94. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

233/2002 FORU AGINDUA, ekainaren 19koa, Toki Administrazioko kontseilariak emana, hiri barneko bideetan oinezkoen pasaguneak oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko araudiari egokitzeko dirulaguntzen deialdia onesten duena.

Jendearentzat eta gizartearentzat komenigarria eta beharrezkoa da erabilera publikoa duten instalazioetan egokitzapen teknikoak egitea, arazo fisiko edo zentzumenezkoak dituzten pertsonek errazago erabili ahal ditzaten. Hori horrela, deialdi hau egin da, Nafarroako toki entitateetan hiri barneko bide publikoetatik oztopo fisikoak kentzen laguntzeko xedez.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Hiri barneko bideetan oinezkoen pasaguneak oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko araudiari egokitzeko dirulaguntzen deialdia onestea. Ondoko oinarri hauek izanen ditu:

O I N A R R I A K

Lehena.-Xedea.

Dirulaguntza jasoko dute hiri barneko bideetan oinezkoen pasaguneak honako arau hauei egokitzeko lanek: 4/1988 Foru Legea, oztopo fisiko eta zentzumenezkoak kentzeari buruzkoa, eta legea garatu eta aplikatzeko Erregelamendua, ekainaren 29ko 154/1989 Foru Dekretuak onetsia.

Bigarrena.-Lanen betebeharrak.

Dirulaguntza jaso dezaketen lanetan baldintza hauek bete beharko dira:

a) Lanak deialdi honen eranskineko zehaztasun teknikoen arabera egin beharko dira.

b) Lanak langabeek egin beharko dituzte, toki entitateak zeregin horretarako bereziki kontrataturik Enplegurako Institutu Nazionalaren bitartez.

Hirugarrena.-Onuradunak.

Nafarroako Foru Komunitateko toki entitateek har dezakete parte deialdi honetan.

Laugarrena.-Eskariak.

Eskariak Nafarroako Gobernuaren edozein Erregistro Ofizialetan aurkeztuko dira, deialdi hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta 15 eguneko epean.

Eskariak Nafarroako Gobernuaren Erregistroetan zein ordenatan aurkezten diren izanen da kontuan laguntzak ematerakoan; horren arabera, foru agindu honen bigarren atalean onetsitako aurrekontua bukatu arte emanen dira.

Honako agiri hauek aurkeztuko dira eskariekin batera:

Egin behar diren lanen azalpen zehatz eta banan-banakoa, deialdi honen eranskinean ageri diren Konponbide Teknikoen Katalogoari jarraikiz.

Lanen kokalekua, kalea edo plaza eta zenbakia adierazita.

Bosgarrena.-Dirulaguntzen zenbatekoa.

Dirulaguntzak lanen kostuaren ehuneko hirurogeita hamarrekoak izanen dira; kontuan izan behar da Foru Agindu honen eranskinean materialetarako eta eskulanerako ematen diren zenbatekoak hartuko direla gehieneko zenbatekotzat konponbide bakoitzean.

Nolanahi ere, toki entitate bakoitzak ondoko dirulaguntza jaso dezake gehienez:

-5.000 biztanletik beherako toki entitateak 30.050,61 euro.

-5.000 biztanle edo gehiagoko eta 10.000 biztanletik beherako toki entitateak 60.101,21 euro.

-10.000 biztanle edo gehiagoko toki entitateak 120.202,42 euro.

Seigarrena.-Ebazpena.

Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emanen du deialdiaren gaineko ebazpena, Departamentuaren beraren txostena ikusi ondoren. Txosten horretan agertuko da toki entitate eskatzailearen egoera ekonomikoa eta dagokion zatia finantzatzeko duen gaitasuna, baldin eta ekainaren 9ko 8/1997 Foru Legeko 7.1.n) artikuluan azaltzen den kasua izaten bada.

Eskariak aurkezteko epea bukatu eta hiru hilabetez berariazko ebazpenik ematen ez bada, eskariak ezetsitzat jo beharko dira.

Zazpigarrena.-Dirulaguntzen ordainketa.

Dirulaguntzak ordaintzeko ezinbestekoa izanen da 2002ko azaroaren 11 baino lehen ordainketa eskaria eta agiri hauek aurkeztea:

a) Toki entitateko idazkariak sinatutako ziurtagiria, alkate-udalburuak ontzat emana, lanak 2002. urtean egin eta bukatu direla adierazten duena.

b) Toki entitateko idazkariak sinatutako ziurtagiria, alkate-udalburuak ontzat emana, lanak Udalak Enplegurako Institutu Nazionalaren bitartez bereziki kontratatutako langileek egin dituztela adierazten duena.

c) Lanei dagozkien faktura eta gastuen fotokopia konpultsatuak.

d) Toki entitateko idazkariak sinatutako ziurtagiria, alkate-udalburuak ontzat emana; adieraziko du Udalak beste Administrazio Publiko batetik edo Foru Komunitateko Administraziotik bestelako dirulaguntzarik jaso duen ala ez, zortzigarren oinarrian ezarritakoa kontuan hartu behar baita.

Aurkeztutako agiriak ikusi eta deialdi honetako xedeak, prozedura eta epeak bete direla frogatzeko txostenak eta egiaztapenak egin ondoren emanen da dirulaguntza.

Eginbehar horietako edozein betetzen ez bada, emandako dirulaguntzak osorik eta behin betikoz galduko dira.

Zortzigarrena.-Bateraezintasuna.

Deialdi honetako dirulaguntzak, langile eta materialen gastuen zenbatekoei dagokienez, bateraezinak izanen dira beste Administrazio Publiko batzuek edo Foru Komunitateko Administrazioak gastu mota berbererako ematen dituztenekin.

Bederatzigarrena.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta bere oinarrien kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Foru Agindu hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Prozedurari amaiera ematen dion ebazpenaren kontra gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

2. 601.012 euroko gastua onestea, 2002rako luzatutako 2001eko aurrekontuan ageri den "Oztopo arkitektonikoak" izeneko 212002-21300-7600-432302 kontusailaren kargura.

3. Foru Agindu hau eta eranskina Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hemeretzian.-Toki Administrazioko kontseilaria, Rafael Gurrea Induráin.

E R A N S K I N A

1. Krokisa

2. Konponbideen katalogoa

MATERIALAKESKULANA GUZTIRA

2.1.-Harrizko zintarria, baldosa hidraulikozko espaloia885,57 1.003,26 1.888,83

2.2.-Harrizko zintarria, hormigoizko espaloia811,85 893,73 1.705,58

2.3.-Harrizko zintarria, galtzadarrizko espaloia887,14 1.003,26 1.890,40

2.4.-Hormigoizko zintarria, baldosa hidraulikozko espaloia766,35 1.003,26 1.769,61

2.5.-Hormigoizko zintarria, hormigoizko espaloia686,40 893,73 1.580,13

2.6.-Hormigoizko zintarria, galtzadarrizko espaloia761,69 1.003,26 1.764,95

2.7.-Espaloia beheratzea hormigoi-zolaren bitartez532,64 589,74 1.122,38

Oharra: hiri barneko bideetako oinezkoen pasagune bakoitzean egin beharreko egokitzapenean puntu honetan azaldu diren konponbideetako bi gauzatu behar dira.

Iragarkiaren kodea: A0207130