94. ALDIZKARIA - 2002ko abuztuaren 5a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak

EBAZPENA, 2002ko uztailaren 23koa, Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulego ekipamendu mikroinformatikoko 8. loteaz hornitzeko kontratazio espedientea onesten duena, prozedura irekia eta lehiaketa baliatuz, esleitzeko.

Informazioaren Biltegi eta Teknologia Zerbitzuak lizitaziorako dei egin du, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulego ekipamendu mikroinformatikoko 8. loteaz hornitzeko kontratazioa egiteko, baldintza orokor hauei jarraituz:

Kontratuaren xedea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zenbait bulego ekipamendu mikroinformatikoko 8. loteaz hornituko dituen duen enpresa hautatzea (2002/72 espedientea).

Izapidaketa: arrunta.

Esleitzeko prozedura: irekia.

Esleipen bidea: lehiaketa publikoa.

Kontratuaren aurrekontua: 239.876,43 euro.

Egiteko epea: 20 egun natural edo eskaintzan agindutakoa, txikiagoa bada.

Proposamenak aurkezteko epea: 2002ko irailaren 16a arte, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean.

Klausulen pleguak: Informazioaren Biltegi eta Teknologi Zerbitzuan (Iruñeko Karlos III.a etorbideko 2ko behean), bulegoko egun-ordu baliodunetan.

Proposamenak non eta noiz irekiko diren: 2002ko irailaren 26ko 10:00etan, Zerbitzu horretako bulegoetan.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita hiruan.-Antolaketa eta Informazio Sistemen zuzendari nagusia, Juan Santafé Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: A0208339