko manuak aipatzen dira eta ezarritako zehapenen oinarri juridiko eta faktikoez nahikoa informazio ematen da, bidea emanez ebazpenen aurka egin dadin eta jurisdikzioak haiek berrikus ditzan Zuzenbideari lotzen zaizkion ala ez begiratzeko. Horregatik, zioen azalpenak betetzen ditu, funtsean, defentsarako eskubidea eta Administrazioen egintzen kontrola bermaturik egon daitezen bete behar diren baldintza nagusiak."

3. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Julián Castrillo de la Fuente jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren uztailaren 4ko 1894/2000 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa ezestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko martxoaren hemeretzian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluak xedatzen duena, Nafarroako Gobernuaren erabakia errekurtsogileari jakinarazteko. Erabaki horren bidez ebatzi da Navarconsa, S.A.L. enpresak jarritako errekurtso arrunta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik NA01599/00 espedientean emandako ebazpenaren aurkakoa.

PROPOSAMENA

Cecilia Salinas Larumbe andreak, Navarconsa, S.A.L. enpresaren eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 3314/2000 Ebazpenaren aurka 2000ko azaroaren 24an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 50.000 pezetako isuna jarri zen, 2000ko martxoaren 15ean Nafarroako Foruzaingoak N-121 errepideko 12,000 kilometroan NA-5879-AV ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: takografoari aldiro egin behar zaion berrikuspena ez egitea.

I.-Egitezko aurrekariak.

1. 2000ko abuztuaren 16an Navarconsa, S.A.L. enpresari jakinarazi zitzaion NA01599/00 zehapen espedientea ireki zitzaiola, 2000ko martxoaren 15ean Nafarroako Foruzaingoak N-121 errepideko 12,000 kilometroan NA-5879-AV ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: takografoari aldiro egin behar zaion berrikuspena ez egitea. Iraungita zegoen 2000ko otsailaren 14tik.

2. 2000ko irailaren 18an interesatuak alegazioak aurkeztu zituen, epez kanpo, hain zuzen ere.

3. 2000ko irailaren 19an Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, salatutako gertaera argitzeko beharrezko jarduketak eginda, eta, halaber, interesatuak 2000ko irailaren 18an epez kanpo aurkeztu zituen alegazioak aztertu ondotik, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, ondoko inguruabar hauek kontuan izanik: agintaritzako agenteak egiten duen salaketa ustez egia delako eta kasu honetan egiatasun hori ez delako hautsi interesatuak kontrako frogarik aurkeztuta, eta zehapena egin zen arau-jaustearen arabera graduatu zen; halaber, adierazten da jakinarazpena Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduan eta azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarri dena betez egin dela. Gero, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, urriaren 6ko 3314/2000 Ebazpenaren bidez, zehapen prozedura bukatutzat jo zuen eta Navarconsa, S.A.L. enpresari 50.000 pezetako isuna ezarri zion.

4. 2000ko azaroaren 24an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du. Hartan alegazio hauek azaldu ditu: ez dagoela ados arau-hausteari ezarri zaion larriaren kalifikazioarekin, ez duelako funtzionamendu txarrik eragin. Halaber, esaten du preskripzioa gertatu dela, Legeak ezarri dituen hiru hileak igaro direlako.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak adierazi du ez dagoela ados arau-hausteari ezarri zaion larriaren kalifikazioarekin, ez duelako funtzionamendu txarrik eragin.

Europako Elkartearen abenduaren 20ko 3821/1985 Erregelamenduak errepidezko garraioaren arloko kontrol-aparatuak arautzen ditu. Erregelamendu horren 13. artikuluaren arabera, bai enpresariek eta bai gidariek ere kontrol-aparatuaren funtzionamendua zaindu egin behar dute.

Erregelamenduaren I. eranskineko VI. atalean 3-a) letran ezarritakoaren arabera, ibilgailuetan instalatutako aparatuei kontrola egin behar zaie bi urtean behin. Halaber, esaten du beste berrikuspen batzuk egiten ahal dira ibilgailu automobilen ikuskapenen arloan, eta arau-hauste larri moduan zehatuko dira 16/1987 Legearen 141.h) artikuluaren eta 1211/1990 Errege Dekretuaren 198.h) artikuluaren aurkako arau-hausteak, hain zuzen ere haren elementuak edota ibilgailuan instalatu behar diren gainerako kontrol tresnak eta bitartekoak falta izatea, edo takografo horiek behar ez bezala funtzionatzea garraiolariaren erruz, edo manipulaturik egotea, edota aparatu horiei kontrolik ez egitea legez ezarritako epean eta eran.

