91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1095/2002 EBAZPENA, ekainaren 5ekoa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Juan Carlos Ceñoz Osinaga jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako funtzionarioa, Atarrabiako Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari kargutik kentzen duena.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak martxoaren 24an emandako 400/1999 Ebazpenaren bidez, Juan Carlos Ceñoz Osinaga jauna Atarrabiako Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari izendatu zen.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatzen duen abenduaren 26ko 604/1995 Foru Dekretuaren bidez eskuordeturik dauzkadan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Juan Carlos Ceñoz Osinaga jauna, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako funtzionarioa, Atarrabiako Osasun Eskualde Oinarrizkoko zuzendari kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea.

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren bostean.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari nagusia, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: A0206800