90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E T X A L A R

Oihan enkantea, % 20 merkeago

Udal honek plegu itxiaren bidezko enkante irekian salgai jarri du honako oihan aprobetxamendua:

Lote bakarra.-Urtsua alderdian, 2.257 zuhaitz (insignis pinua eta alertzea), 1.859 metro kubiko zur eta 360 metro kubiko enbor txiki egiten dutenak. Hasierako prezioa: 78.388,81 euro (BEZa kanpo).

Proposamen ekonomikoak, beherean azaltzen den ereduaren araberakoak, Udal idazkaritzan aurkeztu beharko dira, Udal dirutzaintzan behin-behineko fidantza gisa hasierako prezioaren % 2 sartu izanaren gordekinarekin batera, 2002ko irailaren 5eko eguerdiko hamabiak baino lehen. Proposamenak biharamuneko ordu berean irekiko dira.

Baldintzak Udal idazkaritzan daude ikusgai.

Enkantean parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izanen da Enpresaren Kalifikazio Agiria aurkeztea.

Etxalarren, bi mila eta biko uztailaren hamabian. Alkatea, Miguel Maria Irigoien.

PROPOSAMEN EREDUA

............................... J/Ak, ................ (e)n bizi eta ............... N.A.N. dudanak, oihan lotea saltzeko ............... (e)ko ............ Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean Etxalarko Udalak argitara eman zuen iragarkiaren berri izanik eta ezarritako baldintzak onartzen ditudalarik, ...... zuhaitzeko lotearen truk ......................... (letra eta zenbakitan) ....................... euro eskaintzen ditut (BEZa kanpo).

(Herria, sinadura eta data)

Iragarkiaren kodea: A0207970