Zehapen-espedientean ezarri dena kontuan hartuta esan behar da interesatuak ez duela egin bere takografoaren biurteroko berrikuspen hori egin, eta, ondorioz, indarreko arautegia era egokia eta zuzen aplikatu zaio.

2. Halaber, alegatu du preskripzioa gertatu dela, Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Erregelamenduaren 203.1. artikuluan ezarri den hiru hileko epea igaro delako.

Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legearen Erregelamenduko 203. artikuluaren egungo idazkuntzari dagokionez, hau da, 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi denak, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen garraioen arloan prozedura jakin batzuk egokitzen dituen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuak ekarri duen aldarazpenak hau dio:

"Ez da inolako zehapenik ezarriko Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legearen manuak kontuan hartuta, honako kapitulu honetan adierazi diren arauen arabera hasi den prozedura kontuan hartuta baizik.

Arau-hausteak eta zehapenak eta Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 132. artikuluan ezarri dena betez ezarriko dira, arestian ere aipatu den Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legean ezarri diren epeetan.

Ondorioz, adierazi den artikuluan ez da prozesuko tramiteetan igaro den denboragatiko preskripziorik aipatu ere egiten.

3. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Cecilia Salinas Larumbe andreak, Navarconsa, S.A.L. enpresaren eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 6ko 3314/2000 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa ezestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren zortzian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluak xedatzen duena, Nafarroako Gobernuaren erabakia errekurtsogileari jakinarazteko. Erabaki horren bidez ebatzi da Juan Ignacio Arroyo Giménez jaunak jarritako errekurtso arrunta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik NA01627/99 espedientean emandako ebazpenaren aurkakoa.

PROPOSAMENA

Juan Ignacio Arroyo Giménez jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 3213/2000 Ebazpenaren aurka 2000ko azaroaren 28an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 25.000 pezetako isuna jarri zen, 2000ko martxoaren 16an Trafikoko Goardia Zibilak N-240 A errepideko 30,000 kilometroan BI-1135-AP ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: zama eta guzti 4,10 metroko altuera zuen ibilgailuarekin zirkulatzea, eta baimena 4 metrokoa zen.

I.-Egitezko aurrekariak.

1. 2000ko abuztuaren 16an Juan Ignacio Arroyo Giménez jaunari jakinarazi zitzaion NA01627/00 zehapen espedientea ireki zitzaiola, 2000ko martxoaren 16an Trafikoko Goardia Zibilak N-240 A errepideko 30,000 kilometroan BI-1135-AP ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: zama eta guzti 4,10 metroko altuera zuen ibilgailuarekin zirkulatzea, eta baimena 4 metrokoa zen. Frogaketa gidaria bertan zegoela egin zen, E-164 motako zinta metriko homologatua erabiliz.

Jakinarazpen horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egokitzat jotzen zituen alegazioak eta frogak aurkezteko.

Epe horretan ez zuen alegaziorik aurkeztu, ezta arau-haustea gezurtatzeko frogarik ere.

2. Irailaren 21ean Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, interesatuak ez baitzuen ez alegaziorik ez frogarik aurkeztu horretarako legez ezarritako epean. Gero, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, urriaren 4ko 3213/2000 Ebazpenaren bidez, zehapen-prozedura bukatutzat jo zuen eta Juan Ignacio Arroyo Giménez jaunari 25.000 pezetako isuna ezarri zion.

