90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

DEIALDIA, Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko liburutegiko laguntzaile eta dokumentalista lanpostu bat oposizio bitartez eta txanda irekian betetzekoa. Izendapena.

Nafarroako Parlamentuko Mahaiak, 2002ko uztailaren 3an egindako bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen, besteak beste:

Nafarroako Parlamentuaren zerbitzuko liburutegiko laguntzaile eta dokumentalista lanpostu bat betetzeko asmoz Mahaiak 2001eko urriaren 8ko erabakiaren bitartez deitutako oposizioa amaiturik (2001eko azaroaren 9ko 136. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean eta 2001eko urriaren 22ko 107. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), ikusita epaimahaiak emandako izendapen proposamena (2002ko maiatzaren 27ko 56. Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean argitaratua) eta interesatuak aurkeztutako dokumentazioa, deialdiko 7.2 oinarriak xedatutakoarekin bat, aipatu deialdiko 8. oinarrian mahaiari emandako ahalmenen arabera, hona erabakia:

1. Carmen Alegría Goñi andrea Nafarroako Parlamentuko funtzionario izendatzea, liburutegiko laguntzaile eta dokumentalista gisa. Lanpostu hori Teknikari Diplomatuen Eskalako Teknikarien Kidegoaren barruan dago.

2. Interesatuak hilabete bateko epea izanen duela, izendapena jakinarazten zaionetik aitzina, lanpostuaren jabetza hartzeko xedatzea.

3. Erabaki hau interesatuari jakinaraztea.

4. Erabaki hau Nafarroako Parlamentuko Aldizkari Ofizialean eta Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Iruñean, bi mila eta biko uztailaren bostean.-Lehendakaria, José Luis Castejón Garrués.

Iragarkiaren kodea: A0208178