91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Jakinarazpen ediktua

Udal honetako erregistro orokorrean 2002-01-25ean sartu zen eskabideari dagokionez, bertan ordaina eskatzen baita erorketa baten ondorioz jasotako kalte pertsonalengatik, ezin izan zaionez Mikel Adot Martínez interesatuari B/2002/14 kalte-espedientean den jakinarazpena igorri, aditzera ematen zaio ezen martxoaren 26ko 429/1993 Errege Dekretuaren 13. artikuluak 6 hilabeteko epea ezartzen duela prozedura izapidatu eta ebazteko.

Epe hori ebazpenaren jakinarazpenik jaso gabe iragaten bada, eta jakinarazpena egitera saiatu dela espedientean behar bezala egiaztatzen ez bada, egindako erreklamazioa administrazioaren isiltasunaz ezetsitzat joko da, administrazio errekurtsoa edo administrazioarekiko auziena jarri ahal izateko, epe horretan eman daitekeen ebazpen espresuak ezartzen duena ukatu gabe.

Prozedura ebatzi eta ebazpena jakinarazteko epea eten eginen da, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 42.5 artikuluak dioen gisara, akatsak zuzentzeko eta agiriak edo erabakiak hartzeko bestelako datuak ekartzeko errekerimendua egiten zaionean.

Azkenik, aditzera ematen zaio Herriko Etxeko 1. solairuan (Ondare Departamentua) jaso ahalko dituela osasun agiri jatorrizkoak.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeian. Alkate udalburua, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0205839