3. 2000ko azaroaren 28an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen. Errekurtso horretan ondokoak azaldu dira: arau-haustearen preskripzioa gertatu dela eta prozedura iraungita dagoela, legeak ezarri dituen sei hileak igaro direlako. Gertaerak ukatu ditu eta esaten du ez dagoela salaketa oinarritzeko froga nahikorik. Ez dela bete ezarrita dagoen prozedura, ez zaiolako salaketa jakinarazi eta ez duelako alegaziorik aurkezteko eskubidea izan. Ebazpen-proposamenaren aurreko entzunaldiaren tramitea ez dela bete. Halaber, ez dela kontuan hartu proportzionaltasunaren oinarria zehapena graduatzerakoan, ez delako gertatu legez ezarrita dauden inguruabar astungarrietatik bat ere.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Errekurtsogileak adierazi du arau-haustearen preskripzioa gertatu dela, legeak ezarri dituen sei hileak igaro direlako.

Irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuak, zeinek Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko uztailaren 30eko 16/1987 Legea garatzen baitu abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuan emandako idazkuntzari jarraituz, 205. artikuluan ezarri duenez, zehapen prozedurak tramitatu eta ebazteko epea urtebetekoa da, prozedura hasten den egunetik hasita, eta epe horretan prozedura ebatzi ezean Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 43. artikuluko 4. atalean aurreikusitakoa aplikatu behar da.

Alabaina, epe hori aldatu egin da kasu honetan aplikatu behar den arau baten bidez, alegia, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldarazten duen 4/1999 Legearen bidez. Izan ere, lege horren 42.2 artikuluan hauxe ezarri da: 2. Berariaz emandako ebazpena jakinarazteko epea kasuan kasuko prozedurari buruzko arauan ezarritakoa izanen da. Gehienez ere sei hilabetekoa izanen da, baldin eta lege mailako arauren batek edo Europako Elkartearen araudiak epe luzeagoa ezartzen ez badu. 3. Prozedurari buruzko arauan jakinarazpena egiteko eperik ezartzen ez bada, epea hiru hilabetekoa izanen da. Bai epe hori eta bai aurreko idatz-zatian aipatutako epeak honela zenbatuko dira: a) Ofizioz hasten diren prozeduretan, prozedura hasteko erabakia hartzen den egunetik hasita.

Garraioen arloko arau-hausteei aplikatu behar zaien zehapen-prozedura, alegia, kasu honetan aplikatu beharrekoa, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Erregelamenduan azaltzen da, laugarren kapituluan hain zuzen ere. Erregelamendu hori irailaren 28ko 1211/1990 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen eta gerora osorik aldatu zen abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretuaren bitartez, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko Legera moldatzeko.

Erregelamendu horrek ez du aukerarik ematen, trafikoaren arloko zehapen-prozedura arautzen duenak bezala, salaketarekin espedienteari hasiera emateko; aitzitik, espedientearen hasiera geroratu egiten du, eta prozeduraren instruktoreari agintzen dio interesatuari gertaerak jakinaraz diezazkiola, bere burua defendatzeko behar duen informazio guztia erantsiz, eta hamabost eguneko epea eman diezaiola alegazioak aurkezteko eta frogak aurkeztu edo proposatzeko.

Aztergai dugun kasuan 2000ko maiatzaren 24an hasi zen espedientea, egun horretan hasi baitzen zehapen-espedientea, hain zuzen ere salaketaren jakinarazpenean azaltzen dena, eta zehapen-ebazpenaren jakinarazpena 2000ko azaroaren 10ean egin zen; beraz, ez dira igaro legez ezarrita dagoen sei hileko epea.

2. Gertaerak ukatu ditu eta esaten du ez dagoela salaketa oinarritzeko froga nahikorik.

Hori dela eta, gogoan izan behar dugu auzitegiek errugabetasun-usteaz egin duten interpretazioa: agintaritzaren agenteek salaketa jarriz gero errugabetasun-ustea ezereztu egiten da, salbu eta salatutakoa ez dela egia frogatzen denean, eta, esan beharrik ez dago, salatutako gertaerak ukatzen dituenak aurkeztu behar du salaketaren kontrako froga. Agenteak salatutako egitatea frogatzeko bildu zituen elementu guztiak jaso zituen agintaritzarentzako salaketa-orrian. (Errioxako Justizi Auzitegi Nagusiaren 1996ko martxoaren 9ko Epaia, zuzenbideko oinarrietarik seigarrena).

Hori dela eta hauxe gogoratu behar da: Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 137.3 artikuluaren arabera, agintari izaera aintzatetsia duten funtzionarioek egiaztatutako gertaerek frogaren balioa dute, baldin eta agiri publikoan formalizatzen badira legezko beharkizunak betez, eta interesatuek beren eskubideen alde ekar ditzaketen frogen kalterik gabe.

