91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

O L A Z T I

E D I K T U A

Urtarrilaren 17ko Alkatetzaren 7/2002 Dekretuaren bitartez, Olaztiko Udalak hasiera batez onetsi zuen Olaztiko Udal Planeko U.E.15 exekuzio unitateko urbanizazio proiektua.

Onespena, 2002ko 32. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean, martxoaren 13koan, argitaratu ondoren, 15 egunez jendaurrean egon da eta alegazio idazki bat aurkeztu da, Olazti hautagai-zerrenda independienteak sinatua.

Horiek horrela, eta kontuan harturik U.E.15 exekuzio unitateko urbanizazio proiektua prestatu duen taldearen txostena, aipatu proiektuaren hasierako onespenari egindako alegazioei buruzkoa.

Kontuan harturik, halaber, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 99 eta 119. artikuluetan ezarritakoa.

Ebatzi dut:

Lehenik.-Olazti hautagai-zerrenda independienteak aurkeztutako alegazioak ezestea.

Bigarren.-Behin betiko onestea Olaztiko Udal Planeko U.E.15 exekuzio unitateko urbanizazio proiektua.

Hirugarren.-Ebazpen honen berri ematea Olaztiko Udal Planeko U.E.15 unitateko jabeei.

Laugarren.-Ebazpen honekin batera, alegazioei buruzko txostenaren kopia eginbidetua igortzea Olazti hautagai-zerrenda independienteari.

Bosgarren.-Ebazpen honi buruzko iragarkia argitaratzea Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean.

Egintza edo erabaki honen aurka, errekurtso hauek jartzen ahal dira:

1. Hilabeteko epean eta hautara, berraztertzeko errekurtsoa, hura eman zuen organoari berari zuzendua, edo gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua.

2. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bi hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik aitzina, Nafarroako Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien Sailari zuzendua, salbu eta 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan ezarritako kasuetan, orduan Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzenduko baitzaio.

Olaztin, bi mila eta biko maiatzaren zazpian. Alkatea, sinadura ulertezina.

Iragarkiaren kodea: a0205693