90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

EBAZPENA, 2002ko ekainaren 17koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko zaindari izateko hamazazpi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostuen kopurua handitzen duena. Lanpostu horietatik 2, asteburuetan lanaldi partzialeko kontratupeko lan araubidean aritzekoak ziren.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak 2002ko irailaren 24an emandako Ebazpenaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko zaindari izateko hamazazpi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Lanpostu horietatik 2, asteburuetan lanaldi partzialeko kontratupeko lan araubidean aritzekoak ziren. Deialdia 2001eko azaroaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (138. zk).

Deialdiaren 2. oinarriko lehenbiziko paragrafoan xedatutakoari jarraikiz, destinoa "San José" zentroa duten zaindari batzuek eskabidearen eguneko lanpostuen kopurua handitzea eskatu dute.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak lanpostuen kopurua handitzeari buruzko txostenak eskaturik, bidezko da deialdiari bi lanpostu gehitzea, biak lanaldi osokoak eta "San José" zentroari atxikiak (plantilla-zenbakia: 3206 eta 3278).

Horrenbestez, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariak urriaren 13an emandako 201/1999 Foru Aginduaren bidez eskuordeturik ditudan eskurantzak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen zerbitzuko zaindari izateko hamazazpi lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiko lanpostu kopurua handitzea. Deialdia 2001eko azaroaren 14ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu zen (138. zk). Gehitutako lanpostuak hauek dira lanaldi osokoak dira eta Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuaren "San José zentroari atxikiak daude (plantilla-zenbakia: 3206 eta 3278).

2. Ebazpen hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hamazazpian.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Ignacio Bandrés Urriza.

Iragarkiaren kodea: a0207124