3. Ez dela bete ezarrita dagoen prozedura, ez zaiolako salaketa jakinarazi eta ez duelako alegaziorik aurkezteko eskubidea izan.

Ahaleginak egin dira interesatuari berariazko jakinarazpena egiteko, 30/1992 Legearen 59.1 eta 2. artikuluetan ezarri dena betez hain zuzen ere, posta ziurtatuaren bidez, eta hori ezinezkoa izan zen, eta, ondorioz, ediktu bidezko jakinarazpena egin zen Trapagaranen (Bizkaia), 2000ko abuztuaren 21etik irailaren 7ra arte, eta, aldi berean, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen, 2000ko abuztuaren 16ko 99. zenbakikoan, 30/1992 Legearen 59.5. artikuluan ezarri dena betez, eta, ondorioz, ez da gertatu berak eskatu duen deusezpena.

4. Ez dela bete ezarrita dagoen prozedura, ez zaiolako salaketa jakinarazi eta ez duelako alegaziorik aurkezteko eskubidea izan.

Adierazi behar da, horri dagokionez, aplikatu behar den araua abuztuaren 5eko 1772/1994 Errege Dekretua dela, zeinen bidez garraio eta errepideen arloetako zenbait administrazio-prozedura Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeari egokitu baitzitzaizkion, garraioen arloko arau-hausteak direla-eta kontuan hartu behar diren prozedura-arauak azaltzen dituelako.

Zehatzago, 1211/1990 Errege Dekretuaren 212. artikuluak Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko 30/1992 Legearen 84.4 artikuluarekin loturik aurreikusten duenez, ez dago interesatua entzuteko tramiterik egin beharrik baldin eta "prozeduran agertzen diren eta ebazpenean kontuan hartzen diren gertaera, alegazio eta frogak interesatuak azaldutakoak besterik ez badira".

Aztergai dugun kasu honetan, errekurtsogileari jakinarazi zitzaionetik NA01627/00 zehapen-espedientea hasi zitzaiola, hain zuzen ere Trafikoko Goardia Zibilak egin zuen salaketaren ondorioz, eta ondore horretarako ezarrita dagoen epearen barruan alegaziorik jarri ez zuela kontuan hartuta, espedientean ez zen ezagutu ez duen eta bere kalterako izan zitekeen inolako dilijentziarik egin. Zehapen-espedientearen hasieraren jakinarazpenean administrazioak arau-haustea gertatu dela onesteko oinarritzat hartu dituen datu guztiak azaltzen dira. Jakinarazpen hori egin ondoren espedientearen instruktoreak beste frogarik ez egitea erabaki zuen, hau da, interesatuak ezagutu ez arren gero zehapen-ebazpenean kontuan hartuko den inolako defentsarik eza eragin gabe.

Ebazpen-proposamenak ez du zehapen-prozeduraren hasieraren adierazpenaren jakinarazpenean ematen ez zen inolako gertaera edo alegaziorik ematen, edota inolako frogarik, eta, ondorioz, horrekiko entzunaldiaren tramitea prozesuaren une horretan ez zen manuzkoa, eta esan behar da ez dela errekurtsogilearen defentsatik eza gertatu.

Konstituzio Auzitegiak eman duen jurisprudentzian esaten denaren ildotik, salbuespen moduan tramite hori derrigorrezkoa eta egin beharrekoa izaten da baldin eta aurreko tramite baten interesdunari egozten zaion erantzukizunari buruzko adierazpen zehatz bat egin bada, gutxienez ere ondokoek osatuta: antzeman den jokaera arau-hauslearen definizioa eta hari dagokion arau-hauste mota; horren ondorioz, kasuan kasuko isuna.

Testuinguru berean sartzen ahal da 1997ko otsailaren 5eko Epaia. Murtziako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzibideetarako Salak eman zuena, bere zuzenbideko oinarrietatik bigarrenean esan duelako jakinarazi den salaketa jakinarazi zenetik eta horren aurka borondatez alegaziorik ez zela aurkeztu kontuan hartuta, ez dela egin kalterako izan zitekeen inolako dilijentziaren ez ezagutzarik gertatu. Zehapen-ebazpena jakinaraztea, ondorioz, eginda zegoen tramitea errepikatzea zen, erabat.

