91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E G U E S I B A R

Gorraitzen (Eguesibar) Osasun Etxea eta 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako Ikastetxea eraikitzeko obren kontratazioa

Eguesibarko Udalak honako kontratazio hau iragarri du:

Kontratuaren xedea: Gorraitzen (Eguesibar) Osasun Etxea eta 0-3 urte bitarteko Haur Hezkuntzako Ikastetxea eraikitzeko obrak kontratatzea, lehiaketaren bitartez.

Aurrekontua: bi milioi hiru mila zortziehun eta lau euro eta berrogeita bost zentimo (2.003.804,45 euro), BEZa barne.

Behin-behineko bermea: hasierako prezioaren (40.076,09 euro) ehuneko bi (% 2).

Behin betiko bermea: adjudikazio prezioaren ehuneko lau (% 4).

Enpresen sailkapena eta kategoria:

-C taldea, 2. azpitaldea, F kategoria.

-C taldea, 4. azpitaldea, F kategoria.

Eskaintzak aurkezteko epea. Eskaintzak hogeita seigarren egun balioduneko eguerdiko ordu biak baino lehen aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita. Egun hori baliogabea bada, epea hurrengo egun baliodunera arte luzatuko da.

Eskaintzak aurkezteko tokia. Udal bulegoetan, goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu bietara.

Eguesen, bi mila eta biko uztailaren bostean. Alkatea, Ignacio Galipienzo Jiménez.

Iragarkiaren kodea: A0207834