III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
I R U Ñ A
Hiritarren entitateei dirulaguntzak emateko deialdi publikoa, 2002. urteko bigarren seihilekoan kultur jarduerak egin ditzaten
Alkatetzak 2002ko ekainaren 21ean emandako RAL-1CU ebazpenaren bidez, hiritarren entitateei dirulaguntzak emateko deialdi publikoa onetsi da, 2002. urteko 2. seihilekoan kultur jarduerak egin ditzaten, ondoko baldintza orokorrekin bat:
Esleitzeko modua: deialdi publikoa.
Zenbatekoa: 84.141,69 euro.
Deialdiaren egilea: Kultura Alorra.
Proposamenak aurkeztea: eskaerak aurkezteko epea 20 egun naturalekoa izanen da, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hortik aitzina. Proposamenak Udalaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, epemugaren azken eguneko 14:00ak baino lehenago. Azken egun hori balioduna ez bada, epea hurrengo egun balioduna arte luzatuko da.
Dokumentazioa eta betekizunak: oinarrietan agertzen dira, eta horiek interesdunen eskura daude Zuzeneko Kudeaketaren Bulegoan (Casa Marceliano Etxea-Merkatuko k., 7-9) eta Iruñeko Udalaren Kultura Alorrean.
Hori guztia argitara ematen da, jendeak orok jakin dezan.
Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hogeita lauan. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.
Iragarkiaren kodea: A0207393