Halaber, Nafarroako Justizia Auzitegi Gorenaren Administrazioarekiko Auzibideetarako Salak 2001eko otsailaren 8an eman zuen epaia daukagu, ondoko termino hauek dituena: "Hau da, ebazpen-proposamenak egon egin behar du era arruntean eta interesatuari jakinarazi behar zaio baldin eta errekurtsogileak aginduta egin diren alegazioengatik edo frogak aurkezteko jardueragatik interesatu horrek behinola egin zuen balorazioa aldatzen duten gertaera edo inguruabarrak badaude eta, ondorioz, ez da beharrezkoa ez badira gertaera edo inguruabar berri horiek gertatu edota karguen pleguan alegazioak egiteko aukera eman bazitzaion eta horiek ez badira egin."

Halaber, Euskadiko Justizia Auzitegi Gorenaren 1996ko otsailaren 15eko epaia dago, honek ere baieztatu egiten duela entzunaldiaren tramitea ez egiteak ez duela defentsarik eza eragiten baldin eta Auzitegiak arazoa ebazteko elementu nahiko badu.

5. Halaber, ez da kontuan hartu proportzionaltasunaren oinarria zehapena graduatzerakoan, ez delako legez ezarrita dagoen inguruabar astungarririk gertatu.

Interesatuari egotzi zaion egitatea arau-haustea da, eta arintzat jo da, 16/1987 Legearen 143.1 artikuluan eta 1211/1990 Errege Dekretuak onetsitako Erregelamenduaren 201.1 artikuluan xedatutakoari jarraiki.

Arau-hauste arinen egileei ohartarazpena egin edota isuna jartzen ahal zaie, eta isuna gehienez 46.000 pezetakoa izan daiteke.

Oraingoan 25.000 pezetako isuna ezarri da; beraz, zehapena erdiko tartean graduatu da. Kontuan hartu behar da Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietarako Salak 1998ko ekainaren 12ko Epaian xedatutakoa: "uste izatekoa da Administrazioak Zuzenbidearen arabera jardun duela, aplikatu behar den arauak onartzen dituen zehapenen artean ertaina aukeratu baitu; erabaki zuzena, ez dagoelako ez inguruabar astungarririk ez aringarririk".

6. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Juan Ignacio Arroyo Giménez jaunak Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren urriaren 4ko 3213/2000 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa ezestea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko urriaren zortzian.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluak xedatzen duena, Nafarroako Gobernuaren erabakia errekurtsogileari jakinarazteko. Erabaki horren bidez ebatzi da Transportes La Ribera, S.L.k jarritako errekurtso arrunta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik NA01664/00 espedientean emandako ebazpenaren aurkakoa.

PROPOSAMENA

María Gloria Recarte Zabalza andreak, Transportes La Ribera, S.L.ren ordezkari gisa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abuztuaren 11ko 2082/2000 Ebazpenaren aurka 2000ko irailaren 13an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 200.000 pezetako isuna jarri zen, 2000ko martxoaren 17an Ertzaintzak N-1 errepideko 383,000 kilometroan NA-9010-AC ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: autobidetik zirkulatzea eta gidariak ez aurkeztea 2000ko martxoaren 12-13-14 eta 16ko disko-diagramak.

I.-Egitezko aurrekariak.

1. 2000ko ekainaren 2an Transportes La Ribera, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA01644/2000 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2000ko martxoaren 17an Ertzaintzak N-1 errepideko 383,000 kilometroan NA-9010-AC ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: autobidetik kamioi ibilgailu kutxadunarekin zirkulatzea eta gidariak ez aurkeztea 2000ko martxoaren 12-13-14 eta 16ko disko-diagramak. Agenteak kendu zizkion diskoak itsasten dira.

Jakinarazpen horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egokitzat jotzen zituen alegazioak eta frogak aurkezteko.

Epe horretan ez zuen alegaziorik aurkeztu, ezta arau-haustea gezurtatzeko frogarik ere.

