91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

AKATS ZUZENKETA, Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren (UHUN) Iruñeko Zentro Elkartuko irakasle-tutore izateko hamar lanpostu betetzeko deialdiarena.

89. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, 2002ko uztailaren 24koan, argitaratutako irakasle-tutoreen deialdian axola handiko akats bat dagoela oharturik, behar den zuzenketa hau eginen da:

Honela zioen: "2. atala. Izangaiek aurkezten dituzten merezimenduen balorazioa UHUNek Madrilen duen Egoitza Nagusiko departamentuek eginen dute."

Baina honela esan behar du: "2. atala. Izangaiek aurkezten dituzten merezimenduen balorazioa UHUNek Madrilen duen Egoitza Nagusiko departamentuek eginen dute, salbu eta Unibertsitateko Hizkuntzen Zentroko lanpostuen kasuan, bitarte baterakoak baitira, 2002-2003 ikasturterako hain zuzen."

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren hogeita lauan.

Iragarkiaren kodea: a0208309