91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Ebazpenaren jakinarazpena

Ekonomi eta Funtzio Publikoaren alorreko zinegotziak 2001eko urriaren 25ean eman ebazpena (4/EC), ibilgailuan jasandako kalteen ordaina jasotzeko eskaera ezesteari buruzkoa, jakinarazterik izan ez denez, honen bitartez argitara ematen da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, Administrazio Prozedurari buruzko Legean eta aplikatzen ahal den gainerako legerian xedatutakoa betetzeko:

"Ikusirik Julián Roldan Navarro jaunak aurkeztutako eskaera, B/2001/12 zenbakiko kalte-espedientean tramitatzen dena, garabiak haren ibilgailua eramatearen ondorioz ibilgailuari eragindako kalte-galeren ordaina eskatzen baitu, dagokion txosten juridikoa egin ondotik, ebatzi dut: aurkezturiko erreklamazioa ezestea, kaltea ez delako udal zerbitzu publiko baten funtzionamenduaren ondorioa."

Ebazpen honen aurka honako errekurtso hauetako bat aurkezten ahalko da, aukeran:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sailari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik aitzina, edo bertzenaz,

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik aitzina.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeita batean. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0205841