2. 2000ko abuztuaren 1ean Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, interesatuak ez baitzuen ez alegaziorik ez frogarik aurkeztu horretarako legez ezarritako epean. Gero, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, abuztuaren 11ko 2082/2000 Ebazpenaren bidez, zehapen-prozedura bukatutzat jo zuen eta Transportes La Ribera, S.L. enpresari 200.000 pezetako isuna ezarri zion.

3. 2000ko irailaren 13an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen. Errekurtso horretan ondokoak azaldu dira: gidariak diskoak enpresan utzi zituela, ibilgailuan eta aldean eraman behar zituela gogoratu gabe. Eskatu ziren egun horietako diskoak aurkeztu zituen.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. Interesatuak 2000ko martxoaren 10, 13, 14 eta 16ko disko-diagramak aurkeztu ditu.

Europako Elkarteko Kontseiluaren abenduaren 20ko 3821/1985 Erregelamenduak 15.2. artikuluan dioenez, gidariek erregistro-orriak erabili behar dituzte ibilgailua gidatzen duten egun guztietan, ibilgailuaren ardura hartzen duten unetik. Artikulu horretako 7. puntuan xedatuta dagoenez, gidariak aribideko asteko erregistro-orriak eta, beti ere, ibilgailua erabili duen azken asteko azken eguneko orria kontrol-agenteei aurkezteko moduan eduki behar ditu. Aztergai dugun kasuan errekurtsoaren fasean aurkeztu zituen eskatu zitzaizkion disko horiek, nahiz eta arau-haustea den agenteari ez aurkeztea salaketa egin zion unean bertan.

2. Honen aurreko lerrokadan ezarri denaren arabera, eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko Legeko 16/1987 Legearen 143.1 artikuluan eta Lurreko Garraioen Antolamenduari buruzko 1211/1990 Erregelamenduaren 201.1 artikuluan ezarritakoari jarraiki, bidezkoa da arau-haustearen kalifikazioa aldatzea eta arintzat jotzea, eta isuna 25.000 pezetakoa dela ezarri da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Zati baten onestea María Gloria Recarte Zabalza andreak, Transportes La Ribera, S.L. enpresaren izen eta eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abuztuaren 11ko 2082/2000 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa, eta arau-hausteari kalifikazio berria ematea era arina dela adieraztea, eta isunaren munta 25.000 pezetara ekartzea.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita batean.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Zehapen espedientearen ebazpena

Ezinezkoa izan da Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.1 eta 2 artikuluak agintzen duen jakinarazpena egitea. Beraz, ediktu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratuz betetzen da Administrazio Prozedurari buruzko Legearen 59.5 artikuluak xedatzen duena, Nafarroako Gobernuaren erabakia errekurtsogileari jakinarazteko. Erabaki horren bidez ebatzi da Transportes La Ribera, S.L.k jarritako errekurtso arrunta, Lurreko Garraioaren Antolamenduari buruzko Legea ustez hausteagatik NA01665/00 espedientean emandako ebazpenaren aurkakoa.

PROPOSAMENA

María Gloria Recarte Zabalza andreak, Transportes La Ribera, S.L.ren ordezkari gisa, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abuztuaren 11ko 2083/2000 Ebazpenaren aurka 2000ko irailaren 13an jarri zuen gora jotzeko errekurtsoa aztertu da. Ebazpen horren bidez 50.000 pezetako isuna jarri zen, 2000ko martxoaren 17an Ertzaintzak N-1 errepideko 383,000 kilometroan NA-9010-AC ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: autobidetik zirkulatzea abiaduraren mugagailuak ez zuela funtzionatzen edota manipulatuta zegoela.

I.-Egitezko aurrekariak.

1. 2000ko ekainaren 2an Transportes La Ribera, S.L.ri jakinarazi zitzaion NA01645/2000 zehapen-espedientea ireki zitzaiola, 2000ko martxoaren 17an Ertzaintzak N-1 errepideko 383,000 kilometroan NA-9010-AC ibilgailuari ezarritako salaketaren ondorioz. Salaketaren zioa hauxe da: autobidetik kamioi ibilgailu kutxadunarekin zirkulatzea abiaduraren mugagailuak ez zuela funtzionatzen edota manipulatuta zegoela.

