90. ALDIZKARIA - 2002ko uztailaren 26a

I. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

Agintariak eta Langileak

FORU AGINDUA, 2002ko ekainaren 3koa, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilariak emana, Salomé Hernando Chicote andrea Etekinetarako Laguntzen Ataleko Europako Batasunaren Nekazaritza Politikarako Neurri Osagarrien Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuak hirugarren xedapen gehigarrian ezartzen du Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren atalburutza eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez aipatu Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikirik dauden langileak izan beharko dute.

Hori horrela, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskurantzak zehazten dituen apirilaren 1eko 165/1996 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz,

AGINDU DUT:

Artikulu bakarra.-Salomé Hernando Chicote andrea Etekinetarako Laguntzen Ataleko Europako Batasunaren Nekazaritza Politikarako Neurri Osagarrien Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako.

Iruñean, bi mila eta biko ekainaren hiruan.-Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura kontseilaria, Ignacio Javier Martínez Alfaro.

Iragarkiaren kodea: A0206803