91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T X A U R I

Auto-taxien lizentzia bat lehiaketa bidez adjudikatzeko deialdia hasiera batez onetsita

Udal honek, 2002ko maiatzaren 2an egin bilkuran, honako hau erabaki zuen:

"Ikusirik, Etxaurin auto-taxi lizentzia bat lehiaketa bidez adjudikatzeko espedientea, Udalbatzak, bertaratuak ados jarrita,

Erabaki du:

1. Etxaurin auto-taxi lizentzia bat lehiaketa bidez adjudikatzeko deialdia onestea.

2. Deialdi hori Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea, interesatu orok jakin dezan".

Etxaurin, bi mila eta biko uztailaren bederatzian. Alkatea, Alexander Irujo Labiano.

Iragarkiaren kodea: A0207835