91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

V I L L A F R A N C A

Villafrancako (Nafarroa) Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko ikastetxea kudeatzeko kontratua

-Kontratuaren xedea: Villafrancako (Nafarroa) Haur Hezkuntzako Lehen Zikloko ikastetxea kudeatzeko zerbitzuak.

-Kontratuaren aurrekontua:

Eskolatzea, zenbateko finkoa: 60.553,89 euro urtean, BEZa barne.

Ikastetxearen funtzionamendua: 1.931,38 euro urtean.

Ikastetxearen ohiko garbiketa: 5.967,86 euro urtean.

-Egiteko epea/indarraldia: ikasturtearen hamabi hilabeteak. Dena den, Udalak klausula administratibo partikularren pleguan ezarritako egunak aldatu ahalko ditu, ikasturte bakoitza hasi baino lehen.

-Izapidaketa: arrunta.

-Adjudikatzeko prozedura: irekia.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa.

-Lehiaketan parte hartzeko behin-behineko bermea: 1.569,06 euro.

-Eskaintzak aurkezteko tokia eta epea: Villafrancako Udaleko (Nafarroa) erregistroan (España plaza, 1, 948/845006 tel., 948/845634 faxa), 9:00etatik 14:00etara, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hogeita seigarren egun natural igaro eta hurrengo egunera arte.

Kontratuaren klausula administratiboen plegua interesatuen eskura dago Udaleko idazkaritzan.

-Iragarkien gastuak: adjudikazio hartzailearen kargura.

-Eskaintzak irekitzeko tokia eta eguna: jendaurrean irekiko dira, Herriko Etxeko iragarki oholean iragarriko den egunean, tokian eta orduan.

Villafrancan, bi mila eta biko uztailaren lauan. Alkatea, Julián León Merino.

Iragarkiaren kodea: A0207981