90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

A T A R R A B I A

E D I K T U A

Ondotik ematen diren zehapen espedienteen gaineko jakinarazpena, Administrazio Publikoen Araubide Juridikoari eta Guztientzako Administrazio prozedurari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 59.1 eta 2 artikuluan aurreikusten dena, ezinezkoa suertatu denez, honen bitartez betetzen da aipatu Legeko 59.4 artikuluan xedatutakoa.

"Ebazpena, 130/2002 zenbakikoa, martxoaren 26koa

Udaltzaingoak "Bar Bikintza" ostatuari, Atarrabiako Karrobide kalean baitago, salaketa ezarri dio ixteko ordutegia ez betetzeagatik. Ordutegi hori ezarrita dago jendaurreko ikuskizun eta jolas jardueren ordutegi orokorra arautzen duen ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuan. Ostatua 2001eko urriaren 12ko goizeko 8:25ean jardunean zegoenez arau-hauste administratibo arina izan da, Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/89 Foru Legeko 24. artikuluan tipifikatua Kontuan harturik lege bereko 26.4 artikuluan xedatutakoa,

Ikusirik espedienteari ez zaiola alegaziorik aurkeztu.

2/89 Foru Legeko 27.1.a) artikuluak alkatetzari ematen dion eskumena eta aipatu Foru Legeko 26.3 eta 26.4 artikuluetan xedatutakoa kontuan harturik,

Ikusirik aipatu establezimenduari azken hirurtekoan jarritako bigarren zehapena dela, 2001eko urtarrilaren 14an ere zehapena jarri baitzitzaion.

Ebatzi dut:

Miguel Angel Jiménez Rojas jaunari, "Bar Bikintza" jardueraren titularra baita, 300,51 euroko zehapena ezartzea. Udal gordailuzaintzan ordaindu beharko du, hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen duenetik, eta ohartarazten zaio ezen, aipatu epean ordaintzen ez badu, zorraren ordainarazpenari ekinen zaiola premiamendu bidez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 10/1995 Foru Legeko 52.3 artikuluaren arabera.

Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondoriak sor ditzan.

Atarrabian, bi mila eta biko martxoaren hogeita seian. Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui."

Ebazpen honen aurka, eta aukeran, ondoko errekurtso hauetatik bat jar daiteke:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo, bestela,

Gora Jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

"Ebazpena, 131/2002 zenbakikoa, martxoaren 26koa.

Udaltzaingoak "Bar Bikintza" ostatuari, Atarrabiako Karrobide kalean baitago, salaketa ezarri dio ixteko ordutegia ez betetzeagatik. Ordutegi hori ezarrita dago jendaurreko ikuskizun eta jolas jardueren ordutegi orokorra arautzen duen ekainaren 13ko 221/1991 Foru Dekretuan. Ostatua 2001eko urriaren 14ko goizeko 7:45ean jardunean zegoenez arau-hauste administratibo arina izan da, Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jarduerak arautzen dituen martxoaren 13ko 2/89 Foru Legeko 24. artikuluan tipifikatua Kontuan harturik lege bereko 26.4 artikuluan xedatutakoa,

Ikusirik espedienteari ez zaiola alegaziorik aurkeztu.

2/89 Foru Legeko 27.1.a) artikuluak alkatetzari ematen dion eskumena eta aipatu Foru Legeko 26.3 eta 26.4 artikuluetan xedatutakoa kontuan harturik,

Ikusirik aipatu establezimenduari azken hirurtekoan jarritako hirugarren zehapena dela, 2001eko urtarrilaren 14an eta urriaren 12an ere zehapena jarri baitzitzaion,

Ebatzi dut:

Miguel Angel Jiménez Rojas jaunari, "Bar Bikintza" jardueraren titularra baita, 300,51 euroko zehapena ezartzea. Udal gordailuzaintzan ordaindu beharko du, hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jasotzen duenetik, eta ohartarazten zaio ezen, aipatu epean ordaintzen ez badu, zorraren ordainarazpenari ekinen zaiola premiamendu bidez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 10/1995 Foru Legeko 52.3 artikuluaren arabera.

Jakinarazten dizut, jakin dezazun eta ondoriak sor ditzan.

Atarrabian, bi mila eta biko martxoaren hogeita seian. Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui."

Ebazpen honen aurka, eta aukeran, ondoko errekurtso hauetatik bat jar daiteke:

Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik.

Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, administrazioarekiko auzien jurisdikzioko organo eskudunari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik, edo, bestela,

Gora Jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, ebazpen hau jakinarazi eta hilabeteko epean.

Atarrabian, bi mila eta biko maiatzaren hamaseian. Alkatea, Miguel Alfonso Ucar Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: a0205677