92. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 31

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

S E S M A

Plantilla organikoa

Nire agindupeko Udalak ondotik ematen den erabakia hartu zuen, 2002ko martxoaren 9an egin osoko bilkuran eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Dekretuaren 19 eta 20. artikuluei eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/90 Foru Legearen 236. artikuluari jarraikiz. Hona hemen:

a) Udalaren zerbitzuko funtzionario eta lan-kontratudunen plantilla organikoa, erabaki honen 1. eranskinean ageri dena, onestea.

b) Ordainsari osagarriak, erabaki honen 1. eranskinean ageri direnak, onestea.

c) Udalaren zerbitzuko funtzionario eta lan-kontratudunen zerrenda, erabaki honen 2. eranskinean datorrena, onestea.

d) Plantillaren eta lanpostuen zerrendaren kopia Foru Komunitateko Administrazioari igortzea, hogeita hamar eguneko epean onesten denetik.

1. ERANSKINA

Funtzionarioen eta lan-kontratudunen plantilla organikoa

Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: ehuneko 21.

Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: diruzain-administrari laguntzailea. Maila: C. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: ehuneko 18; ehuneko 3, 251/93 L.F.D.ko 40.5 artikulua.

Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetakoa. Maila: D. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: ehuneko 12 251/93 L.F.D.ko 40.5 artikulua.

Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetakoa eta ehorzlea. Maila: E. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: ehuneko 12, 251/93 L.F.D.ko 40.5 artikulua.

Lan-kontratudunak:

Kopurua: 1. Lanpostuaren izena: liburuzain/kultur koordinatzailea. Kontratuduna. Sarbidea: oposizio- lehiaketa.

2. ERANSKINA

Funtzionarioen zerrenda

Izen-deiturak: Guembe Elizalde, Francisco Javier. Lanpostuaren izena: idazkaria. Maila: A. Gradua: 3. Egoera administratiboa: jardunean.

Izen-deiturak: Campos Larráinzar, Gregorio. Lanpostuaren izena: diruzain-administrari laguntzailea. Maila: C. Gradua: 6. Egoera administratiboa: jardunean.

Izen-deiturak: Martínez Arana, Antonio. Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetakoa. Maila: D. Gradua: 3. Egoera administratiboa: jardunean.

Lanpostu hutsa: ehorzlea-zerbitzu anitzetakoa. Maila: E

Lan-kontratudunak

Izen-deiturak: María Rosario Mangado Etayo. Lanpostuaren izena: liburuzain/kultur koordinatzailea. Egoera administratiboa: jardunean.

Ebazpen hau irmoa da administrazio bidean eta haren aurka errekurtso hauetako bat paratzen ahalko da:

1. Hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, berraztertzekoa, hura egin duen udal organoari zuzendua (azaroaren 25eko 30/1992 Legea, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua).

Berraztertzeko errekurtsoa aurkezten bada, ez da ez gora jotzekorik ezta administrazioarekikorik aurkezten ahalko, harik eta berraztertzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

Berraztertzeko errekurtsoaren ebazpenaren aurka ez da berriz ere halako errekurtsorik paratzen ahal.

2. Hilabeteko epean, jakinarazpenetik aitzina, gora jotzekoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua (uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea).

Gora jotzeko errekurtsoa aurkezten bada, ez da administrazioarekikorik aurkezten ahalko, harik eta gora jotzekoa ebatzi edo ustez ezesten den arte.

3. Bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, jurisdikzio horren eskumena duen organoari zuzendua (uztailaren 13ko 29/1998 Legea).

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Sesman, bi mila eta biko maiatzaren hogeita bian. Alkatea, José María Olcoz Esteban.

Iragarkiaren kodea: a0205915