I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
Herrilanak eta Zerbitzu Publikoak
361/2002 FORU AGINDUA, uztailaren 4koa, Hezkuntza eta Kultura kontseilariak emana. Honen bidez aldatzen da maiatzaren 28ko 183/2002 Foru Agindua, eta ondorioz, Atarrabiako "Lorenzo Goicoa" HLHIPeko ikasleen garraioko ibilbidea kentzen. Bestetik, Atarrabiako "Lorenzo Goicoa" HLHIPko eskola garraioko ibilbidea kontratatzeko espediente berria onesten da, 2002-2003 ikasturterako, presako lehiaketa publikoaren bidez.
Hezkuntza eta Kultura Departamentuak presako lehiaketa publikorako dei egin du, 2002-2003 ikasturterako ikastetxe publikoetako ikasleen garraio zerbitzu batzuk kontratatzeko.
-Mota: presako lehiaketa publikoa.
-Kontratuen xedea: 2002-2003 ikasturtean, agindu teknikoen pleguko eranskinean aipatzen diren ikastetxeetako ikasleen garraio zerbitzuaz arduratzea (1).
-Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio klausula partikularren eta agindu teknikoen pleguetan azaltzen direnak. Agiriek jatorrizkoak edo notario zein administrazio bidez konpultsatutako kopiak izan beharko dute.
-Proposamenen aurkezpena: iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik hasita hamahirugarren egun naturaleko 14:30ak arte, Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokorrean (Karlos III.a, 2; Iruña), edo Hezkuntza eta Kultura Departamentuaren Erregistroan (Santo Domingo kalea, z.g.; Iruña).
-Eskaintzak irekitzeko tokia eta egun-orduak: proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik bosgarren egun baliodunean, 10:00etan, Hezkuntza Zuzendaritza Nagusian (Santo Domingo kalea, z.g.; Iruña).
-Pleguak eta proposamen ekonomikoaren eredua lizitatzaileen eskura daude Hezkuntza eta Kultura Departamentuko Zerbitzu Osagarrien Bulegoan (Santo Domingo kalea, z.g.; Iruña).
(1) Lizitazioaren gehieneko prezioak eta ibilbideen deskripzioa pleguen eranskinean azaldu dira.
Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bostean.-Hezkuntza eta Kultura kontseilaria, Jesús María Laguna Peña.
Iragarkiaren kodea: a0207864