91. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 29a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Beste Xedapenak

INGURUMEN, LURRALDEAREN ANTOLAMENDU ETA ETXEBIZITZA DEPARTAMENTUA. Zehapen espedientea.

Ezinezkoa izan da Guztiendako Administrazio Prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 135. artikuluak ezartzen duen jakinarazpena egitea, alegia, Jesús Aranda Vázquez jaunari arrantzari buruzko arautegia hausteagatik irekitako 491/01 zehapen espedientearen Foru Aginduari buruzkoa. Beraz, agiri honen bidez aipatu Legearen 59.4 artikuluan xedaturikoa betetzen da.

218/2002 FORU AGINDUA, otsailaren 12koa, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak emana, Jesús Aranda Vázquez jaunari zehapen espedientea irekitzen diona.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea hautsi zelakoan, Irunberriko Guardia Zibilak 2001eko abenduaren 3an salaketa jarri zuen.

Hori ikusita, eta Basa Fauna Babestu eta Kudeatzeari buruzko Foru Legearen 98. artikuluari jarraituz,

AGINDU DUT:

1. Jesús Aranda Vázquez jaunari zehapen espedientea irekitzea, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legea ustez hautsi duelako.

2. Félix Armendáriz Martínez jauna, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko Ingurumeneko Araubide Juridikoaren Ataleko burua, espedientearen instruktore izendatzea.

3. Foru Agindu hau salatuari, salatzaileari eta Biodibertsitatea Zaintzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamabian.-Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Jesús Javier Marcotegui Ros.

KARGUEN PLEGUA

491/01 espedientea

1.-Salatua: Jesús Aranda Vázquez.

Helbidea: Bosquecillo, 3; Beriain (Nafarroa).

2.-Arau-haustearen eguna eta tokia: 2001eko abenduaren 3an, Aragoi ibaian.

3.-Salatutako egintza: 89 karramarro seinalekoak harrapatzea (kupotik gora, alegia), arrantzarako lizentziarik gabe, debekualdian eta eskuz, baimendutako ordutegitik kanpo. 89 karramarroetatik 9 zentimetrotik beherakoak ziren hemezortzi.

4.-Hautsitako arauak: ustezko arau-hausteak Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legean daude sailkatuta, hala nola:

-Arau-hauste larria, 120.8 artikuluaren aurka, arrantzan egiteagatik behar den dokumentazioaren titular izan gabe.

-Arau-hauste larria, 120,13 artikuluaren aurka, debekualdian arrantzan egiteagatik.

-Arau-hauste arina, 119.10 artikuluaren aurka, arrantzan eskuz egiteagatik.

-Arau-hauste arina, 119.13 artikuluaren aurka, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariaren urtarrilaren 19ko 52/2001 Foru Aginduan, debekualdiari buruz, araututako xedapen orokorrak urratzeagatik. Foru Agindu horretan, Nafarroan, 2001 urtean, arrantzan egiteko araudia ezarri zen. 20.2 artikuluari lotua dago, baimendutako ordutegitik kanpo aritzeagatik.

-Arau-hauste arina, 119.20 artikuluaren aurka, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak finkatu ale kopurua gainditzeagatik.

-Arau-hauste arina, 119.20 artikuluaren aurka, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak finkatu karramarro luzera ez errespetatzeagatik.

5.-Zehapen proposamena: 180.002 pezetako zehapena (1.081,84 euro) proposatu da (50.001 pezeta arau-hauste larri bakoitzeko eta 20.000 pezeta arau-hauste arin bakoitzeko), Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 122 a) eta b) artikuluei jarraituz.

Halaber, arrantzarako lizentzia kentzea proposatu da, edo 2 urtetan hura eskuratzeko gaitasunaz gabetzea, martxoaren 5eko 2/93 Foru Legearen 122 b) artikuluari jarraituz.

6.-Kalteordaina: ez dago, karramarroak ibaian utzi baitziren.

7.-Organo eskuduna: Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilaria, Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko martxoaren 5eko 2/1993 Foru Legearen 98.1 artikuluari jarraituz.

Basa Fauna eta haren Habitatak Babestu eta Kudeatzeari buruzko 2/1993 Foru Legearen 98. artikuluari jarraituz, hamabost egun balioduneko epea ematen zaio bere eskubideen alde jotzeko bidezko diren alegazioak egin ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko otsailaren hamabian.-Instruktorea, Félix Armendáriz Martínez.

Iragarkiaren kodea: A0206419