Jakinarazpen horretan adierazi zitzaion 15 egun balioduneko epea zuela egokitzat jotzen zituen alegazioak eta frogak aurkezteko.

Epe horretan ez zuen alegaziorik aurkeztu, ezta arau-haustea gezurtatzeko frogarik ere.

2. 2000ko abuztuaren 1ean Garraio Zerbitzuko ikuskatzaileak txostena eman zuen. Bertan adierazi zuenez, bidezkotzat jo zuen zehapena berrestea, interesatuak ez baitzuen ez alegaziorik ez frogarik aurkeztu horretarako legez ezarritako epean. Gero, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiak, abuztuaren 11ko 2083/2000 Ebazpenaren bidez, zehapen-prozedura bukatutzat jo zuen eta Transportes La Ribera, S.L. enpresari 50.000 pezetako isuna ezarri zion.

3. 2000ko irailaren 13an gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zen. Errekurtso horretan ondokoak azaldu dira: ez dela abiaduraren mugagailua manipulatu eta adierazi du agian matxura izan duela baina enpresari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik. Halaber, ibilgailuaren markaren emakidaduna den enpresaren ziurtagiria aurkeztu du eta bertan esaten du 2000ko maiatzaren 25ean abiaduraren mugagailua konpontzera eraman zuela.

II.-Zuzenbideko oinarriak.

1. 141.h) artikuluan ezarri da arau-hauste larritzat jotzen direla garraiolariari egotz dakiokeen gabezia edo funtzionamendu ez egokia, edota takografoa, bere elementuak edo kontrolerako beste tresna edo bitarteko batzuk manipulatzea, baldin eta horiek derrigorrez eraman behar badira ibilgailuan instalatuta; halaber, arau-haustea da aldiro horiei egin behar zaien berrikuspena ez egitea, legez ezarrita dauden epe eta forman, hain zuzen ere.

Beste alde batetik, Europako Erkidegoaren 3821/1985 Erregelamenduaren 16. artikuluak dioenez, gailuak matxuraren bat badu edo ez badu zuzen jarduten, enpresariak lehenbailehen konpondu behar ditu takografoaren matxurak, instalatzaileari edo baimena duen tailer bati eramanez inguruabarrek horretarako aukera ematen duten unean. Matxura gertatzen edo antzematen den lekutik bulego nagusira itzultzeko aste bat baino gehiago behar izanez gero, bidean konpondu behar da.

Kasu zehatz honetan, espedientean eraso denaren arabera, matxura 2000ko martxoaren 13, 15, 16 eta 17ko disko-diagrametan antzeman da, eta abiaduraren mugagailua konpontzeko ibilgailua martxoaren 25ean eraman zuela kontuan hartuta, tailerrak berak egin zuen ziurtagirian esaten denaren arabera, frogatzen da 16. artikuluan ezarri diren zazpi egun horiek baino gehiago igaro direla abiaduraren mugagailua konpondu gabe.

2. Zehapenaren oinarri izan diren gertaerak ez dira gezurtatu. Beraz, bidezkoa da errekurtsoa ezestea eta aurkatutako ebazpenari eustea.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Herrilan, Garraio eta Komunikazio kontseilariak proposaturik, ondokoa

ERABAKI DU:

1. Ezestea María Gloria Recarte Zabalza andreak, Transportes La Ribera, S.L. enpresaren izen eta eskuordetzan, Garraio eta Telekomunikazio zuzendari nagusiaren abuztuaren 11ko 2083/2000 Ebazpenaren kontra gora jotzeko jarri duen errekurtsoa.

2. Garraio Zerbitzuari eta alderdi interesatuari erabaki honen berri emanen zaie, eta interesatuari jakinaraziko zaio ezen erabaki honek administrazio-bidea agortu duela eta haren kontra Administrazioarekiko auzibide-errekurtsoa jartzen ahal duela Nafarroako Justizi Auzitegi Nagusian, jurisdikzio horretako salan, bi hileko epean, erabaki hau jakinarazten zaion egunaren biharamunetik hasita, indarra duten legezko xedapenekin bat etorriz.

Iruñean, bi mila eta bateko maiatzaren hogeita batean.-Lehendakaritzako idazkari nagusia, Joaquín Gortari Unanua.

Iragarkiaren kodea: A0206278