90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

E Z K A B A R T E

2002ko ekitaldiko aurrekontua hasiera batez onetsirik

Ezkabarteko Udalak, 2002ko maiatzaren 15ean egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2002ko ekitaldiko aurrekontuen eta haiek betearazteko oinarrien espedientea.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legeko 275. artikuluan xedatuarekin bat, espedientea jendaurrean egonen da 15 egun baliodunetan, iragarki hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denetik aitzina, herritarrek eta interesatuek aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erreklamaziorik aurkezten ez bada, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da, jendaurreko aldia igaro ondoren.

Ezkabarten, bi mila eta biko martxoaren hogeita batean. Alkatea, Félix Idoate Munárriz.

Iragarkiaren kodea: A0205856