91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

B U R L A T A

Lehiaketa irekia, Burlatan indarrean dagoen HAPOko N-12 unitatea urbanizatzeko lanak kontratatzeko

Burlatako Udalak, 2002ko ekainaren 6an egin osoko bilkuran hartu erabakiaren bitartez, lehiaketarako deia egin du, indarrean dagoen HAPOko N-12 unitatea urbanizatzeko lanak kontratatzeko, baldintza orokor hauei jarraituz:

-Kontratuaren xedea: indarrean dagoen HAPOko N-12 unitatea urbanizatzeko lanak egiteko kontratua, betiere N-12 unitatea urbanizatzeko proiektuari jarraituz. Proiektu hori Gonzalo Galbete Martinicorena, J.E. Guillén Pérez eta K. Hamparzoumian Montilla arkitektoek prestatu dute eta Elkargo Ofizialak 2001eko maiatzaren 29an ikus-onetsia da.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa irekia.

-Hasierako prezioa: laurehun eta hirurogeita sei mila bostehun eta sei euro eta berrogeita hamazazpi zentimo (466.506,57 euro).

-Aurkeztu beharreko agiriak: klausula administratibo partikularren pleguan zehazten direnak.

-Proposamenak aurkezteko: proposamenak plegu itxietan aurkeztuko dira Burlatako Udalaren erregistro orokorrean, edo Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/92 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako bat erabiliz, hogeita seigarren egun naturalera arte, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita.

-Proposamenak irekitzea: jendaurrean irekiko dira, proposamenak aurkezteko epea bukatu eta biharamunetik kontatzen hasita, zazpigarren egun baliodunean.

Klausula administratibo partikularren plegua lehiatzaileen eskura dago, azter dezaten, Burlatako Udaleko Hirigintza Departamentuan (San Juan Bautista plaza, 1, bigarren solairua).

Burlatan, bi mila eta biko ekainaren hogeita zazpian. Alkatea, José Luis Góngora Setuain.

Iragarkiaren kodea: A0207840