91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

1075/2002 EBAZPENA, ekainaren 3koa, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko fisioterapeuta lanpostu huts bat, lekualdatze lehiaketa bidez, Luis Ortuño Carrasco jaunari esleitzen diona.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak azaroaren 20an emandako 1598/2001 Ebazpenaren bidez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan fisioterapeuta izateko sei lanpostu huts merezimenduzko lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hura 2002ko urtarrilaren 25eko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (11.zk.).

Ikusirik epaimahaiak lehiatzaileen zerrenda, lortutako puntuazioaren araberakoa, igorri duela, eta lanpostu hutsa hautatu ondoren, bidezko da interesatuak eskatu bezala lanpostua esleitzea.

Horrenbestez, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren egitura organikoa aldatu duen abenduaren 26ko 604/95 Foru Dekretuak eman dizkidan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua erakunde autonomoan fisioterapeuta lanpostu huts bat, lekualdatze lehiaketa bidez, Miguel Angel Prat Madrazo jaunari esleitzea. Funtzionario honek Ubarmin Erietxean izanen du destinoa (plantillako 67757).

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea.

3. Izendatutako lehiatzaileak izendapena jakinarazi eta hamar egun naturaleko epearen barrenean hartu behar du lanpostuaren jabetza. Aipatu epean, eta behar bezala justifikatutako ezinbesteko kasuetan salbu, jabetza hartzen ez badu, esleitu zaion lanpostuan aritzeko eskubide guztiak galduko ditu.

4. Ebazpen honen berri ematea interesatuari, Lizarrako Osasun Barrutiko Langileriaren Zerbitzuko zuzendariari, Ubarmin Erietxeko Langileriaren zuzendariari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Langileriaren Kudeaketa, Sarrera eta Barne Igoerarako Zerbitzuari eta Deialdiak Izapidatzeko Unitateari, eta Osasun Departamentuko idazkari teknikoari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hiruan.-Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Víctor Manuel Calleja Gómez.

Iragarkiaren kodea: a0206552