90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

III. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

I R U Ñ A

Kontratua adjudikaturik: Ingurumen Osasuneko Ikuskatzailetza Zerbitzurako airearen kalitatea jarraian kontrolatzeko estazio bat erosi, muntatu eta instalatzea

Nafarroako Administrazio Publikoen Kontratuei buruzko ekainaren 16ko 10/1998 Foru Legearen 97. artikuluan ezarritakoa betetzeko, aditzera ematen da Iruñeko Udalak, 2002ko apirilaren 11n egin osoko bilkuran hartutako erabakiaren bitartez, kontratu hau adjudikatu dela.

-Xedea: Ingurumen Osasuneko Ikuskatzailetza Zerbitzurako airearen kalitatea jarraian kontrolatzeko estazio bat erosi, muntatu eta instalatzea.

-Adjudikatzeko modua: lehiaketa publikoa; prozedura irekia.

-Adjudikazioaren prezioa: 104.576,11 euro.

-Adjudikazio hartzailea: Sistemas, Instalaciones y Redes, S.A.

Iruñean, bi mila eta biko maiatzaren hogeian. Alkatea, Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: A0205866