91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

L E I T Z A

Xehetasun azterlanaren hasierako onespena

Leitzako Udalbatzak, 2002ko apirilaren 26an egin osoko bilkuran, Leitzako Iñurrista industrialdeko P-12, P-13, P-14, P-15, P-16, P-17 eta P-18 lurzatien xehetasun azterlana, Hierros Leitza enpresak bultzatutakoa, hasiera batez onetsi zuen.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 10/1994 Foru Legearen 119.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Proiektua interesatuen eskura egonen da udal bulegoetan, aztertu eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten.

Leitzan, bi mila eta biko ekainaren hogeita seian. Alkatea, Tomas Azpiroz Alkoz.

Iragarkiaren kodea: A0207889