90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

AEZKOAKO BATZARRE NAGUSIA

Eskuordetzea

Aezkoako Batzarre Nagusiko buruak ebazpen hau eman zuen:

Toki Entitateen Antolaketa, Funtzionamendu eta Araubide Juridikoari buruzko Erregelamenduaren 47. artikuluan ezarritakoari jarraituz,

Erabaki dut:

1.-Batzarreko buruordea eskuordetzea burutzako eginkizunetarako, kanpoan izanen bainaiz 2002ko uztaila eta abuztuan, lan kontuak direla-eta.

2.-Eskuordetze honen berri ematea Batzarreko osoko bilkurari, deitzen den lehenengo bilkuran, eta

3.-Eskuordetze hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzea.

Ariben, bi mila eta biko uztailaren bederatzian. Batzarreko burua, Martín Arostegui Inda.

Iragarkiaren kodea: A0207892